Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

27. zk., 2016ko otsailaren 10a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BERGARAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
592

EDIKTUA, 261/2015 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bergarako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 261/2015 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Unai Buron Salaverria eta Manex Buron Salaverria.

Abokatua.

Prokuradorea.

Demandatua: Margi Jacqueline de Vennanzi Vicentini.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2016-01-13an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Funtsean baiesten dut Unai Burón Salaberríak bere izenean eta Manex Burón Salaberríaren ordezkaritzan aurkeztutako demanda, Margi Jacqueline de Vennanzi Vicentiniren aurkakoa. Horrenbestez, azken hori kondenatzen dut auzi-jartzaileari 1.202,38 euroko printzipala ordaintzera, gehi zenbateko horrek demanda aurkeztu den egunetik, hau da 2015eko uztailaren 20tik eragin dituen legezko interesak. Epaitik aurrera sortuko dira PZLb-ren 576. artikuluaren interesak.

Prozesuko kostuak alderdi demandatuak ordaindu beharko ditu.

Ebazpen honen aurka, ezin da errekurtsorik jarri.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Margi Jacqueline De Vennanzi Vicentini demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, auzi-ihesean den demandatuak ezin du errekurtsorik jarri.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Bergara (Gipuzkoa), 2016ko urtarrilaren 13a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala