Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

27. zk., 2016ko otsailaren 10a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
589

EBAZPENA, 2016ko otsailaren 4koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Enplegurako Prestakuntzako eta Diru Sarrerak Bermatzeko zuzendariarena, zeinen bidez jendaurrean jartzen baita EAEn Enplegurako Lanbide Heziketa arautzeko dekretu-proiektua.

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2016ko urtarrilaren 27ko Aginduaren bidez onartu zen hasiera ematea EAEn Enplegurako Lanbide Heziketa arautzeko dekretu-proiektua prestatzeko eta izapidetzeko prozedurari, eta ezarri zen aplikatuko zitzaiola Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 50. artikuluan aurreikusitako presako izapidetzea.

Xedapen orokorrak egiteko prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8.1 artikuluan xedatuarekin bat etorriz, entzunaldiaren izapidea igaro beharko dute herritarren eskubide eta interes legitimoei eragiten dieten xedapen orokorrek. Era berean, xedapenen izaerak hala eskatzen badu, jendaurrean jarri beharko dira.

Halaber, abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8.4 artikuluan xedatuaren arabera, hogei egun balioduneko epean gutxienez jarriko da jendaurrean, zeina gutxitu ahal izango baita gutxienez hamar egun arte, behar bezala justifikatutako arrazoiek hala eskatzen dutenean. EAEn prestakuntza-ekintzen eskaintza iraunkor bati eustea ahalbidetzen duen tresna arauemaile bat izateko beharrak justifikatu du prozedura honen presako izapidetzea aplikatzeko erabakia, hain zuzen, langileei, langabeei eta okupatuei bideratutako ekintzak, haien enplegagarritasuna hobetzeko, bai laneratzeko nahiz lanean mailaz igotzeko, eta, ondorioz, epeak erdira murriztu dira.

Hori dela eta, EAEn Enplegurako Lanbide Heziketa arautzeko dekretu-proiektua jendaurrean jartzen da hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Adierazitako guztiagatik,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jendaurrean jartzea EAEn Enplegurako Lanbide Heziketa arautzeko dekretu-proiektua, hamar egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Bigarrena.– Aurreko atalean xedatuaren ondorioetarako eta alegazioak aurkeztu ahal izateko, dekretu-proiektuaren edukia eskuragarri egongo da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Enplegurako Prestakuntzako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Zuzendaritzan (Jose Atxotegi 1, Vitoria-Gasteiz), Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarkien oholean (www.euskadi.eus) eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren web-orrian (www.lanbide.euskadi.eus).

Vitoria-Gasteiz, 2016ko otsailaren 4a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Enplegurako Prestakuntzako zuzendaria,

JUAN IBARRECHE CARECHE.


Azterketa dokumentala