Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

26. zk., 2016ko otsailaren 9a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
575

IRAGARKIA, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren ebazpena jakinarazteko dena. Horren bidez, Trenbideen Sektoreari buruzko azaroaren 17ko 39/2003 Legearen prozeduraren bidez espediente batean interesdunak jarritako gora jotzeko errekurtsoa ebazten da.

Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 59.5 eta 61. artikuluetan –Sektore Publikoa arrazionalizatzeari eta Administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatutako horretan– xedatutakoa betetzeko.

Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da, eta harentzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du, eta, beronen aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da EAEko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, eta ebazpenaren testu osoa eskuragarri izango du interesdunak Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Garraio Plangintzaren Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko otsailaren 1a.

Zerbitzu zuzendaria,

JOSÉ IGNACIO BAÑUELOS IBÁÑEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala