Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

27. zk., 2016ko otsailaren 10a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
590

AGINDUA, 2016ko otsailaren 1ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Euskadiko Eskola Kontseiluko kideak izendatzen dituena.

Euskadiko Eskola Kontseiluei buruzko urriaren 28ko 13/1988 Legearen 10. eta 12. artikuluetan, lege hori garatuz Euskadiko Eskola Kontseilua arautzen duen martxoaren 7ko 55/1989 Dekretuaren 4., 5., 7. eta 8. artikuluetan, eta Euskadiko Eskola Kontseiluaren Funtzionamenduaren Arautegia onartzen duen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 1990eko apirilaren 4ko Aginduaren 5. eta 15. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz eta Kristau Eskolaren proposamenez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Kristau Eskolak proposatuta, Agustín Eizaguirre Agote jauna, Euskadiko Eskola Kontseiluan, Ikastetxe pribatuetako titularren taldearen ordezkari den Mikel Ormazabal Loinaz jaunaren ordezko izendatzea.

Bigarrena.– Kristau Eskolak proposatuta, Maria Luisa Aranburu Zubillaga andrea, Euskadiko Eskola Kontseiluan, Ikastetxe pribatuetako titularren taldearen ordezkari den Alfonso Tejedor García de Vicuña jaunaren ordezko izendatzea.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko otsailaren 1a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala