Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

26. zk., 2016ko otsailaren 9a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
566

AGINDUA, 2016ko otsailaren 5ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena. Honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko eta horra iristeko hautaketa-prozedurak deitzen dira, baita aipatutako kidegoko funtzionarioek espezialitate berriak eskuratzeko ere.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak, dagokion eskumenean eta Jaurlaritza gidatzen duen «Pertsonak helburu» printzipioari leial izanda, agindu honen bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko eta horra iristeko hautaketa-prozedura deitzen du. Neurri honekin kalitatezko enplegu publikoa sustatu nahi du eta euskal hezkuntza-sistemako irakasleei egonkortasun handiagoa eman nahi die; egonkortasun hori gure gazteen eta, oro har, gure herritarren prestakuntza eta hezkuntza hobetzeko lagungarri izango delakoan. Horrez gain, aipatutako kidegoko funtzionarioek espezialitate berriak eskuratzeko prozesua ere deitzen du.

Otsailaren 19ko 2/1993 Legearen 16. artikuluak (Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako irakasleen kidegoei buruzkoa) ezarritakoaren arabera, hezkuntzaren alorreko karrerako funtzionarioak hautatzeko sistema lehiaketa-oposizio bidezkoa izango da, eta aurretik deialdi publikoa egingo da.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren 2016ko urtarrilaren 27ko Aginduaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren 2016rako lan-eskaintza publikoa onartu da, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoari dagokiona, eta 2/1993 Legeak, otsailaren 19koak, aipatzen duena.

Hezkuntzaren gaineko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak aipatzen duen Irakaskuntza-kidegoetan sartu, kidego horietara iritsi eta espezialitate berriak eskuratzeari buruzko araudia onartzen duen eta aipatutako legearen hamazazpigarren xedapen iragankorrak irakaskuntza-kidegoetan sartzeko behin-behineko erregimena arautzen duen otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuko 3. artikuluak ezarritakoaren arabera, deialdia egiten duten administrazio publikoek, behin lan-eskaintzak onartuta, lan-eskaintza horietan aipatutako lanpostu baimenduak betetzeko deialdiak egingo dituzte, betiere aplikagarri zaizkien funtzio publikoko arauak betez.

Irakaskuntza-kidegoetara sartzeko eta iristeko sistemei dagokienez, aipatutako otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretua III. eta IV. tituluetan jasotako xedapenak aplikatu behar dira. Espezialitate berriak eskuratzeko prozedurari dagokionez, V. tituluan jasotako xedapenak aplikatu behar dira.

Adierazitakoaren babesean, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren apirilaren 12ko 7/2007 Legearen 37. artikuluan ezarritakoa betez, eta Sail honi esleitutako eskumenak baliatuta,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko eta horra iristeko hautaketa-prozedurak deitzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren 2016rako lan-eskaintza publikoa onartzen duen Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren 2016ko urtarrilaren 27ko Aginduan iragarritako lanpostuei dagokienez, bai eta aipatutako kidegoko funtzionarioek espezialitate berriak eskuratzeko prozedura ere.

Bigarrena.– Aipatutako hautaketa-prozedura horiek arautuko dituzten oinarriak onartzea.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari; aurkezteko epea hilabete batekoa da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Salan, gehienez ere bi hilabeteko epean, aipatu egun beretik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko otsailaren 5a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

OINARRIAK
I. TITULUA
IRAKASKUNTZA-KIDEGOETARA SARTZEKO ETA IRISTEKO PROZEDURAK
I. KAPITULUA
OINARRI OROKORRAK

1.– Xedea, parte hartzeko txandak, lanpostuak eta araudi aplikagarria.

1.1.– Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko eta horra iristeko lehiaketa-oposizioa deitzea.

1.2.– Guztira, 577 lanpostu eskainiko dira, A-1 azpitaldekoak (Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoa).

1.3.– Lanpostu horietatik 247 txanda irekirako izango dira (A txandarako); 41, desgaitasuna dutenentzat gordetako txandarako (B txandarako), eta 289, goragoko maila batean sailkatuta dagoen irakasleen kidego batera iristeko prozedurarako (D txandarako).

1.4.– Honela banatuko dira lanpostuak espezialitatearen eta txandaren arabera:

(Ikus .PDF)

1.5.– Lanpostuen ehuneko zazpi desgaitasuna duten pertsonek betetzeko gordeko dira, hala ezartzen baitu Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen Testu Bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 59. artikuluak.

1.6.– Desgaitasuna dutenentzat gordetako txandan eta goragoko talde bateko irakasleen kidego batera iristeko prozeduran eman gabe geratzen diren lanpostuak, txanda irekian eskainitako lanpostuei gehituko zaizkie.

1.7.– Araudi aplikagarria.

Hautaketa-prozedura honetan aplikatzekoak dira honako hauek:

– Maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa, Hezkuntzari buruzkoa (LOE), Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeari buruzko abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoak aldatua.

– Urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duena.

– Abenduaren 10eko 53/2003 Legea, Desgaituentzako enplegu publikoari buruzkoa.

– Azaroaren 26ko 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena, 4/1999 Legeak, urtarrilaren 13koak, aldatua.

– Otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretua, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak aipatzen dituen irakaskuntza-kidegoetan sartu, kidego horietara iritsi eta espezialitate berriak eskuratzeari buruzko onartzen duena eta aipatutako legearen hamazazpigarren xedapen iragankorrean jasotako sartzeko behin-behineko erregimena arautzen duena.

– Otsailaren 16ko 240/2007 Errege Dekretua, Europar Batasuneko estatu kideetako eta Europako Esparru Ekonomikoaren inguruko Akordioa osatzen duten beste estatu batzuetako herritarrak Espainian sartu, modu askean zirkulatu eta egoitza izateari buruzkoa; azaroaren 18ko 1710/2011 Errege Dekretuak aldatua.

– Azaroaren 8ko 1834/2008 Errege Dekretua, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergo, Lanbide Heziketa eta erregimen bereziko ikasketen irakaskuntzan jarduteko prestakuntza-betekizunak zehazten eta Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoen espezialitateak ezartzen dituena.

– Otsailaren 19ko 2/1993 Legea, Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitatez kanpoko Irakaskuntzarako Irakasleen Kidegoei buruzkoa.

– Martxoaren 9ko 47/1993 Dekretua, irakasle-lanpostuen hizkuntza-betekizunak eta derrigortasun-datak zehazteko irizpideak ezartzen dituena, martxoaren 10eko 42/1998 Dekretuak aldatua.

– Urriaren 6ko 263/1998 Dekretua, Euskararen Gaitasun Agiriaren eta irakasle-postuetarako Hizkuntz Eskakizunen baliokidetzak finkatu, eguneratu eta berresten dituena.

– Azaroaren 9ko 297/2010 Dekretua, Euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailekin parekatzeko dena.

– Apirilaren 3ko 47/2012 Dekretua, Euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara-maila hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko dena.

– Maiatzaren 15eko 73/2012 Dekretua, atzerriko hizkuntzen titulu eta ziurtagiriei buruzkoa Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako ikastetxe publiko eta pribatuetan irakasgaiak edo irakats-arloak atzerriko hizkuntzetan emateko hizkuntza-gaitasunaren betekizunak ezartzen dituena.

– Oro har, aplikatu ahal diren gainontzeko xedapenak eta deialdi honetan ebatzitakoa.

II. KAPITULUA
PARTE HARTZEKO BALDINTZAK

2.– Parte hartzeko betekizuna orokorrak eta berariazko betekizunak ezartzea.

2.1.– Baldintza orokorrak.

Baldintza orokor hauek bete beharko dituzte hautaketa-prozedurarako onartu ditzaten nahi dutenek:

a) Europar Batasuneko estatuetako bateko nazionala izatea, edo Europar Batasunak sinatutako eta Espainiak berretsitako Nazioarteko Itunen aplikazio-eremuan egotea, eta ondorioz langileen zirkulazio librea aplikatzekoa den estatu batekoa.

Horrez gain, parte hartu ahal izango dute Europar Batasuneko estatuetako nazionalen ezkontideek, ondorengoek eta ezkontidearen ondorengoek, bai eta Europar Batasunak sinatutako eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunen arabera langileen zirkulazio librea aplika dakiekeen estatuetako nazionalen ezkontideek, ondorengoek eta ezkontidearen ondorengoek, baldin eta dagokion itunean hala ezarrita badago, edozein nazionalitatetakoak izan arren, baldin eta ezkontideak legez bananduta ez badaude eta ondorengoak hogeita bat urtetik beherakoak badira edo adin horretatik gorakoak izan arren, gurasoen ardurapean bizi badira.

b) Hamasei urte izatea eta erretiroa hartzeko oro har zehaztutako adinera oraindik ez iristea.

c) Aukeratzen diren kidego eta espezialitatearen funtzioetan aritzearekin bateraezina den gaixotasunik edo muga fisiko edo psikikorik ez izatea.

d) Zigor-espedientearen bidez edozein administrazio publikoren zerbitzutik kendu ez izana, eta funtzio publikoetan aritzeko ezgaituta ez egotea.

e) Aukeratu nahi den kidegoko karrerako funtzionario edo praktiketako funtzionario ez izatea edo karrerako funtzionario izendatua izateko zain ez egotea, espezialitate berriak eskuratzeko prozeduran parte hartzen bada salbu.

f) Eskainitako lanpostuei ezarri zaien 2. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzea, martxoaren 9ko 47/1993 Dekretuko 7. artikuluan, otsailaren 19ko 2/1993 Legearen hamabosgarren xedapen gehigarrian xedatu denarekin lotuta aurreikusitakoaren arabera.

Dena den, aipatutako 47/1993 Dekretuaren lehen xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera, Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako/OHOko eta Irakaskuntza Ertainetako ikastetxe publikoetako bitarteko irakasleek eta aldi baterako irakasle kontratatuek dekretu hori indarrean sartu zenean (1993ko apirilaren 3an) funtzionario izaera lortzen badute, honako epe hau izango dute egiaztatzeko: hiru urteko epea jabetza hartzen dutenetik, euskaraz irakasten ari badira edo euskarazko izendapenarekin irakasten ari badira eta berehalako derrigortasuna duten 2. hizkuntza-eskakizuna esleitu zaien lanpostuetan hasiko badira. Berehalako derrigortasuna ez duten lanpostuetan hasiko badira, 5 urteko epea izango dute.

g) Nazionalitate espainiarrekoak ez diren izangaiek eta gainera haien hizkuntza-ofiziala gaztelania ez bada, hizkuntza horren ezagutza jakin bat egiaztatu beharko dute, deialdi honen 6.1 oinarrian ezarritakoaren arabera.

h) Sexu-askatasunaren eta osotasunaren kontrako delituren batengatik –sexu-erasoa eta abusua, sexu-jazarpena, exhibizionismoa eta sexu-probokazioa, prostituzioa eta sexu-esplotazioa, adingabeen galaraztea eta gizakien trafikoa sartzen dira delitu horietan–, epai irmoaren bidez zigorrik jaso ez izana.

2.2.– Berariazko betekizunak.

2.2.1.– Baldintza orokor horiez gain, izangaiek honako hauek bete beharko dituzte:

a) Doktoretza, Lizentziatura, Ingeniaritza, Arkitektura edo dagokion Graduko tituluak edo, irakaskuntza-ondorioetarako, III. eranskinean zerrendatutako gainerako titulu baliokideetako bat izatea edo berau eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea.

b) Maiatzaren 3ko Hezkuntzaren 2/2006 Lege Organikoak 100.2 artikuluan adierazitako prestakuntza pedagogiko eta didaktikoa jaso izana.

Azaroaren 8ko 1834/2008 Errege Dekretuak xedatutakoaren arabera, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzetako irakasle gisa jarduteko gai egiten duen Masterraren titulu ofiziala dutenek egiaztatzen dute prestakuntza hori.

Halaber, Espezializazio Didaktikoaren eta Trebakuntza Pedagogiko ziurtagiriaren titulu profesionalak, urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak, Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrarenak, xedatutakoaren babesean unibertsitateek antolatuak, eta Irakasteko Gaitasunaren Ziurtagiria, titulu horiek 2009ko urriaren 1a baino lehenago lortu badituzte, egiaztatzen dute prestakuntza hori.

2008-2009 ikasturtea bukatu aurretik ikastetxe publikoetan edo behar den baimena duten irakaskuntza arautuko ikastetxe pribatuetan bi ikasturte osotan, edo 12 hilabete –jarraian edo etenekin- irakatsi izana egiaztatzen dutenei, betiere irakaskuntza-espezialitateak azaroaren 8ko 1834/2008 Errege Dekretuan erregulatzen diren maila eta irakaskuntzetan aritu badira, aipatutako lege organikoak 100. artikuluan ezarritako prestakuntza pedagogiko eta didaktikoaren baliokide gisa aitortuko zaie emandako irakaskuntza hori.

Ez dute betekizuna hori bete beharrik izango 2009ko urriaren 1erako titulu hauetakoren bat lortua zutenek: Maisu- edo Maistra-titulua, Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko irakasle-titulua, Lehen Hezkuntzako maistra- edo maisu-titulua, Pedagogiako lizentziatura eta Psikopedagogiako lizentziatura, eta pedagogia eta didaktikako prestakuntza jasotzen duen lizentziatura edo titulu baliokidea.

2.2.2.– Atzerrian lortu diren titulazioen kasuan, hauetako betekizunaren bat egiaztatu beharko da:

a) Titulazioaren homologazioa, azaroaren 21eko 967/2014 Errege Dekretuarekin bat etorriko dena. Errege Dekretu horrek Unibertsitateko titulazio eta ikasketa-maila ofizialarekin homologatzeko eta haren baliokidetzat jotzeko zein ikasketak baliozkotzeko betekizunak eta prozedura ezartzen ditu, atzerrian egindako goi-mailako ikasketei dagokienez, bai eta kualifikazioen Espainiako esparruaren baitako mailen baliokide direnak zehazteko prozedura ere, arkitekto, ingeniari, lizentziatu, arkitekto tekniko, ingeniari tekniko zein diplomadun goi-mailako titulu ofizialei dagokienez.

b) Bigarren Hezkuntzako Irakaslearen lanbide arautura iritsi eta lanbidean jardun ahal izateko lanbide-kualifikazioa aitortua izatea, azaroaren 8ko 1837/2008 Errege Dekretuak ezarritakoarekin bat.

2.2.2.– Desgaitasuna dutenentzat gordetako txandan parte hartzeko berariazko betekizunak.

Txanda horretan parte hartu ahal izango dute lortu nahi duten kidegoan sartzeko betekizuna orokorrak eta berariazko betekizunak betetzeaz gain, gutxienez % 33ko desgaitasuna aitortua dutenek, betiere desgaitasun hori irakaskuntzan aritzearekin bateraezina ez bada. Desgaitasuna, kasuan kasuko, eskuduntzak dituzten foru aldundietako gizarte-ongizate saileko, dagokion autonomia-erkidegoetako edo, hala egokituz gero, Estatuko Administrazio Orokorreko organo eskudunek aitortua behar du izan.

Erreserba horretarako aukera parte hartzeko eskaeran egin beharko da, eta berariaz adieraziko da horretarako eskatutako betekizuna betetzen dela. Lanpostua lortutakoan, eskumena duten organoen ziurtagirien bidez egiaztatu beharko da adierazitako betekizuna hori betetzen dela.

Hala ere, oposizio-aldiko edo praktika-aldiko probak egitean, epaimahaiak zalantzarik izango balu izangaiak sartu nahi duen kidegoan eta espezialitatean funtzionarioek egin ohi dituzten jarduerak egiteko izangaiaren gaitasunaren inguruan, epaimahaiak edo praktika-aldiko batzorde kalifikatzaileak, kasuko, probak deitu dituen organoari jakinaraziko diote; horrek auziari buruzko irizpena eskatu ahal izango dio eskumena duen sailari. Kasu horretan, irizpena azaldu bitartean, izangaiak baldintzapean jarraitu ahal izango du hautaketa-prozeduran; eta, adierazitako irizpena jaso arte, etenda geratuko da prozesuan onartzeko edo prozesutik kanporatzeko behin betiko ebazpena.

Sarbide libreko izangaien betekizuna beretan egingo da hautaketa-prozedura, horrek ezertan galarazi denboraren eta baliabide materialen aldetik egokitzapenak egitea. Egokitzapen horiek deialdi honetako 3.1.2 oinarrian adierazitakoaren arabera eskatu beharko dira.

Sartzeko txanda hori aukeratzen dutenek ezin izango dute beste txanda batean lehiatu espezialitate bera lortzeko, ezta ondoren txandaz aldatu ere.

2.2.4.– Goragoko talde bateko irakasleen kidegoetara iristeko prozeduran parte hartu ahal izateko berariazko betekizunak.

Prozedura honetan parte hartu ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko A-2 azpitaldeko irakasle funtzionarioek, deialdian ezarritako betekizuna orokorrez gainera, honako hauek betetzen badituzte:

a) Deialdi honen oinarrietan Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan sartzeko adierazitako tituluetakoren bat edukitzea.

b) Jatorrizko kidegoan gutxienez sei urtez egon izana karrerako funtzionario gisa.

c) Iritsi nahi duen lanpostuari esleitutako 2. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzea.

Iristeko prozedura hori aukeratzen dutenek ezin izango dira beste txanda batean lehiatu espezialitate bera lortzeko, ezta ondoren txandaz aldatu ere.

2.3.– Eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean eduki beharko dituzte oinarri honetan zehaztutako betekizun guztiak, eta eutsi ere egin beharko diete karrerako funtzionario gisa lanpostuaz jabetzen diren arte, hizkuntza-eskakizunaren betekizuna izan ezik; azken hori deialdi honen 6.2 oinarrian aurreikusitako hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probaren emaitzak argitaratzeko egunean eduki beharko baitute.

III. KAPITULUA
PARTE HARTZEKO ESKAERA ETA AGIRIAK

3.– Parte hartzeko eskaera, tasak, eskaerarekin batera aurkeztu beharreko agiriak, horiek aurkezteko tokia eta epea, eta bestelako agiriak aurkezteko egutegia.

3.1.– Parte hartzeko eskaerari buruzko argibideak.

3.1.1.– Hautatzeko prozesu honetan parte hartu nahi dutenek bete beharreko eskaerak eskuragarri daude Interneteko helbide honetan: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus – «EPE 2016. Bigarren Hezkuntza» - «Onartzeko eskabidea».

Eskaera betetzean, hartu izanaren adierazpena sortuko da (Erakunde laguntzailearentzako alea), esleitutako eskaera-zenbakia eta tasa 3.2 oinarrian aurreikusitako moduan ordaintzeko beharrezko diren datuak barne hartuta. Halaber, izangaiak frogagiria ere eskuratuko du (Interesatuarentzako alea). Eta azkenik, hirugarren frogagiri bat ere sortuko da (Administraziorako alea), eskaerak betetzeko epean aurkeztu beharreko agiriei erantsi beharrekoa, 3.3.1 oinarrian aurreikusitakoaren arabera.

Hortik aurrera, hautaketa-prozeduran zehar izangai bakoitzaren espedientearen inguruko informazio guztia irakaslegunean argitaratuko da. Irakaslegunean sartzeko, erabiltzailea (NANa) eta pasahitza sartu beharko dira. Bertara sartzeko hurrengo Interneteko helbideen bidez izango da: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus («EPE 2016. Bigarren Hezkuntza») eta http://www.irakasle.eus («Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartuz).

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak emandako pasahitza jada duten izangaiek hori erabili beharko dute aipatutako informazioaren berri jasotzeko (pasahitz hori lehendik dute 2015/2016 ikasturterako Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetako irakasleen ordezkapenetarako izangaien zerrendan daudelako edo bestelako prozesuetan parte hartu dutelako). Pasahitza ez badute gogoratzen edo galdu egin badute, beste bat lortu ahal izango dute www.irakasle.eus helbidean, «Pasahitza eskuratzea (edo berreskuratzea)» izeneko atalean.

Izangaiek ez badute pasahitzik, sistemak bat esleituko die prozesuaren informazioa eskuratu ahal izan dezaten; pasahitz hori sms baten bidez jasoko dute, eskaeran adierazitako telefono mugikorrean, eskaria betetzen bukatzen dutenean. Izangaiaren NANa izango da erabiltzailea.

Eskaera espezialitate baterako baino gehiagotarako aurkezten badute, ez da bermatuko izangaiek eskatutako espezialitate guztiei dagozkien probak egin ahal izatea. Espezialitate ezberdinen proben hasiera bat etorriz gero, ez da itzuliko azterketa-eskubideengatiko tasaren kontzeptuan ordaindutako zenbatekoa.

3.1.2.– Desgaitasuna duten izangaiek horren berri eman beharko dute eskarian dagokion laukian, eta probak egiteko denborari eta baliabide materialei dagokienez zer egokitzapen behar duten ere adierazi beharko dute, era horretan gainontzeko izangaien betekizuna berberetan jardun ahal izan dezaten. Eskaeran horretarako utzitako eremuan egokitzapena guztiz adierazterik ez badago, erantsitako orrian adieraziko da. Egokitzapena eskatuz gero, 3.3.1.c) oinarrian adierazitako agiria ere aurkeztu beharko dute.

3.1.3.– Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek gaztelaniaren ezagutzari buruzko proba egin behar duten ere adierazi beharko dute. Baldin eta 6.1.1 oinarrian xedatutakoaren arabera salbuetsita badaude, horren berri berariaz eman beharko dute eskaeran, eta dagozkion egiaztagiriak ere erantsi beharko dituzte horren arrazoia titulua dutela edo aurreko deialdietan proba gainditu dutela bada, betiere 3.3.1.d) oinarrian adierazitakoaren arabera.

3.1.4.– Hizkuntza-betekizuna egiaztatzeko proba egin behar duten izangaiek eskaeran adieraziko dute hori eta, baldin eta 2015-2016 ikasturterako Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetako irakasleen ordezkapenetarako izangaien zerrendan jasota ez daudenek, 3.3.1.b) oinarrian adierazitako agiriak ere aurkeztu beharko dituzte.

3.2.– Tasak.

Irailaren 11ko 1/2007 Legegintzako Dekretuaren bidez onetsitako Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei Buruzko Legearen Testu Bateginaren 26. eta hurrengo artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, deialdi honetan parte hartu ahal izateko, izangai bakoitzak izena emateko tasa ordaindu beharko du; 22,02 eurokoa da aipatutako tasa.

Tasa eskaerak aurkezteko epearen barruan ordaindu beharko da, eta bi moduotako bat aukeratu ahal izango da horretarako:

a) Jarraian aipatzen diren bankuetako edozein sukurtsaletan zuzenean ordaintzea, erakunde laguntzailearentzako frogagiria aurkeztuz: Euskadiko Kutxa, Kutxabank (BBK-Bilbao Bizkaia Kutxa, Caja Vital Kutxa eta Gipuzkoa Donostia Kutxa), BBVA, Santander, Sabadell-Guipuzcoano, Bankia, La Caixa edo Bankoa. Inprimakiek barra-kodea dutenez, kutxazain automatikoaren bidez egin daiteke ordainketa, irakurketa optikoarekin edo datuak eskuz atzemanez.

b) On-line ordainketa: banku elektronikoaren sistemaren bitartez, sistemak berak erakusten dituen jarraibideen arabera, betiere interesduna modalitate horretako bezero baldin bada adierazitako banku-erakundeetatik edozeinetan. Ordainketa mota horren bitartez, ez da alferreko joan-etorririk egin behar eta ez da ilaran itxaron behar. Gainera, eguneko 24 orduetan erabil daiteke.

Azterketa egiteko eskubideak ordaindu ezean edo epez kanpo ordainduz gero, hautagaia prozesutik kanpo geldituko da. Ordaindutako zenbatekoan errorea baldin badago, konpondu daiteke; horretarako, izangaiak hamar laneguneko epea izango du, onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Banku-erakundean agiriak aurkezteak eta tasak ordaintzeak ez du, inola ere, ordezkatuko eskabidea behar den denboran eta eran, oinarri honetan adierazitako moduan, betetzeko izapidea.

3.3.– Parte-hatzeko eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

3.3.1.– Eskabidea betetzeaz gain, epe berberean agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) I. eta II. eranskinetan adierazitako merezimenduen egiaztagiriak (jatorrizkoa edo fotokopia konpultsatua), 8. oinarrian eta aipatutako eranskinetan aurreikusitakoarekin bat etorriz.

b) Hizkuntza-betekizunak egiaztatzeko proba egitea eskatzen dutenek, 2015-2016 ikasturterako Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetako irakasleen ordezkapenetarako izangaien zerrendan jasota ez badaude, 2.2.1.a) eta 2.2.1.b) oinarrietan eskatutako baldintzei dagozkien egiaztagirien fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute.

Horrenbestez, azpiatal honetan adierazitako agiriak ez dituzte aurkeztu beharko proba egitea eskatu arren ordezkapenetarako izangaien aipatutako zerrendaren barruan ageri direnek.

Atzerrian lortutako tituluen kasuan, dagokion homologazioa edo Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan jarduteko behar den onespenaren kredentziala erantsi beharko da, deialdi honen 2.2.2 oinarrian ezarritakoaren arabera. Dokumentazio hori aurkeztu ezean, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko proba ezingo dute egin.

c) Desgaitasuna duten izangaiek probak egiteko denboraren eta baliabide materialen egokitzapenak eskatzen badituzte, desgaitasun-maila zehazteko organo tekniko eskumendunak oinarri gisa hartutako medikuaren irizpen teknikoa aurkeztu beharko dute, eta irizpen horretan aitortutako urritasun-maila eragin duten urritasun iraunkorren fede emango da, hautaketa-organoak balioetsi ahal izan dezan eskatutako egokitzapenak bidezkoak diren ala ez.

Aurkeztutako dokumentazioaren eta eskatutako egokitzapenen arabera, bai eta aplikagarria den araudiaren arabera ere, eskatutako egokitzapenak onartu edo ukatu egingo dira. Erabakia izangaiari jakinaraziko zaio.

d) Espainiar nazionalitaterik ez duten izangaiek eta gaztelania hizkuntza ofizial ez badute, 6.1.1 oinarrian adierazitakoaren arabera gaztelaniaren ezagutza-proba egitetik salbuetsita geratu nahi badute oinarri horretan aipatutako tituluren bat dutelako, tituluen fotokopia konpultsatua edo tituluak emateko eskubideak ordaindu direla egiaztatzen duen agiriaren fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute.

Halaber, aurreko deialdietan proba gainditu dutela-eta salbuetsita geratu nahi duten izangaiek proba gainditua dutela egiaztatuko duen agiria aurkeztu beharko dute.

Dokumentu horiek aurkeztu ezean, interesdunak ezingo dira salbuetsi, eta, hortaz, 6.1 oinarrian ezarritako proba egin beharko dute.

3.3.2.– 3.3.1 oinarrian adierazitako dokumentazioa aurkeztuko da «Administraziorako alea» ordezkagiriarekin batera, zeina eskabidea betetzean edo dokumentazioa aurkezteko aurretiko hitzordua eskatzean lortu ahal izango baita.

Fotokopia bidez aurkezten den dokumentazioa konpultsatuta aurkeztu beharko da.

3.3.3.– Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetako bateko itzulpen ofizial eta guzti aurkeztu beharko dira gaztelania edo euskara ez den hizkuntzaren batean emandako dokumentazio guztiak. Itzulpenak zinpeko itzultzaileak egina beharko du, edo bestela, dagokion kontsulatu edo bulego diplomatikoak baliozkotua.

Dena den, Administrazioak izangaiari eskatu ahal dizkio beharrezko argibideak eta agiriak, dokumentazioari buruz ager daitezkeen zalantzak edo erreklamazioak argitzeko.

Izangaiek bere gain hartzen duten aurkeztutako dokumentazioaren gaineko erantzukizuna. Agiriren bat faltsua bada edo manipulatuta badago, izangaiak deialdi honetan parte hartzeko eskubidea galduko du, bestelako erantzukizunak alde batera utzi gabe.

3.4.– Aurkezteko lekua.

3.4.1.– Deialdi honen 3.3.1 oinarrian adierazitako dokumentazioa («Administraziorako alea» ordezkagiriarekin batera), Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariari helaraziko zaio.

a) Toki hauetako batean aurkez daiteke:

– Araba: Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzan. San Prudentzio kalea 18 - behea – Vitoria-Gasteiz.

– Bizkaia: Zuzenean, Kale Nagusia 85 – Bilbao.

– Gipuzkoa: Zuzenean, Andia kalea 13 – Donostia.

b) Toki-araubidearen Oinarriak arautzeko apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 121. artikuluan aipatutako udalerrietako udal-erregistroetan, edo tokiko administrazioa osatzen duten gainerako erakundeenetan, baldin eta, azken kasu horretan, dagokion hitzarmena sinatu badute Eusko Jaurlaritzarekin.

c) Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako gainerako tokietan, xedapen horretan ezarritako baldintzen arabera. Posta-zerbitzuko bulegoren batean aurkeztu nahi bada eskabidea, kartazal irekian egingo da, zerbitzu horretako funtzionarioak eguna eta zigilua jar ditzan eskabidean, kartazala egiaztatu aurretik. Hala egin ezean, dagokion bulego publikoan sartu den datan aurkeztu dela ulertuko da.

3.4.2.– Atzerrian egindako eskabideak tokian tokiko Espainiako ordezkaritza diplomatikoetan edo kontsulatuetan aurkeztu ahal izango dira, eta erakunde horiek eskumena duen administraziora igorriko dituzte: Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Langileak Kudeatzeko Zuzendaritza, Donostia kalea 1 (Lakua), Vitoria-Gasteiz (posta-kodea: 01010).

Azterketa-eskubideen tasa ordaintzeko, deialdi honetako 3.2 oinarrian xedatutakoari jarraituko zaio.

3.5.– Eskabideak eta dokumentazioa aurkezteko epea.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita hogei egun naturaleko epean, deitutako prozesuan parte hartu nahi dutenek 3.1 oinarrian adierazten den parte-hartzeko eskabidea bete behar dute.

Epe berean, 3.3.1 oinarrian eskatutako dokumentazioa aurkeztu beharko dute, 3.4 oinarrian aurreikusitako moduan eta lekuan, «Administraziorako alea» ordezkagiriarekin batera.

3.6.– Bestelako agiriak aurkezteko egutegia.

3.6.1.– Programazio didaktikoa: 2016ko martxoaren 11tik 23ra bitartean, behin-behineko onartuta dauden izangaiek, bai eta baztertuta daudenek ere (baldin eta erreklamazioa jarri badute eta ebatzi gabe badago), programazio didaktikoa entregatu beharko dute.

3.6.2.– Hizkuntza-betekizuna: Langileak Kudeatzeko zuzendariak epe bat irekiko du (2016ko maiatzean zehar) 2. hizkuntza-eskakizuna egiaztatuta duten izangaiek egiaztagiria aurkeztu dezaten. Aipatutako epe horren berri emango da Interneteko helbideetan: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus («EPE2016. Bigarren Hezkuntza») eta http://www.irakasle.eus («Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartuz); bai eta Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzetako iragarki-tauletan ere. Dena den, 6.2.5 oinarrian zerrendatzen diren egiaztagiriak dituzten izangaiek ez dituzte aurkeztu behar.

3.6.3.– Deialdi honen 11. oinarrian adierazitako dokumentazioa: Oposizio-lehiaketa gainditu duten pertsona hautatuen behin betiko zerrendak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita hogei egun naturaleko epean, horiek oinarri horrek aipatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko dute.

IV. KAPITULUA
ONARTUTAKO ETA BAZTERTUTAKO IZANGAIAK

4.– Izangaiak onartzea.

4.1.– Onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda.

Eskabideak betetzeko epea amaitutakoan, Langileak Kudeatzeko zuzendariak ebazpena emango du hilabetean gehienez, eta onartutzat deklaratuko du pertsona onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda, baita adierazitako zerrenda ikusgai non jarriko den ere. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Langileak Kudeatzeko zuzendariaren Ebazpena, bai eta behin-behineko zerrenda ere, interesdunei jakinarazteari begira, Interneteko helbide hauetan argitaratuko dira: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus («EPE 2016. Bigarren Hezkuntza») eta http://www.irakasle.eus («Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartuz).

Era berean, adierazitako ebazpena Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzetako iragarki-oholetan argitaratuko da, informazio moduan.

Zerrendan, datu hauek agertuko dira: izen-abizenak, nortasun-agiri nazionalaren zenbakia edo antzekoren batena atzerriko nazionalitatea dutenen kasuan, izangaiak parte hartzen duen txanda eta espezialitatea, eta kanpoan utzitakoen kasuan, berriz, kanpoan uzteko arrazoiak ere agertu beharko du. Halaber, gaztelaniaren ezagutza-proba zein izangaik egin behar duten ere adieraziko da.

Onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda onartzen duen ebazpena aipatutako lekuetan argitara ematean, interesdunak jakinaren gainean jarri direla joko da, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak, 71. artikuluan xedatutakoaren arabera.

4.2.– Erreklamazioak.

Izangaiek erreklamazioa aurkeztu ahal izango dute behin-behineko zerrendaren aurka, hamar laneguneko epean, argitara eman den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita, edo zuzendu ahal izango dute zerrendatik kanpo utzi duen akatsa. Halaber, datu pertsonaletan akatsak atzeman dituzten izangaiek akatsak daudela adierazteko aukera izango dute epe horretan.

Erreklamazioak Langileak Kudeatzeko zuzendariari bidaliko zaizkio, eta 4.1 oinarrian adierazitako lekuetan aurkeztuko dira.

Adierazitako epe horretan interesdunak ez badu konpontzen zerrendatik kanpora utzi duenarrazoia, bere eskabidean atzera egin duela ulertuko da, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 71.1artikuluak xedatutakoaren arabera (30/1992 Legea, azaroaren 26koa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena).

4.3.– Onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda.

Langileak Kudeatzeko zuzendariak emandako ebazpenaren bidez onartu edo ezetsiko dira aurkeztutako erreklamazioak. Ebazpen berak onetsitzat joko du onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian emango da argitara.

Bai ebazpena, bai onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda behin-behineko zerrendarentzat adierazitako leku beretan argitaratuko dira.

Interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeari ebazpen horren aurka, hilabeteko epean, argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko ebazpenaren arabera prozesurako onartuen artean agertzen diren izangaiak joan ahal izango dira probak egitera. Gainera, baztertuen artean agertu arren, deitutako ekitaldian ebazteko dagoen gora jotzeko errekurtsoa jarri dutela egiaztatzen duten izangaiak ere joan ahal izango dira.

4.4.– Onartutakoen zerrendan agertzeak ez du esan nahi interesdunei eskatzen zaizkien betekizunak beteta dituztela aitortzen zaienik. Deialdi honen 11. oinarriak xedatutakoari jarraiki, hautatuak diren izangaiek aurkeztu behar dituzten agiriak ikusita egiaztatzen bada interesdun batek eskatutako betebeharren bat ez duela betetzen, prozedura honetan parte hartzeak eman ditzakeen eskubide guztiak galduko ditu.

V. KAPITULUA
HAUTAKETA-ORGANOAK

5.– Hautaketa-organoak: Epaimahaiak, hautaketa-batzordeak eta batzorde barematzaileak.

5.1.– Hautaketa-organoek egingo dute prozesu honetako parte-hartzaileen hautaketa; deialdi honetako 6.1 eta 6.2 oinarrietan, gaztelaniaren eta euskararen ezagutza egiaztatzeko proben epaimahaiei dagokionez aurreikusitakoa baztertu gabe.

Hautaketa-organoetan parte hartzea nahitaezkoa da, abstentzio edo errefusatzeko arrazoien inguruan xedatutakoa gorabehera.

Hautaketa-organoetako kideek justifikatu ezin badute zergatik ez diren joan prozesuaren batzarretara eta ekitaldietara, eraketakora barne, eta organoaren buruak edo Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzako titularrak deitu badute horretarako, legearen arabera dagokien erantzukizuna izango dute.

Hautaketa-proba hauetan jardungo duten hautaketa-organoetako kideek eskubidea izango dute zerbitzuaren ondoriozko kalte-ordaina jasotzeko, une bakoitzean aplikatu behar den araudian ezarritakoaren arabera.

Organo horien jarduteko prozedurak, uneoro, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak xedatutakoari jarraitu beharko dio.

5.2.– Epaimahaiak.

5.2.1.– Epaimahai kopurua.

Espezialitate bakoitzean beharrezko ikusten den beste epaimahai izendatu ahal izango dira. Espezialitate bakoitzeko eskatzaile kopuruaren araberakoa izango da espezialitate bakoitzeko izangaiak epaitzeko izendatu beharreko epaimahaien kopurua, eta, halakorik badago, hautaketa-batzordeena.

5.2.2.– Osaera eta izendapena.

Epaimahaiak bost kidek osatuta egongo dira: epaimahaiburu bat eta lau mahaikide. Denek izan beharko dute irakasleen karrerako kidegoetako jarduneko karrerako funtzionario edo hezkuntzako ikuskari. Izangaiek zein kidegotara iritsi nahi duten, kidego horren sailkapen-maila bera edo handiagoa duten kidegoetakoak izango dira epaimahaikideak, eta gehienak kidego horretakoak izango dira.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak libreki izendatuko du epaimahaiburua. Beste lau epaimahaikideak, berriz, honela izendatuko dira: oinarri honetan aipatzen diren funtzionarioen artean egingo den zozketaren bidez hautatuko dira. Salbuespen gisa, espezialitateko titularren kopuru txikiagatik zozketa egiterik ez dagoen espezialitateetan, zuzenean izendatuko dira.

2015-2016 ikasturtean zuzendari, ikasketaburu eta idazkari karguak betetzen dituzten funtzionarioak, baita sindikatuen ordezkaritzako eginkizunak egikaritzen aritzegatik baimena dutenak ere –beren lanera joatetik guztiz liberatuta badaude–, hautaketa-organoetan parte hartzetik salbuetsita egongo dira; hortaz, horiek ez dira kontuan hartuko zozketa egiteko garaian.

Epaimahaikideen joan-etorriek eragin ditzaketen kalteak eta eragozpenak minimizatze aldera, zozketa lurralde-mailan egingo da, espezialitate bakoitzeko epaimahaien egoitza egongo den lurralde historikoaren arabera. Espezialitate bakoitzeko epaimahaien egoitza zein lurralde historikotan kokatuko den Langileak Kudeatzeko zuzendariaren ebazpenaren bidez erabakiko da, eta ebazpena zozketa egin baino lehen argitaratuko da.

Kidegoan antzinatasun txikiena duen kidea arituko da idazkari, epaimahaiak besterik erabaki ezean.

Espezialitatearen printzipioa hartuko da kontuan epaimahaiak izendatzeko orduan; horren arabera, kide gehienek epaitu behar duten espezialitateko titular izan beharko dute. Ezinezkoa bada, kideko espezialitateetako karrerako funtzionarioekin osa daitezke epaimahaiak, eta aholkulari espezialistak izenda daitezke, kasu horretan.

Halaber, arrazoi oinarrituek eta objektiboek galarazi ezean, trebakuntza, gaitasun eta prestakuntza egokia duten emakumeen eta gizonen ordezkaritza orekatua bermatuko da, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 20.4.b) eta 20.6 artikuluetan xedatutakoaren arabera.

Epaimahaiak izendatzeko orduan autonomia-erkidego honetako bi hizkuntza ofizialetako hizkuntza-konpetentzia bermatu beharko da.

Epaimahai bakoitzerako ordezko epaimahaia izendatuko da, irizpide berberei jarraituz.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak agindu bidez izendatuko ditu epaimahaiak. Agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, bi hilabeteko epean gehienez ere, izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratzen denetik aurrera.

5.2.3.– Borondatezko parte-hartzea.

Euren borondatez epaimahai batean bokal gisa parte hartu nahi dutenek idazkia aurkeztu beharko diote Langileak Kudeatzeko zuzendariari, Agindu honen 3.5 oinarriaren arabera eskabideak aurkezteko ezarrita dagoen epe berean. Aipatutako organoak ebazpena emango du, kontuan hartuta espezialitate-printzipioa eta kasu bakoitzean dagokion espezialitatearen epaimahaiek egoitza izango duten lurralde historikoa.

Borondatezko parte-hartze honetatik salbuesten dira 2015-2016 ikasturtean zuzendari, ikasketaburu eta idazkari karguak betetzen dituzten funtzionarioak.

5.3.– Hautaketa-batzordeak.

Aurkeztutako eskabide kopurua dela-eta epaimahai bat baino gehiago eratu beharko bada espezialitate baterako edo batzuetarako, hautaketa-batzordeak eratuko dira dagozkion espezialitateetarako.

Espezialitateko epaimahaiburuek osatuko dituzte batzordeok. Gutxienez bost kide izango dituzte batzordeek, eta epaimahaiburuen kopurua bost baino txikiagoa izanez gero, epaimahaikideetara joko da, harik eta bostekoa osartu arte. Espezialitate bakoitzean zenbakirik txikiena duen epaimahaiko burua arituko da batzordeburu, eta batzordeko kideen artean kidegoan antzinatasunik txikiena duen pertsona izango da idazkari, batzordeak besterik erabaki ezean.

Epaimahai bakarra izendatzen den espezialitateetan, epaimahaiak jardungo du hautaketa-batzorde gisa, ondorio guztietarako.

5.4.– Batzorde barematzaileak.

Behar diren Batzorde Barematzaileak eratuko dira, betiere espezialitateen edo espezialitate-taldeen arabera. Batzordeak bost kidek osatuta egongo dira: batzordeburu bat eta lau bokal. Batzordeburua hezkuntzako ikuskari bat izango da eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak izendatuko du, eta lau bokalak zozketa bidez izendatuko dira, kidegoko eta dauden batzordearen espezialitateko edo espezialitateetako jarduneko karrerako funtzionarioen artetik. Aurrekoa ezinezkoa bada, kideko espezialitateetako karrerako funtzionarioekin osa daitezke batzordeak, eta aholkulari espezialistak izenda daitezke, kasu horretan. Batzorde horietako bokalak izendatzeko zozketa epaimahaietako bokalen zozketarekin batera egingo da.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak agindu bidez izendatuko ditu Batzorde Barematzaileak. Agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, bi hilabeteko epean gehienez ere, izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratzen denetik aurrera.

Batzorde horiek Hezkuntza Sailburuordetzari atxikitako zuzendaritzen eta zerbitzuen aholkularitza baliatu ahal izango dute.

5.5.– Hautaketa-organoen kideen abstentzioa eta errefusatzea.

5.5.1.– Abstentzioa.

Hautaketa-organoetako kideek ez dute parte hartuko, eta Langileak Kudeatzeko zuzendariari horrela jakinaraziko diote, baldin eta azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak, 28. artikuluan aurreikusten dituen gorabeheraren batean sartuta badaude, edo deialdi hau argitaratu aurreko bost urteetan kidego eta espezialitate berean sartzeko hautaprobetarako izangaiak prestatzen lanik egin izan badute.

Aurreko paragrafoan ohartarazitako gorabeheretan sartuta ez daudela agertzeko, berariazko aitorpena eskatuko diete hautaketa-organoetako buruek hautaketa-organoetako kideei. Parte hartu behar ez eta parte hartzen duenak erantzukizuna izango du.

Hamar egun naturaleko epea izango da uko egitea edo abstenitzea eskatzeko hautaketa-organoen izendapena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Organo eskumendunak dagokion erabakia hartu beharko du.

5.5.2.– Errefusatzea.

Izangaiek hautaketa-organoetako kideak errefusa ditzakete, baldin eta azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak, 29. artikuluan aurrez ikusitako betekizunak ematen badira.

5.6.– Hautaketa-organoak eratzea.

Buruek deialdia egin ondoren, hautaketa-organoak eratuko dira, izendatutako kide guztiak (titularrak zein ordezkoak) bertan daudela, ahal bada behintzat. Hala ere, eratutzat joko dira burua eta idazkaria (edo haien ordezkoak) eta gutxienez kideen erdiak bertan badira.

Langileak Kudeatzeko zuzendariak baloratu beharko dituen aparteko gorabeherarik gertatu ezean, hautaketa-organoak eratu ondoren, honako kide hauek egon beharko dute organoaren jarduera baliozkoa izateko: burua eta idazkaria (edo haien ordezkoak) eta gutxienez kideen erdiak.

Epaimahaiek edo, dagokionean, hautaketa-batzordeek, euren lanetara aholkulari espezialistak sartzea proposa dezakete, baita laguntzarako funtzio teknikoak egiteko laguntzaileak ere. Horien lana espezialitate teknikoetan laguntza ematea baino ez da izango. Langileak Kudeatzeko zuzendariak izendatuko ditu.

5.7.– Hautaketa-organoen eginkizunak.

5.7.1.– Epaimahaiei dagokie:

a) Hautaketa-prozedurako aldiak garatzea, deialdi honetan xedatutakoaren arabera.

b) Oposizio-aldiko probak kalifikatzea.

c) Lehiaketa-aldiko merezimenduak baloratzea.

d) Hautaketa-batzordeei agindutako eginkizunak, halako batzorderik ez badago.

e) Epaimahai bakoitzak erabakiko du ariketaren eduki praktikoa zein den, deialdi honetako VI. eranskinean zehazten diren premisak kontuan izanda.

5.7.2.– Hautaketa-batzordeei dagokie:

a) Epaimahaien arteko koordinazioa.

b) Epaimahaien jarduera-irizpideak zehaztu eta epaimahaien jarduera-irizpideak homogeneizatzea. Horretarako, epaimahaiek probak kalifikatzeko jarraitu beharko dituzten balorazio-irizpideak idatziz finkatu beharko dituzte. Oposizio-aldiko probak hasi aurretik, Hautaketa Batzordeek balorazio-irizpideen berri emango dute. Irizpide horiek Interneteko helbide hauen bitartez kontsultatu ahal izango dira: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus («EPE2016. Bigarren Hezkuntza») eta http://www.irakasle.eus («Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartuta).

Era berean, agiri horiek Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzara igorriko dira hautaketa-prozedura amaitutakoan.

c) Lehiaketa-aldiko puntuak epaimahaiek oposizio-aldian emandako puntuei batu, izangaiak sailkatu eta lehiaketa- eta oposizio-aldiak gainditu dutenen izenak aldarrikatzea.

d) Hautaketa-prozedura gainditu duten hautatutako izangaien zerrendak prestatzea, eta deialdia egin duen organoari zerrenda horiek helaraztea.

Hautaketa-prozesuan zehar arau hauek aplikatzerakoan sor litezkeen zalantza guztiak hautaketa-batzordeek ebatziko dituzte, eta aurreikusi ez diren egoeretan zer egin behar den erabakiko dute.

5.7.3.– Batzorde barematzaileei dagokie: I. eranskineko III.1 eta III.2 ataletako eta II. eranskineko II., III.2.1, III.2.2 eta III.2.3 ataletako merezimenduak barematzea, epaimahaiek delegatuta.

5.8.– Beharrezkoa izanez gero, hautaketa-organoek bidezko diren neurriak hartuko dituzte desgaitasunak dituzten izangaiek ariketak egiterakoan gainerako parte-hartzaileen aukera berak izan ditzaten. Horretarako, desgaitasunak izan eta deialdi honetako 3.1.2 oinarrian aurreikusten den moduan eskatzen duten pertsonentzat, ariketak egiteko dagoen denborari eta baliabideei dagozkien balizko egokitzapenak egingo dira, betiere baldin eta egokitzapen horiek probaren edukia desnaturalizatzen ez badute, eta urritasun horiek irakasle-lanean normaltasunez aritzearekin bateragarriak baldin badira.

VI. KAPITULUA
OPOSIZIO-ALDIA
1. ATALA
AURREKO PROBAK

6.– Euskararen eta gaztelaniaren ezagutza egiaztatzeko probak.

Gaztelaniaren ezagutza egiaztatzeko eta hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probekin hasiko da hautaketa-prozedura, probak egin behar dituzten izangaien kasuan.

6.1.– Gaztelaniaren ezagutza egiaztatzeko proba, nazionalitate espainiarrik ez duten izangaientzat.

6.1.1.– Oposizio-aldiko probak egin aurretik, nazionalitate espainiarrekoak ez diren izangaiek proba baten bidez egiaztatu beharko dute gaztelaniaren ezagutza, hizkuntza hori behar bezala ulertzeko eta ahoz eta idatziz erabiltzeko gai direla egiaztatzeko. Proba hori baloratzeko epaimahaia izendatuko duen ebazpenean zehaztuko dira probaren lekua, data eta ordua.

Dena den, proba egitetik salbuetsita daude honako tituluren edo ziurtagiriren bat dutenak (hori egiaztatzeko dokumentua eskabiderekin batera aurkeztu beharko dute):

– Espainieraren Goi Mailako Diploma edo espainieraren C2 mailako diploma, urriaren 31ko 1137/2002 Errege Dekretuak ezarria eta otsailaren 22ko 264/2008 Errege Dekretuak aldatua.

– Atzerritarrentzako gaztelaniako gaitasun-ziurtagiria edo maila aurreratuaren ziurtagiria, hizkuntza-eskola ofizialek emandakoak.

– Filologia hispanikoan edo erromanikoan lizentziadun titulua edo gradu-titulu baliokidea.

– Kidegora sartzeko alegatutako titulua, espainiar estatuan igorri eta egindakoa edo, bestela, hizkuntza ofiziala espainola duen estaturen batean.

Era berean, salbuetsita daude nazionalitate espainiarrik ez duten izangaiak baina espainiera hizkuntza ofiziala dutenak; bai eta aurreko deialdietan proba hau gainditu izana akreditatzen dutenak ere.

6.1.2.– Epaimahaiek gaztelaniaren ezagutza egiaztatzeko probaren edukia izangaiei egindako deialdian zehaztuko dute. Horretarako, aintzat hartuko da urriaren 31ko 1137/2002 Errege Dekretua (BOE, azaroaren 8koa), atzerritar hizkuntza bezala espainierako diploma arautzen duena, otsailaren 22ko 264/2008 Errege Dekretuak aldatua.

6.1.3.– Epaimahaiburu batek eta lau kidek osatuko duten epaimahaiak baloratuko du atal honetan aipatzen den proba. Langileak Kudeatzeko zuzendariak izendatuko ditu epaimahaikideak. Horretarako: Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako Katedradunen eta Irakasleen kidegoetako (Gaztelania eta Literatura espezialitatekoak) edo hizkuntza-eskola ofizialetako Katedradunen eta Irakasleen kidegoetako (Atzerritarrentzat Espainiera espezialitatekoak) jarduneko funtzionarioen artean izango da; betiere, egungo destinoa espezialitate horietan baldin badaukate.

Irizpide berberak jarraituz, ordezko epaimahaikide bat izendatuko da.

6.1.4.– Proba «gai» ala «ez gai»rekin kalifikatuko da, eta «gai» kalifikazioa atera beharko da, oposizio-aldiko probak egiteko.

Proba bukatu eta kalifikatu ondoren, Langileak Kudeatzeko zuzendariaren ebazpenak emaitzen argitalpena onartuko du; bertan adieraziko da emaitzen zerrenda non dagoen erakusgai.

Langileak Kudeatzeko zuzendariaren Ebazpena, bai eta emaitzen zerrenda ere, interesdunei jakinarazteari begira, Interneteko helbideetan argitaratuko dira: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus («EPE2016. Bigarren Hezkuntza») eta http://www.irakasle.eus («Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartuz).

Era berean, adierazitako ebazpena Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzetako iragarki-oholetan argitaratuko da, informazio moduan.

Ebazpen horren aurka, izangaiek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeari, hilabeteko epean, emaitzak erakutsi eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

6.1.5.– Proba hau baztertzailea da, eta, hortaz, probara aurkeztu behar izan eta aurkeztu ezean edo «gai» kalifikazioarekin gainditu ezean, izangaia hautaketa-prozeduratik kanpo geratuko da.

6.2.– Hizkuntza-betekizunak egiaztatzeko proba.

6.2.1.– Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako irakasleen kidegoei buruzko otsailaren 19ko 2/1993 Legearen 53. artikuluan xedatutakoaren arabera, 2. hizkuntza-eskakizuna egiaztatuko da horretarako berariaz egingo den probaren bitartez. Proba horretan onartua izateko, 3.1.4 eta 3.3.1.b) oinarrietan ezarritako betekizunak bete behar dira.

Dena den, proba hori egitetik salbuetsita geratutako dira martxoaren 9ko 47/1993 Dekretuak (martxoaren 10eko 42/1998 Dekretuak aldatua) araututako 2. hizkuntza-eskakizuna daukatela akreditatzen duten izangaiak, baita hizkuntza-eskakizun horren baliokideak edo homologatuak diren hizkuntza-ziurtagiri bat daukatela akreditatzen duten izangaiak, ondorengo dekretuetan aurreikusitakoaren arabera: goian aipatutako Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarria (martxoaren 10eko 42/1998 Dekretuan emandako erredakzioan); urriaren 6ko 263/1998 Dekretua, Euskararen Gaitasun Agiriaren eta irakaspostuetarako Hizkuntz Eskakizunen baliokidetzak finkatu, eguneratu eta berresten dituena; azaroaren 9ko 297/2010 Dekretua, euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuko mailekin parekatzeko dena.

Era berean, ez dute adierazitako hizkuntza-titulurik eta -ziurtapenik akreditatu beharrik izango unibertsitate-titulu ofizial bat dutenek eta apirilaren 3ko 47/2012 Dekretuaren 2. artikuluan zehaztutako betekizunak betetzen dituztenek (apirilaren 3ko 47/2012 Dekretuak euskaraz egindako ikasketa ofizialak onartzen eta euskarazko tituluekin eta ziurtagiriekin egiaztatzeko salbuespenak ezartzen ditu). Unibertsitateei dagokie, salbuespen hori aplikatu ahal izateko, 47/2012 Dekretuan aurreikusitako egoera betetzen dela egiaztatzen duen ziurtagiria egitea.

6.2.2.– Martxoaren 9ko 47/1993 Dekretuak 11. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, proba horren edukia, forma eta probak baloratzeko modua araudi hauetan ezarritakoa izango da: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 1998ko urriaren 22ko Aginduak eta Hezkuntzako sailburuordearen 2015eko azaroaren 3ko Ebazpenak (EHAA, 2015eko abenduaren 1ekoa), 2016. urtean irakasleentzako hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketetarako deia egiten duenak.

6.2.3.– Aurreko puntuan adierazitako araudiaren arabera izendatutako epaimahaiek baloratuko dute proba hori.

6.2.4.– Kalifikazioa «gai» ala «ez gai» izango da, eta «gai» kalifikazioa lortu beharko da oposizio-aldiko probak egiteko.

Proba bukatu eta kalifikatu ondoren, ateratako emaitzak ikusgai jarriko dira Interneteko helbide honetan: www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/euskara. Emaitzak argitara eman eta hiru laneguneko epean, interesdunek idatzizko erreklamazioa aurkeztu ahal izango dute, kalifikazioa berrikusteko; horretarako, dagokion azterketako epaimahaiburuari egin beharko dio erreklamazioa.

Proba baztertzailea da, eta, beraz, eskatutako hizkuntza-eskakizunik ez duten izangaiak, salbuetsita ez dauden izangaiak edo 2.1.f) oinarriak aurreikusi duen erregimen iragankorraren arabera egiaztatzetik salbuetsita ez daudenak, probara aurkezten ez badira edo, aurkeztuz gero, «gai» kalifikazioa jasotzen ez badute, hautaketa-prozeduratik kanpo geratuko dira.

6.2.5.– Langileak Kudeatzeko zuzendariak epe bat irekiko du, 2016ko maiatzean, 2. hizkuntza-eskakizunaren baliokideak edo homologatuak diren hizkuntza-ziurtagiri bat duten izangaiek, edo akreditatzetik salbuetsita daudenek (apirilaren 3ko 47/2012 Dekretuaren 2. artikulua) dagokien ziurtagiria aurkez dezaten. Epe horren berri emango da: Interneteko helbideetan: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus («EPE2016. Bigarren Hezkuntza») eta http://www.irakasle.eus («Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartuz); bai eta Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzetako iragarki-tauletan ere.

Dena den, ez dira aurkeztu behar ondoren zerrendatzen diren egiaztagiriak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak eskuratu baititzake, aipatutako Sailaren Langileen Erregistro eta Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratuaren bidez:

– Hezkuntzako 2. hizkuntza-eskakizuna.

– EGA.

– Euskal Autonomia Erkidegoko eta beste erkidegoetako hizkuntza-eskola ofizialetako euskararen Gaitasun-ziurtagiria edo 5. Maila (Ikasketa plan zaharra, urtarrilaren 24ko 47/1992 Errege Dekretuaren arabera), baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko informatika-erregistroetan badaude.

– Euskal Autonomia Erkidegoko eta beste erkidegoetako hizkuntza-eskola ofizialetako Gaitasun-mailaren (C1) ziurtagiria (otsailaren 24ko 46/2009ko Dekretua), baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko informatika-erregistroetan badaude.

– Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko 3. hizkuntza-eskakizuna (IVAP).

– HABEko 3. mailako ziurtagiria.

– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko 3. hizkuntza-eskakizuna.

– Euskaltzaindiko D ziurtagiria.

Hautaketa-prozedura honetan parte-hartzeak dakar Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari adostasuna ematea datu horiek Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratuan kontsultatzeko.

6.2.6.– Langileak Kudeatzeko zuzendariak ebazpena emango du eta eskatutako hizkuntza-eskakizuna ez egiaztatzeagatik baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onartutzat joko du; bertan zerrenda hori non dagoen erakusgai adieraziko da. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Langileak Kudeatzeko zuzendariaren Ebazpena, bai eta behin-behineko zerrenda ere, interesdunei jakinarazteari begira, Interneteko helbide hauetan argitaratuko dira: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus («EPE 2016. Bigarren Hezkuntza») eta http://www.irakasle.eus («Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartuz).

Era berean, adierazitako ebazpena Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzetako iragarki-oholetan argitaratuko da, informazio moduan.

Behin-behineko zerrendaren aurka, izangaiek erreklamazioa aurkez dezakete bost egun balioduneko epean, zerrenda argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Langileak Kudeatzeko zuzendariak emandako ebazpenaren bidez onartu edo ezetsiko dira aurkeztutako erreklamazioak. Ebazpen berak onetsitzat joko du eskatutako hizkuntza-eskakizuna ez egiaztatzeagatik baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda. Izangaiek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeari behin betiko zerrenda horren aurka, hilabeteko epean, argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Bai ebazpena, bai behin betiko zerrenda behin-behineko zerrendarentzat adierazitako leku beretan argitaratuko dira.

2. ATALA
OPOSIZIO-ALDIKO PROBEN DEFINIZIOA ETA EZAUGARRIAK

7.– Oposizio-aldia.

7.1.– Sarbide libreko txandaren eta desgaituentzat gordetako txandaren oposizio-aldiaren ezaugarriak.

Oposizioaren fasean, honako alderdi hauek hartuko dira kontuan: aukeratutako irakaskuntza-espezialitateari buruzko berariazko jakintzak izatea, irakaskuntzarako gaitasuna, eta irakaskuntza-jardunerako beharrezkoak diren teknikak menderatzea.

Oposizio-aldiak bi proba izango ditu; eta horietako bakoitza bi zatitan egituratuko da. Proba bakoitza kanporatzailea izango da.

7.1.1.– Lehenengo proba.

Helburua izango da aukeratutako irakaskuntza-espezialitateari buruzko berariazko jakintzak frogatzea, eta batera baloratuko diren bi zati izango ditu.

Lehenengo proba honen bi zatiak saio berberean egin ahal izango dira.

7.1.1.1.– A zatia: Proba praktikoa izango da, hautagaiek aukeratutako espezialitateari dagokion prestakuntza zientifikoa dutela eta trebetasun teknikoak menderatzen dituztela frogatzeko.

Proba praktikoko edukia VI. eranskinean zehazten da.

Izangaiek hiru ordu izango dituzte gehienez A zatia egiteko.

7.1.1.2.– B zatia: Epaimahaiak ausaz ateratako gai-multzo baten artetik izangaiak gai bat aukeratu eta garatu behar du idatziz. Gai-kopurua espezialitate bakoitzeko gai-zerrendari dagozkien gaien kopuru osoaren proportzionala izango da, honako irizpide hauen arabera:

a) 25 gai baino gutxiago duten espezialitateetan, bi gairen artean aukeratu beharko da.

b) 25 gai baino gehiago eta 51 gai baino gutxiago duten espezialitateetan, hiru gairen artean aukeratu beharko da.

c) 50 gai baino gehiago duten espezialitateetan, lau gairen artean aukeratu beharko da.

Zati hau prestatzeko, Agindu honen IV. eranskinean zehaztutako gaiak aplikatuko dira.

Izangaiek bi ordu izango dituzte B zatia egiteko.

Otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuko 10.1.h) artikuluan ezarritakoa betetzeko, Administrazioak beharrezko neurriak hartuko ditu honako hau ziurtatzeko: lehen probako idatzizko ariketak era anonimoan zuzenduak eta baloratuak izatea. Ondorioz, idatzizko ariketa baliogabetuko da, baldin eta izangaia identifikatu dezakeen edozein izen, marka edo seinale badu.

7.1.2.– Bigarren proba.

Helburua izango da izangaiaren gaitasun pedagogikoa eta irakaskuntzan aritzeko teknikak nola menderatzen dituen egiaztatzea. Proba horretan, izangaiak programazio didaktiko bat aurkeztu, eta unitate didaktiko bat prestatu eta ahoz azaldu beharko du.

7.1.2.1.– A. Programazio didaktiko bat aurkeztea.

Programazio didaktikoa EAEn indarrean den eta parte hartzen den espezialitateari lotutako arlo, gai edo eremu baten curriculumari buruzkoa izango da, eta honako alderdi hauek azaldu beharko dira: helburuak, edukiak, ebaluazio irizpideak eta adierazleak, metodologia eta gaitasunak eskuratzeari egiten dion ekarpena, bai eta hezkuntza-laguntzako premia bereziak dituzten ikasleei eman beharreko arreta ere.

Irakasleak ikasturte bat garatuko du programazioan, espezialitatea emateko eskumena duen hezkuntza maila edo etapa bateko ikasturte bat. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren, Batxilergoaren edo lanbide-heziketako heziketa-zikloen etapari buruzkoa izan daiteke.

Hezkuntza Orientazioaren espezialitatean, izangaiek, programazio didaktikoaren ordez, Tutoretza Orientabide eta Jarduerako plan bat egingo dute, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako institutu batean kokatua, edo esku hartzeko programa bat Hezkuntza Orientabideko edo Orientabide Psikopedagogikoko talde batean. Kasu horietan, plana nahiz programa espezialitateko gai-zerrendan jasotako esku hartzeko plan espezifikoetan antolatu beharko dira.

Programazio didaktikoa, Tutoretza Orientabide eta Jarduerako plana eta Esku Hartze Programa V. eranskinean jasota dagoen araudian ezarritako edozein curriculum-edukiri buruzkoak izan ahalko dira.

DIN-A4 formatuko 50 folio izango ditu gehienera ere, alde bakarretik idatzita, espazio bikoitzean, eta «arial» motako letran idatzita, 12 puntuko tamainan (taula, koadro, eskema edo halakorik izango balu, horiek ere bete beharko dituzte betekizunak). 9 unitate didaktiko izan beharko ditu gutxienez, edo, Hezkuntza Orientazioaren espezialitatearen kasuan, 15 plan espezifiko gutxienez; bi kasuetan, zenbakituta eta garatuta egon beharko dute, lehenago adierazitako alderdietako bakoitzean. Ez da eranskinik sartuko. Programazio didaktikoaren azala eta aurkibidea ez dira 50 folioen barruan zenbatuko, eta ez dituzte adierazitako betekizunak bete behar.

Epaimahaiak antzematen badu ez dutela betetzen aurreko lerrokadan ezarritakoa, bigarren probaren A zati honen puntuazioan penalizazio bat aplikatuko du, Hautaketa Batzordeak ezarritako irizpideei jarraikiz.

Programazio didaktikoa epaimahaiari 7.3.1 oinarrian ezarritakoaren arabera emango zaio, eta izangaiari programazioa defendatzeko deitzen zaionean defendatuko du epaimahaiaren aurrean.

Baten batek epean ez badu entregatzen programazio didaktikoa 7.3.1 oinarrian adierazitakoaren arabera, hautaketa-prozeduratik kanpo geratuko da.

Izangaiek ezingo dute material osagarririk erabili programazio didaktikoa aurkezteko eta defendatzeko (publikoa izango da); izangaiek emandako programazio didaktikoaren kopia berdina bakarrik izango dute.

7.1.2.2.– B. Unitate didaktiko bat prestatzea eta aurkeztea.

Unitate didaktiko bat prestatzea eta epaimahaiaren aurrean ahoz azaltzea izangai bakoitzak aurkeztutako programazioarekin lotuta egon daiteke edo espezialitatearen gai-zerrenda ofizialetik landuta; izangaiak berak hautatuko du. Lehenengo kasuan, programaziotik ausaz aterako dituen hiru unitate didaktikoren artean aukeratuko du unitate didaktikoaren edukia. Bigarren kasuan, espezialitatearen gai-zerrenda ofizialetik izangaiak ausaz ateratako hiru gairen artean aukeratuko du unitate didaktikoaren edukia.

Unitate didaktiko hori prestatzerakoan, honako alderdi hauek zehaztu beharko dira: lortu nahi diren ikaskuntza-helburuak, edukiak, gelan planteatuko diren irakaskuntza- eta ikaskuntza-jarduerak, ebaluazio irizpideak eta adierazleak eta nola garatu gaitasunak.

Hezkuntza Orientabidea espezialitatean, unitate didaktikoa Tutoretza Orientabide eta Jarduerako Planak edo Esku Hartzeko Programak osatzen dituzten esku hartzeko plan espezifikoetako bati buruzkoa izango da.

Informatika espezialitatean, unitate didaktikoa lan-unitateei buruzkoa prestatu ahal izango da, horretarako lanbide-profila bakoitzari dagozkion gaitasun-unitateekin lotutako amaierako gaitasunekin lotuta behar du egon.

Unitate didaktikoa prestatzeko, izangaiak ordubete eta hamabost minutu izango ditu. Prestatzeko eta azaltzeko (publikoa izango da), azalpen horretan lagungarri zaion material osagarria erabili ahal izango du –berak eraman beharko du materiala–, bai eta gidoi bat ere –ezingo da izan folio bat bi aldetatik idatzita baino luzeagoa–; azalpena bukatzean, epaimahaiari emango dio erabilitako gidoia.

Bigarren probaren A eta B zatiak gauzatzeko modua: izangaiak aldez aurretik aurkeztutako programazio didaktikoaren aurkezpena eta ahozko defentsa egingo du azalpenaren hasieran, hogei minutuan gehienez. Ondoren, unitate didaktikoa azalduko du, berrogei minutuan gehienez. Bere azalpena bukatu ondoren, epaimahaiak galderak egin edo jarduerak proposatu ahal izango dizkio, azalpenaren edukiari buruz edo bere ariketa praktikoari buruz. Ez du hamabost minutu baino gehiago iraungo eztabaidak. Guztira, pertsona bakoitzak ordubete eta hamabost minutu izango ditu gehienez jarduera horiek guztiak egiteko.

7.1.3.– Hizkuntza modernoetako espezialitateen proba guztiak dagokion hizkuntzan egingo dira osorik.

7.2.– Goragoko talde bateko kidegoetara iristeko oposizio-aldiaren ezaugarriak.

Proban, hala izangaiak arloari buruz dituen ezagutzei nola haren baliabide didaktiko eta pedagogikoei erreparatuko zaie. Bi zatitan banatuko da:

Lehen zatia: Lortu nahi duen espezialitateko gai baten ahozko azalpena eman beharko du, epaimahaiak ausaz aukeratutako zortzi gaietako bat aukeratuta. Deialdi honetako IV. eranskinean adierazitako kidego eta espezialitateari dagokion gai-zerrendak izango dira. Azalpenaren osagarri, gaiaren planteamendu didaktikoa egingo du izangaiak, askatasunez aukeratutako ziklo edo maila zehatz bati buruz. Konkordantzia egonez gero izangaiak daukan titulazio akademikoaren eta bete nahi duen espezialitatearen artean, Agindu honen VII. eranskinean adierazitakoaren arabera, epaimahaiak ausaz aukeratutako bederatzi gairen artean bat aukeratu beharko du izangaiak.

Izangaiak daukan titulazio akademikoa aipaturiko VII. eranskinean adierazitakoez bestelakoa bada, konkordantziarik baden aztertu beharko da; horretarako, aintzat hartuko da izangaiak unibertsitate-karreran izan dituen ikasgaiak eta dagokion espezialitateko irakasle titularrek esleituta daukaten gai-curriculuma. Helburu horrekin, Batzorde bat izendatuko da, eta honako hauek izango ditu kide:

Presidentea: Langileak Kudeatzeko zuzendaria edo horren ordezkaria.

Kideak:

– Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzako kide bat.

– Hezkuntzako ikuskatzaile bat.

Izangai bakoitzak ordubete izango du azalpena prestatzeko, eta azalpen horretan lagungarri zaion material osagarria erabili ahal izango du –berak eraman beharko du materiala–, bai eta gidoi bat ere –ezingo da izan folio bat bi aldetatik idatzita baino luzeagoa–; azalpena bukatzean, epaimahaiari emango dio erabilitako gidoia. Azalpenak berrogeita bost minutuko iraupena izango du gehienera. Bukatutakoan, epaimahaikideek galderak egin edo jarduerak eskatu ahal izango dizkiote izangaiari, azalpenaren edukiarekin lotuta; debate horrek ez ditu hamabost minutu baino gehiago hartu ahal izango.

Bigarren zatia: Ariketa praktiko bat izango da. Ariketa horrek 7.1.1.1 oinarrian sarbide libreko txandarako eta desgaitasunagatiko erreserbarako deskribatutakoen ezaugarri bertsuak izango ditu.

Hizkuntza modernoetako espezialitateen proba dagokion hizkuntzan egingo dute izangaiek, oso-osorik.

7.3.– Oposizio-aldiko egutegia eta garapena.

7.3.1.– Programazio didaktikoa entregatzea.

Sarbide libreko txandarako eta desgaitasunagatiko erreserbarako izangaiek 2016ko martxoaren 11tik 23ra bitartean entregatu beharko dute programazio didaktikoa.

Programazio didaktikoak Internet bidez entregatuko dira: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus («EPE 2016. Bigarren hezkuntza») eta http://www.irakasle.eus («Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartuz), edo, hala badagokio, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak, oro har aurreikusitako moduetan.

Programazio didaktikoak formatu elektroniko hauetako batean entregatu beharko dira:

– Microsoft Office 2010 edo aurrekoa.

– Libre Office 4.1 edo aurrekoa.

– Fitxategiak Portable Document Format-en (PDFn).

Programazio didaktikoa entregatu ondoren, ordezkagiria inprimatu beharko du izangaiak, horixe izango baita dokumentua entregatu izana justifikatzeko agiria. Ordezkagiri horretan, izangaiaren NANa eta izangaia identifikatzen duen eskaera-zenbakia agertuko dira, eta dokumentua zein datan eta ordutan entregatu den ere bai.

Espezialitate bererako programazio didaktiko bat baino gehiago entregatuz gero, aurkeztutako azkena besterik ez da kontuan hartuko; erregistratutako entregaren data eta ordua begiratuko dira azkena zein den zehazteko.

7.3.2.– Oposizio-aldiko proben garapena.

Oposizio-aldia 2016ko ekainetik aurrera hasiko da. Maiatzaren bigarren hamabostaldian, Langileak Kudeatzeko zuzendariaren ebazpenaren bidez zehaztuko dira epaimahaien egoitzak, bai eta oposizio-aldia egiteko lekuak eta datak ere.

Ariketa kolektiboak (sarbide libreko txandarako eta desgaitasunagatiko erreserbarako lehenengo probaren A eta B zatiak, eta goragoko talde bateko kidegoetara iristeko prozedurako probaren bigarren zatia) egiteko deia jasotzen duten izangaiek ezarritako datan eta orduan aurkeztu beharko dute epaimahaiaren aurrean. Banakako probei dagokienez (sarbide libreko txandarako eta desgaitasunagatiko erreserbarako bigarren proba, eta goragoko talde bateko kidegoetara iristeko prozedurako probaren lehenengo zatia), epaimahaiak jarduketak hasteko ezarritako orduan aurkeztu beharko dute egun bakoitzerako deitutako izangaiek.

Epaimahaiek banakako probak lehendabizi egin behar dituzten izangaien zitazioak iragarriko dituzte, eta egokitzat jotzen diren beste gai batzuk ere; iragarpen horiek probak egingo diren ikastetxeetako iragarki-tauletan jarriko dituzte. Era berean, informazio moduan, Interneteko helbideetan jakinaraziko dira: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus («EPE2016. Bigarren Hezkuntza») eta http://www.irakasle.eus («Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartuz).

Behin epaimahaien aurrean banakako jarduketak hasita, izangaientzako hurrengo deialdiak ere probak egingo diren ikastetxeetan iragarri beharko dira, hasi baino hogeita lau ordu lehenago, gutxienez. Era berean, informazio moduan, Interneteko aipaturiko helbideen bidez iragarriko dira: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus eta http://www.irakasle.eus

Izangaiek epaimahaien aurrean banakako probetan jarduteko ordena zehaztean, kontuan hartuko da zer prozeduratan eta zer txandatan hartzen duten parte. Hortaz, proba aurrena egingo dutenak izango dira goragoko talde bateko kidegoetara iristeko prozeduran parte hartzen dutenak, eta, ondoren, sarbide libreko txandan eta desgaitasunagatiko erreserbagatiko txandan parte hartzen duten izangaiek egingo dute proba –azken bi txanda horietakoek batera egingo dute–. Bakoitzean jarduteari dagokionez, izangaien abizenen ordena alfabetoari jarraituko zaio, U letratik hasitako abizena dutenak izanik lehenak; letra hori izan zen, hain zuzen, 2015-2016 ikasturtean ordezkapenak egiteko hautagaien kudeaketa-prozesurako eta ikasturte horretan egin daitekeen beste edozein hautaketa-prozedurarako ordena alfabetikoa zehazteko egindako zozketaren emaitza; emaitza hori Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2015eko martxoaren 25eko Ebazpenaren bidez jakinarazi zen.

Izangaien lehenengo deitura aipatutako letraz hasten ez den kasuetan, epaimahaiek hurrengo letrarekin edo letrekin hasiko dute jarduketen ordena. Epaimahaiak edozein unetan eskatu ahal izango die izangaiei identifika daitezela; horretarako, izangaiek NAN edo jatorriko herrialdeko antzeko dokumentu bat, pasaportea edo titularraren argazkia duen gidabaimena aurkeztu beharko dute.

Epaimahaiak jakinez gero izangaietakoren batek ez dituela betetzen deialdi honetarako betekizun guztiak, epaimahaiak, lehendabizi izangaiari entzunda, izangaia kanporatzea proposatuko dio Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzari, eta, era berean, pertsona horren hautaketa-probetarako onarpen-eskabidean zer-nolako desegokitasunak edo faltsukeriak dauden jakinaraziko dio, dagozkion ondorioetarako. Kasu horretan, dagokion ebazpena eman bitartean, izangaiak hautaketa-prozeduran parte hartzen jarraitu ahal izango du, modu baldintzatuan.

Halaber, epaimahaiek ahalmena dute ariketak egiten direnean edozein iruzur egiten duten izangaiak hautatze-prozesutik kanporatzeko, iruzur horren eraginez proba ezin denean normaltasunez garatu, berdintasun-, merezimendu- eta gaitasun-printzipioak aintzat hartuta.

Presidenteak egitate horien berri emango dio Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzari, eta dagokion bilkura-aktan jasoko du.

Pertsona interesdunak gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango du kanporatze-ebazpenaren aurka, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren aurrean; ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik kontatzen hasita hilabeteko epea izango du horretarako.

7.3.3.– Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak hautaketa-prozeduraren jarraipen egokia egiteko behar duten informazioa edo/eta dokumentazioa emango diete sindikatuei.

7.4.– Oposizio-aldia kalifikatzea.

7.4.1.– Txanda irekian eta desgaitasuna dutenentzat gordetako txandan sartzeko prozedura.

7.4.1.1.– Lehendabiziko proba (A eta B zatiak).

Proba hau 0 eta 10 puntu artean baloratuko da; proba osatzen duten bi zatiei dagozkien kalifikazioak batuz lortuko da balorazio hori. Probaren A zatia eta B zatia 0 eta 10 puntu artean kalifikatuko dira, eta honela ponderatuko dira:

a) A zatia: Kalifikazio ponderatua kalkulatzeko, lortutako kalifikazioa 0,6rekin biderkatuko da.

b) B zatia: Kalifikazio ponderatua kalkulatzeko, lortutako kalifikazioa 0,4rekin biderkatuko da.

Proba gainditzeko, zati bakoitzean lortutako puntuazioak horiei esleitutako puntuazioaren % 25ekoa edo gehiagokoa izan beharko du, eta puntuazio totalak bost puntukoa edo gehiagokoa izan beharko du, bi zatien puntuazio ponderatuak batu eta gero.

7.4.1.2.– Bigarren proba.

Proba hau 0 eta 10 puntu artean baloratuko da, globalki; proba osatzen duten bi zatiei (A eta B) dagozkien kalifikazioak batuz lortuko da balorazio hori, honela ponderatuta:

a) A zatia: kalifikazio ponderatua kalkulatzeko, lortutako kalifikazioa 0,4rekin biderkatuko da.

b) B zatia: kalifikazio ponderatua kalkulatzeko, lortutako kalifikazioa 0,6rekin biderkatuko da.

Bigarren proba gainditzeko, izangaiek 5 puntuko edo gehiagoko puntuazio global ponderatua lortu beharko dute.

7.4.1.3.– Oposizio-aldiari dagokion kalifikazioa aldi hau osatzen duten bi probetan lortutako puntuazioen batez besteko aritmetikoa izango da, izangaiak probak guztiak gainditu dituenean.

7.4.2.– Goragoko talde bateko kidegoetara iristeko prozedura.

Proba hau 0 eta 10 puntu artean baloratuko da, globalki; proba osatzen duten bi zatiei dagozkien kalifikazioak batuz lortuko da balorazio hori, honela ponderatuta:

a) Lehenengo zatia: kalifikazio ponderatua kalkulatzeko, lortutako kalifikazioa 0,5ekin biderkatuko da.

b) Bigarren zatia: kalifikazio ponderatua kalkulatzeko, lortutako kalifikazioa 0,5ekin biderkatuko da.

Proba gainditzeko, izangaiek 5 puntuko edo gehiagoko puntuazio global ponderatua lortu beharko dute.

Epaimahaiak, balorazioa egiteko, izangaiak gaiari buruz dituen ezagutzak, baliabide didaktikoak eta baliabide pedagogikoak hartuko ditu kontuan.

7.4.3.– Izangai bakoitzak ariketa bakoitzean lortutako puntuazioa epaimahaian dauden kide guztien kalifikazioen batez besteko aritmetikoaren bidez finkatuko da. Epaimahaian dauden kideek emandako puntuazioetan hiru puntuko edo gehiagoko aldea badago, kalifikazio altuena eta baxuena ez dira kontuan hartuko, eta gainerako kalifikazioekin egingo da batez bestekoa.

7.5.– Oposizio-aldian lortutako kalifikazioak argitaratzea.

Proba bakoitza amaitutakoan, jakinarazteari begira, epaimahaiek ikusgai jarriko dituzte izangaiek lortutako kalifikazioen behin-behineko zerrendak, epaimahai bakoitzak egoitza duen ikastetxean; era berean, kontsulta egin daiteke Interneteko helbideetan ere: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus («EPE2016. Bigarren Hezkuntza») eta http://www.irakasle.eus («Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartuz).

Kalifikazio horien aurka, izangaiek erreklamazioa jarri ahal izango dute dagokien epaimahaiaren aurrean, bi laneguneko epean, argitara eman eta hurrengo egunetik hasita.

Erreklamazio horiek epaimahai bakoitzak egoitza duen ikastetxean aurkeztu beharko dira.

Erreklamazioak aurkezteko epea amaitu eta gehienez berrogeita zortzi ordu igaro ondoren, epaimahaiek kalifikazioen behin betiko zerrendak jakinaraziko dituzte, aipatutako tokietan, eta puntuazioak aldatu ez badira erreklamazioak ezetsi egin direla ulertu beharko da.

Geroago, sarbide libreko txandan eta desgaitasunagatiko erreserban parte hartzen duten izangaiek oposizio-aldian lortutako kalifikazio totalak Langileak Kudeatzeko zuzendariaren ebazpenaren bidez jakinaraziko dira, aldi hau osatzen duten bi probetan lortutako puntuazioen batez besteko aritmetikoa eginez, proba guztiak gainditu direnean. Goragoko talde bateko kidegoetara iristeko prozeduran parte hartzen duten izangaien kasuan, Langileak Kudeatzeko zuzendariaren aipaturiko ebazpenak proba gainditu dutenek oposizio-aldian lortutako kalifikazioak argitaratuko ditu. Kalifikazioak Interneteko helbideetan kontsultatu ahal izango dira: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus («EPE2016. Bigarren Hezkuntza») eta http://www.irakasle.eus («Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartuz).

Kalifikazio total horien aurka ez dago errekurtsoa jartzerik; interesa duten izangaiek, nahi izanez gero, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango dute deialdi honen 10.3.2 oinarrian aurreikusten den amaierako ebazpenaren aurka.

7.6.– Oposizio-aldia gainditu duten izangaiek lortutako puntuazioak emango dizkiote epaimahaiek hautaketa-batzordeari, batzorde horrek lehiaketa-aldiari dagozkion kalifikazioak batzeko, deialdi honen 9. oinarriak aipatzen duen puntuazio globala lortzeko.

VII. KAPITULUA
LEHIAKETA-ALDIA

8.– Dokumentazioa entregatzea, ofizioz barematzea eta puntuazioak argitaratzea.

8.1.– Lehiaketa-aldia deialdi honen I. eta II. eranskinetan adierazitako merezimenduei puntuazioa esleitzean datza.

Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunera arte burututako merezimenduak bakarrik baloratuko dira.

Izangai bakoitzak gehienez ere 10 puntu jaso ditzake lehiaketa-aldian bere merezimenduak baloratzean.

8.2.– Izangaiak ondorengo dokumentazioa aurkeztu beharko du 3.4 oinarrian adierazten diren lekuetan eta moduan, eta 3.5 oinarrian adierazitako epean:

– Deialdiaren I. eta II. eranskinetan (merezimenduen baremoa) adierazitako merezimenduak egiaztatzeko dokumentazioa (jatorrizkoa edo fotokopia konpultsatua). Halere, ofizioz zenbatzen diren eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren erregistro informatikoetan jasota dauden merezimenduen kasuan, aipatutako eranskinetan aurrez ikusitakoaren arabera, parte-hartzaileak ez du aurkeztu beharko merezimendu horiek egiaztatzeko dokumentaziorik. Erregistro horietan dagoen informazioa kontsultatu egin beharko da, 8.3 oinarrian ezarritakoaren arabera.

Izangaiak dituen merezimenduak ez badaude informatika-erregistroetan jasota, izangaiak aurkeztu egin beharko ditu merezimendu horiek, deialdi honen I. eta II. eranskinetan adierazitako egiaztagirien bidez, ezarritako epean.

– Merezimenduak egiaztatzeko dokumentazioa aurkeztu behar badu, «Administraziorako alea» izeneko ordezkagiria erantsi beharko dio dokumentazioari. Ordezkagiri hori eskabidea betetzean edo dokumentazioa aurkezteko aurretiko hitzordua eskatzean aurreikusitako aukeran lortu ahal izango da. Dokumentu horretan, «Aurkeztutako dokumentazioa» atalean, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko informatika-erregistroetan jasota ez dauden merezimenduak alegatu beharko ditu, eta horiek barematzeko egiaztagiriak aurkeztu beharko ditu.

Alegatutako tituluaren espediente akademikoa baloratu ahal izateko, titulua atzerrian eskuratu duten izangaiek, merezimenduak aurkezteko epea agortu ondoren, beste hogei egun natural izango dituzte titulua eman zuen herrialdeko Hezkuntza-administrazioak karrera osoan lortutako kalifikazioen batez bestekoaren egiaztapena eman dezan. Horrez gain, Espainiako kalifikazioekin baliokideak zehazteko, atzerriko sistema akademiko horretan lor daitezkeen kalifikazio gorenak zein diren ere adierazi beharko du.

8.3.– Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko informatika-erregistroetan jasota dagoen informazioa kontsultatzeko, I. eta II. eranskinetako merezimenduei dagokienez, helbide honetara jo beharko du izangaiak: www.irakasle.eus (erabiltzailea eta pasahitza sartuz) – «Espediente pertsonala». Ondoren, atal hauek kontsultatu beharko ditu:

– Zerbitzu-orria.

– Tituloak.

– PREST_GARA ikastaro eta holomologatuen ziurtagiriko lorpena.

– Zuzendaritza karguak (goragoko talde bateko kidegoetara iristeko prozedura).

Erabili beharreko pasahitza izango da izangaiak bestelako prozeduretan (ordezkapenetarako hautagaien zerrendak, etab.) parte-hartzeagatik daukana; edo, pasahitzik ez dutenentzat, eskabidea betetzerakoan sistemak berak sortu duena, 3.1.1 oinarrian ezarritakoaren arabera.

Halaber, ikastaroak ere kontsultatu daitezke Interneteko helbide berberean: «Administrazio-izapideak» atalean – «Enplegu Publikoaren Eskaintza 2016» – «Norberari egokitutako kontsultak».

8.4.– Izangaiak izango dira aurkeztutako dokumentazioaren berariazko arduradunak. Dokumentazioren bat manipulatuz gero edota faltsutzerik eginez gero, ezingo dute deialdi honetan parte hartu, eta, horrez gain, aurre egin beharko diote faltsutze horretatik eratorritako erantzukizunari.

Administrazioak edozein unetan behar diren azalpenak eta agiriak eskatzeko eskubidea izango du, merezimenduei dagokienez sortutako zalantzak eta erreklamazioak ebazteko.

8.5.– Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetako bateko itzulpen ofizial eta guzti aurkeztu beharko da gaztelania edo euskara ez den hizkuntzaren batean emandako dokumentazio guztia. Itzulpenak zinpeko itzultzaileak egina beharko du, edo bestela, dagokion kontsulatu edo bulego diplomatikoak baliozkotua.

8.6.– Izangai bakoitzari dagokion puntuazioaren ezarpena, epaimahaiek delegatuta, Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzaren Unitateek egingo dute, I. eranskineko III.1 eta III.2 ataletako eta II. eranskineko II, III.2.1, III.2.2 y III.2.3 ataletako merezimenduak izan ezik. Azken horiek Batzorde Barematzaileek baloratuko dituzte.

8.7.– Lehiaketa-aldian lortutako puntuazioak argitaratzea.

Merezimenduen baremazioa amaitu ostean, Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzako unitateek eta Batzorde Barematzaileek izangai bakoitzari esleitutako behin-behineko puntuazioa argitaratuko da.

Langileak Kudeatzeko zuzendariaren Ebazpenaren bidez, puntuazio horiek nola eta non argitaratuko diren eta horien aurkako erreklamazioak egiteko epea, modua eta lekuak adieraziko dira. Ebazpena argitaratuko da Hezkuntza Lurralde Ordezkaritzetako iragarki-oholetan, bai eta Interneteko helbide hauetan ere: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus («EPE 2016. Bigarren Hezkuntza») eta http://www.irakasle.eus («Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartuz).

Behin-behineko puntuazioaren aurka jarritako erreklamazioak ebatzitakoan, Langileak Kudeatzeko zuzendariaren ebazpen horretan xedatutakoaren arabera argitaratuko dira lehiaketa-aldian lortutako behin betiko puntuazioak.

Behin betiko puntuazioaren aurka ez dago errekurtsoa jartzerik; interesa duten izangaiek deialdi honen 10.3.2 oinarrian aurreikusten den amaierako ebazpenaren aurkako gorako errekurtsoa jarri ahal izango dute.

8.8.– Lehiaketa-aldiaren kalifikazioa oposizio-aldia gainditu duten izangaiei soilik aplikatuko zaie.

8.9.– Aurkeztutako jatorrizko dokumentazioa (I. eranskineko III.1 atalean eta II. eranskineko III.2.1 «Argitalpenak» atalean barematzeko) izangai bakoitzak jaso ahal izango du, Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzak zehazten duen lekuan eta epean, prozesua amaitu ondoren, betiere izangairen batek erreklamaziorik edo errekurtsorik egiten ez badu; halakorik egingo balu, dokumentazioa gorde egin liteke, egiaztapen edo froga gisa. Dokumentazioa epe horretan jasotzen ez bada, hura berreskuratzeari uko egiten zaiola ulertuko da, eta jasotzeko eskubidea galduko da.

VIII. KAPITULUA
HAUTAKETA-PROZEDURA GAINDITZEA

9.– Oposizio- eta lehiaketa-aldiko puntuazioak ponderatzea eta puntuazio globala.

Puntuazio globala da oposizio-aldian eta lehiaketa-aldian lortutako puntuazioaren batura, otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren 25.2 eta 36.4 artikuluetan aurreikusitako ponderazioa egin ostean, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegora sartzeko edo iristeko prozedura bada, hurrenez hurren.

Horrela, sartzeko kasuan, puntuazio globala osatzeko ponderazioa hau izango da: bi heren oposizio-aldirako eta heren bat lehiaketa-aldirako. Goragoko kidego batera iristeko kasuan, ponderazioa % 55ekoa izango da oposizio-aldirako eta % 45ekoa lehiaketa-aldirako.

10.– Izangaiak ordenatzea eta oposizio-lehiaketa gainditzea.

10.1.– Izangaiak ordenatzea.

10.1.1.– Aldi bakoitzeko puntuazioak atera eta ponderatu ondoren, hautaketa-organoek oposizio-aldian eskatutako gutxienezko puntuazioa lortu duten izangaiei lehiaketa-aldiko puntuazioak gehituko dizkiete, eta ordenatu egingo dituzte, prozedura, txanda eta espezialitateetan, lortutako puntuazio globalaren arabera.

10.1.2.– Ordenatzean berdinketarik balego, hurrenez hurren ondorengo irizpideen arabera ebatziko dira:

10.1.2.1.– Txanda irekian eta desgaitasuna dutenentzat gordetako txandan sartzeko prozedura.

a) Oposizio-aldian puntuazio handiagoa lortu izana.

b) Oposizio-aldiko ariketa bakoitzean puntuazio handiagoa lortu izana, ariketak deialdi honetan agertzen diren ordenaren arabera.

c) Lehiaketa-aldiko merezimenduen atalean puntuazio handiagoa lortu izana, atal horiek deialdian agertzen diren ordenaren arabera.

d) Lehiaketa-aldiko merezimenduen azpiataletan puntuazio handiagoa lortu izana, azpiatal horiek deialdian agertzen diren ordenaren arabera.

e) Berdinketak bere horretan badirau, dagokion hautaketa-organoak egoki iritzitako gaitasun-proba osagarriak egin daitezen aginduko du. Emakumeak % 40 baino gutxiago diren espezialitateetan, aipatutako probak egin beharrean, berdinketa hausteko irizpide bezala emakumeen lehentasuna erabiliko da. Salbuespena izango da lanposturako beste hautagaiak neurri hori ez aplikatzea justifikatzen duten ezaugarriak dituenean –nolanahi ere, ezaugarriok ez dute eragin behar sexuaren ziozko bereizkeriarik–; kasurako, laneratzeko eta lanbide-sustapenerako arazo bereziak dituzten beste kolektibo batzuetako kide izatea. Hala eta guztiz, berdinketak bere horretan badirau, egoki iritzitako gaitasun-proba osagarriak egingo dira.

10.1.2.2.– Goragoko talde bateko kidegoetara iristeko prozedura.

a) Puntuazio handiagoa proban.

b) Merezimenduen baremoaren ataletako bakoitzean puntuazio handiagoa lortu izana, atal horiek deialdian agertzen diren ordenaren arabera.

c) Merezimenduen baremoaren azpiataletan puntuazio handiagoa lortu izana, azpiatal horiek deialdian agertzen diren ordenaren arabera.

d) Berdinketak bere horretan badirau, dagokion hautaketa-organoak egoki iritzitako gaitasun-proba osagarriak egin daitezen aginduko du. Emakumeak % 40 baino gutxiago diren espezialitateetan, aipatutako probak egin beharrean, berdinketa hausteko irizpide bezala emakumeen lehentasuna erabiliko da. Salbuespena izango da lanposturako beste hautagaiak neurri hori ez aplikatzea justifikatzen duten ezaugarriak dituenean –nolanahi ere, ezaugarriok ez dute eragin behar sexuaren ziozko bereizkeriarik–; kasurako, laneratzeko eta lanbide-sustapenerako arazo bereziak dituzten beste kolektibo batzuetako kide izatea. Hala eta guztiz, berdinketak bere horretan badirau, egoki iritzitako gaitasun-proba osagarriak egingo dira.

10.2.– Hautaketa-prozedura gainditzea.

10.2.1.– Praktika-aldira pasatzeko hautatuko dira izangaiak, baldin eta, dagokion hizkuntza-eskakizuna egiaztatua izanik, edota aldi baterako hori egiaztatzetik salbu izanik, eta gaztelaniaren ezaguera-proba gaindituta, hala badagokio, aukeratutako prozeduran, txandan eta espezialitatean deitutako lanpostu-kopuru osoaren berdina edo txikiagoa den hurrenkera zenbakia badute, puntuazio globalaren arabera ordenatu ondoren.

10.2.2.– Adierazitako aldiak bukatu ondoren, hautaketa-organoek hautatutako izangaien behin-behineko zerrendak osatuko dituzte. Zerrenda hauetan, espezialitateen arabera bereiziko direnak, batetik, aldi berean, sarbide libreko txandan eta desgaituentzat gordetako txandan parte hartu dutenak egongo dira, eta bestetik, goragoko talde bateko kidegoetara iristeko prozeduran parte hartu dutenak.

Txanda irekian hautatutako pertsonen zerrendak eratzean, hautaketa-organoek hasieran txanda horri esleituta zeuden lanpostuei gehituko dizkiete desgaitasuna dutenentzat gordetako txandan eta gorakoko talde bateko kidegoetara iristeko prozeduran bete gabe geratu diren beste lanpostu guztiak.

Espezialitate bakoitzerako zenbat lanpostu eskaini diren, hautaketa-organoek inoiz ezin izango dute zenbateko hori baino gehiagoko izangai-kopurua gainditutzat eman.

10.3.– Oposizio-lehiaketa gainditu duten hautatutako izangaien zerrenda argitaratzea.

10.3.1.– Hautaketa-organoek Langileak Kudeatzeko zuzendariari bidaliko dizkiote izangai hautatuen behin-behineko zerrendak.

Langileak Kudeatzeko zuzendariaren ebazpenak hautatutako izangaien behin-behineko zerrenden argitalpena onartuko du; bertan adieraziko da zerrendak non dauden erakusgai.

Langileak Kudeatzeko zuzendariaren Ebazpena, bai eta behin-behineko zerrendak ere, interesdunei jakinarazteari begira, Interneteko helbide hauetan argitaratuko dira: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus («EPE 2016. Bigarren Hezkuntza») eta http://www.irakasle.eus («Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartuz).

Era berean, adierazitako ebazpena Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzetako iragarki-oholetan argitaratuko da, informazio moduan.

Izangaiek erreklamazioa aurkeztu ahal izango dute zerrenda horien kontra, egon daitezkeen akatsengatik, hiru laneguneko epean, argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

10.3.2.– Aurkeztutako erreklamazioak ebatzi ondoren, hautaketa-organoek Langileak Kudeatzeko zuzendariari bidaliko dizkiote izangai hautatuen behin betiko zerrendak; zuzendariak ebazpena emango du zerrenden argitalpena onartzeko. Ebazpena eta hautatutako izangaien behin betiko zerrendak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira, bai eta Interneteko helbide hauetan ere, interesdunei jakinarazteari begira: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus («EPE 2016. Bigarren Hezkuntza») eta http://www.irakasle.eus («Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartuz).

Ebazpen horren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute interesdunek Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Zerrenda horien ale bat deialdia egiten duen organoari helaraziko zaio, eta prozesuaren garapenean sortutako gainerako dokumentazioa Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzaren zaintzapean geldituko da.

10.3.3.– Hautaketa-organoek, espezialitate bakoitzerako hautatu dituzten izangaien zerrendarekin batera, beste zerrenda ordenatu bat ere prestatuko dute hautatutako izangai ordezkoekin, zerrendakide-kopuru bera izango duena, aurkez daitezkeen errekurtsoak onetsiz gero, edo hautatze-prozeduratik eratorritako eskubideei uko egin izanagatik, Langileak Kudeatzeko zuzendariaren aurrean, 2016ko abuztuaren 20a baino lehenago, hautatutako izangairen batek izaera hori galtzen badu edo.

11.– Hautatutako izangaiek egin beharrekoa.

11.1.– Agiriak aurkeztea.

Hogei egun naturaleko epean, hautatutako izangaien behin betiko zerrendak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, pertsona horiek Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzetan aurkeztu beharko dituzte agiri hauek, «Hautatuek agiriak entregatzeko» izeneko ereduarekin batera:

a) Kidegoan sartzeko eskatutako tituluaren fotokopia konpultsatua edo titulua emateko eskubideak ordaindu direla adierazten duen ziurtagiriaren fotokopia konpultsatua. Ez dute aurkeztu behar hautaketa-prozeduraren zehar aurkeztu dutenek.

Atzerrian lortutako tituluen kasuan, dagokion homologazioa edo Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko irakasle lanbidean jarduteko behar den onespenaren kredentziala erantsi beharko da.

b) Indarrean dagoen Nortasun-agiri nazionalaren fotokopia konpultsatua; salbu, izangaiak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari espresuki baietza eman badio nortasun-datuak kontsultatzeko, nortasuna egiaztatzeko sistema elektronikoen bidez.

Espainian bizi diren atzerriko izangaiek aurkeztu beharko dute nortasun-agiriaren edo pasaportearen fotokopia konpultsatua, eta indarrean dagoen Europako Erkidegoko egoiliarraren txartela edo horren senitartekoarena edo, hala badagokio, indarrean dagoen Europako Erkidegoko egoiliarraren aldi baterako txartela edo Europako Erkidegoko langile mugakidearena.

Europar Batasuneko gainerako estatuetako bateko nazionala diren izangaiek, edo Europar Batasunak sinatutako eta Espainiak berretsitako Nazioarteko Itunen aplikazio-eremuan egotea, eta ondorioz langileen zirkulazio librea aplikatzekoa den estatu batekoa diren izangaiek, nortasun-agiriaren edo pasaportearen fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute, baldin eta, atzerrian bizi direlako edo Espainian egonaldi araubidean daudelako, Espainian bizi ez badira.

Izangaiak atzerritarrak izanik, Europar Batasuneko estatuetako ezkontideak badira (baldin eta ezkontideak legez bananduta ez badaude), edo Europar Batasunak sinatutako eta Espainiak berretsitako Nazioarteko Itunen aplikazio-eremuan egotea, eta ondorioz langileen zirkulazio librea aplikatzekoa den estatu batekoa diren izangaiek (baldin eta ezkontideak legez bananduta ez badaude), bai eta ondorengoak eta ezkontidearenak ere, hogeita bat urtetik beherakoak badira edo adin horretatik gorakoak izan arren, menpekoak badira (apirilaren 12ko 7/2007 Legearen 57.2 artikuluak ezarritakoaren arabera) ondokoak aurkeztu beharko dituzte: pasaportearen edo bisatuaren eta, hala behar izanez gero, dagokion txartela eskatu izanaren ordezkagiriaren edo bisatuaren eta txartelaren salbuespena eskatu izanaren ordezkagiriaren fotokopia konpultsatua. Agiri horiek ez badira eskatu, agintari eskumendunek emandako agiriak, ahaidetasuna frogatzen dutenak, aurkeztu beharko dituzte; aurkeztu beharko dituzte, halaber, horrekin lotura duen Europar Batasuneko nahiz Europar Batasunak sinatutako eta Espainiak berretsitako Nazioarteko Itunen aplikazio-eremuan egotea, eta ondorioz langileen zirkulazio librea aplikatzekoa den estatu batekoa diren nazionalaren zinpeko deklarazioa edo agintza, hitza emanez ezkontidearengandik ez dagoela zuzenbidez bereizita eta, hala balitz, izangaia horren pentzutan edo bere kargura bizi dela adieraziz.

c) Zinpeko aitorpena edo agindua, ondokoak adieraziz: inongo administrazio publikotik ez dutela zigor-espediente baten ondorioz egotzi, ez dutela herri-jardueratarako ezgaitu, eta ez dagoela Herri Administrazioetan jarduten duten langileen bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legean aurreikusitako ezgaitasun eta bateraezintasunen legezko inolako kausatan sartuta.

Espainiako herritartasuna ez duten izangaiek, bestalde, egiaztatu beharko dute ez dutela beren gain norberaren estatuko funtzio publikoan jardutea galarazten dien diziplinazko zigorrik edo zigor penalik.

d) Urritasunen bat izan eta bere izaera hortaz baliatutako izangaiak, Foru Aldundietako Gizarte Ongizate sailetako, dagokion Autonomia Erkidegoko organo eskudunetako edo, hala badagokio, Estatuko Administrazioko organo eskudunetako ziurtagiria aurkeztu beharko dute, izaera hori eta dagozkion zeregin eta eginkizunak betetzea bateragarriak direla jasotzeko. Eskabideak aurkezteko epean aurkeztu badu, orain ez du aurkeztu behar. Eskabideak aurkezteko epean aurkeztu badu, orain ez du aurkeztu behar.

e) Gaixotasunik ez izatea eta aukeratutako kidego eta espezialitateko eginkizunekin bateraezina den muga fisiko edo psikologikoaren eraginik ez izatea egiaztatzen duen mediku-ziurtagiria.

f) 2.2.1.b oinarrian aipatzen den prestakuntza pedagogiko eta didaktikoa edukitzea egiaztatzen duen ziurtagiri edo tituluaren fotokopia konpultsatua; edo hala badagokio, betekizuna honetatik salbuetsita daudela egiaztatzen duen titulua. Ez dute aurkeztu behar hautaketa-prozeduraren zehar aurkeztu dutenek.

Oinarri horrek aipatutako prestakuntzaren baliokidea dela aitortzen duen aldez aurreko irakaskuntza-esperientzia egiaztatzea, I. eranskineko I. atalean adierazten den moduan egingo da.

g) Epai irmo baten bidez sexu-askatasun eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delituren bategatik zigortuak izan ez direla adierazten duen ziurtagiria, Sexu Delitugileen Erregistro Zentralak egina. Delitu horren barruan sexu-erasoak eta -gehiegikeriak, sexu-jazarpena, exhibizionismoa eta sexu-probokazioa, prostituzioa eta sexu-esplotazioa eta adingabeen usteltzea sartzen dira, baita gizakien salerosketa ere. Hala ere, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari aipatutako datuak egiaztatze-sistema elektronikoen bitartez kontsultatzeko berariazko baimena ematen diotenek ez dute aurkeztu beharko. Baimen hori eman beharko dute «Hautatuek agiriak entregatzeko» izeneko eredua betetzean, eta entregatu beharreko dokumentazioari erantsiko zaio. Eredu hori argitaratuko da, dagokionean, web orri hauetan: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus eta http://www.irakasle.eus

Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek honako hau ziurtatzeko agiria aurkeztu beharko dute: jatorrizko herrialdeetan ez dutela kondenarik izan aipatutakoen izaera bereko delituei dagokienez.

11.2.– Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetako bateko itzulpen ofizial eta guzti aurkeztu beharko da gaztelania edo euskara ez den hizkuntzaren batean emandako dokumentazio guztia. Itzulpenak zinpeko itzultzaileak egina beharko du, edo bestela, dagokion kontsulatu edo bulego diplomatikoak baliozkotua.

11.3.– Ezarritako epean, eta ezinbesteko kasuetan izan ezik, agiririk aurkezten ez dutenek, edo agiri horien azterketatik bigarren oinarrian adierazitako baldintzetariko baten jabe ez direla ondorioztatzen bada, karrerako funtzionario izendatua izateko eskubide guztiak galduko dituzte, hasierako eskabidean faltsukeria egin izanagatik merezi dezaketen erantzukizunaren kaltetan izan gabe.

Ezinbesteko kasu batean dagoenak berehala jakinaraziko dio Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren Langileak Kudeatzeko zuzendariari, idatziz, aipatutako Zuzendaritzak aztertzeko.

Kode Zibilaren 1105. artikuluaren arabera, ezinbesteko kasuak dira aurreikusi ezin diren gertaerak, edo, aurreikusita ere, saihestezinak direnak.

11.4.– Deialdi honen 12.3 oinarrian aipatzen diren pertsonek bi aukera dituzte: praktiketako funtzionario izendatuak izatea edo, karrerako funtzionario izendatu arte, haien jatorrizko kidegoetan jarraitzea. Idatziz adierazi beharko dute beraien aukera; idatzia bidali beharko diote Langileak Kudeatzeko zuzendariari, bost laneguneko epean, hautatutako izangaien behin betiko zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

11.5.– Praktikaldian hastea ikasturte akademiko batez atzeratu behar dutenek, behar bezala justifikatutako eta Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzak aintzatetsitako kausak direla-eta, idatziz eskatu beharko dute bost laneguneko epean, hautatutako izangaien behin betiko zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, beharrezko egiaztagiriak erantsita. Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzak ebazpena emango du, eskaera baiesteko edo ukatzeko.

Atzeratze-epea igaro eta gero praktikaldia hasten ez duenak karrerako funtzionarioaren izendapenari dagozkion eskubide guztiak galduko ditu.

11.6.– Atzerrian bizi diren hautatutako izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa, Espainiako ordezkaritza diplomatikoetan edo kontsulatuetan aurkeztu ahal izango dute, eta erakunde horiek eskumena duen administraziora igorriko dituzte: Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Langileak Kudeatzeko Zuzendaritza, Donostia kalea 1 (Lakua), Vitoria-Gasteiz (posta-kodea: 01010). Toki horietan aurkezteko epea oro har 11.1 oinarrian adierazitako epearen berdina izango da.

IX. KAPITULUA
PRAKTIKALDIA

12.– Praktiketako funtzionarioa izendatzea.

12.1.– Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak praktiketako funtzionario izendatuko ditu hautatutako izangaiak, praktikak egiteko betebeharretatik salbuetsita ez badaude, edo, salbuetsita izanik ere, praktikak egitea erabaki baldin badute; kasu horretan, ez dituzte ebaluatuko.

12.2.– Praktika-alditik salbuetsita egoteak edota praktikak egiteko atzerapena lortzeak ez du gainerako izangaiei esleitutako lanpostuetan aldaketarik ekarriko, ez eta hautatutako pertsonen zerrendan ere.

12.3.– Izangai hautatuek ez dute praktikaldirik egin beharko baldin eta egiaztatzen badute irakasleen kidego batean karrerako funtzionario gisa gutxienez ikasturte batean zerbitzuak eman dituela, edo goragoko talde bateko kidegoetara iristeko prozeduraren bidez sartzen badira. Kasu horietan, izangaiek aukeratu dezakete praktikaldia egin (hori ez da ebaluatuko) edo, karrerako funtzionario izendatu arte, haien jatorrizko kidegoan jarraitu.

12.4.– Praktikak egiteko destinoen esleipena hautaketa-prozeduran lortutako puntuazioaren arabera egingo da, ikasturte akademikoaren hasiera esleitzeko prozesuarekin bat etorrita, praktikaldia egin behar dutenei dagokienez.

Goragoko talde bateko kidegoetara iristeko prozeduran hautatuak izan diren eta praktikak egitea aukeratu duten pertsonek lehentasuna izango dute esleipen-prozesu horretan, destinoak lortzeari dagokionez, txanda irekiaren eta desgaitasuna dutenentzat gordetako txandaren bidez sartzen direnen aurrean.

12.5.– Praktikaldia egiteko lortutako destinoak behin-behinekoak izango dira. Hautatutako pertsonek esleitu zaizkien destinoetan egin beharko dituzte praktikak, eta destino horietara agertzen ez badira, hautaketa-prozedurari uko egiten diotela ulertuko da, salbu eta praktikaldia hastea atzeratzeko aukera eman bazaie.

Praktiketako funtzionario izendatu dituzten izangaiek eta, praktikaldia egitetik salbuetsita izanik (jatorrizko euren kidegoetan jarraitu nahi izan duten izangaiek) lanpostu-hornikuntzarako deituko diren hurrengo lehiaketetan parte hartu beharko dute, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak zuzenean kudeatutako ikastetxeren batean eta hautatuak izan diren espezialitatean, bere lehen behin betiko destinoa lortu arte.

13.– Praktikaldiaren ezaugarriak eta ebaluazioa.

13.1.– Praktikaldiaren xedea da hautatutako izangaiek irakaskuntzarako duten gaitasuna egiaztatzea. Praktikak, oro har, amaitutzat joko dira eta ebaluatu egin ahal izango dira irakaskuntza zuzeneko sei hilabete egin eta gero, gutxienez 2/3eko eguneko lanaldiarekin.

Salbuespenezko kasuetan, praktiketako funtzionarioa aldi baterako ezintasun egoeran, amatasun-bajan edo aurreikusi gabeko eta salbuespenezko beste egoeraren batean badago eta horren ondorioz ezin badu praktikaldia ohiko eran egin –Kalifikazio Batzordeak baloratuko du–, praktikaldia, gutxienez, hiruhileko batetik gorakoa izan ahalko da, eta aldi horrek jarraitua izan beharko du. Salbuespenezko kasu horietan ere, gutxienez 2/3eko eguneko lanaldia egin beharko da.

Horren garapena Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeak emandako ebazpenaren araupean izango da, betiere, Ikastetxeen Zuzendaritzak eta Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak emango dituzten proposamenak aintzat harturik.

Aldi hori 2016-20127 ikasturtearekin batera hasiko da.

13.2.– Kalifikazio-batzordeek izendatutako irakasle adituek zainduko dute praktikaldia. Batzorde horien osaera praktikaldia arautuko duen ebazpenean xedatuko da.

13.3.– Praktikaldian lanpostuan sartzeko eta trebatzeko ekitaldiak, kalifikazio-batzordeek programatutakoak, egin ahal izango dira. Horrez gain, batzordeek izangaiei amaierako txostena egiteko eskatu ahal izango diete, topatutako zailtasunak eta jasotako laguntzak balora ditzaten.

13.4.– Praktikaldia amaitzean izangai guztiek «gai» edo «ez gai» kalifikazioa jasoko dute. Dagokion kalifikazio-batzordeak emango du aipatutako balorazioa, betiere adierazitako ebazpenaren irizpideei jarraiki. Edonola ere, balorazioa egitean irakasle-tutoreak, praktikak egiteko erabili den ikastetxeko zuzendariak eta programatutako trebakuntzako ekitaldien arduradunek egindako txostenak aintzat hartuko dira.

«Ez gai» kontsideratzen diren izangaiak hurrengo promozioko izangai aukeratuekin batera sartu ahal izango dira lanera; praktikaldia behin bakarrik errepikatuko da.

Hurrengo urtean deituko balitz kidego eta espezialitate bererako hautaketa-prozedura, sartu diren promozio horretan, euren espezialitatean hautatutako azken izangaiaren hurrengo tokia beteko dute zerrendan.

Lanean hasten ez denak edo bigarrenez «Ez gai» kalifikazioa jasotzen dutenak karrerako funtzionarioaren izendapena jasotzeko eskubide guztiak galduko ditu. Arrazoidun ebazpen baten bidez, deialdia egin duen agintariak eskubide horien galera aldarrikatuko du.

X. KAPITULUA
KARRERAKO FUNTZIONARIOAK

14.– Karrerako funtzionarioak izendatzea.

Behin aurkeztutako agiriak egiaztatuz gero, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak hauxe argitaratuko du Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian: praktikaldia gainditu duten izangaien eta praktikak egitetik salbuetsita zeuden izangaien (bai egitea erabaki zutenek –ebaluatu gabe–, bai eta ez egitea erabaki zutenek ere) karrerako funtzionarioen izendapena. Praktiketako funtzionario zer ikasturtetan izendatu dituzten, hurrengo ikasturtearen hasierako egunetik aurrerako indarra izango du izendapenak.

Goragoko talde bateko kidegoetara iristeko prozeduran hautatutako pertsonek, Euskal Hezkuntza Administrazioan eskatutako kidego eta espezialitateko behin betiko lanpostuak betetzen ari badira, postu horietan behin betiko jarraitzea erabaki ahal izango dute, eta, beraz, ez diete eragingo 12.4 eta 12.5 oinarrietako aurreikuspenek.

XI. KAPITULUA
ORDEZKOEN ZERRENDETAN SARTZEA

15.– Zerrenden irekiera hautaketa-prozedurako oposizio-aldiko probak gainditu dutenentzat.

Hautaketa-prozeduraren probak gainditu dituzten baina hautatuak izan ez diren izangaiak irakasleen ordezkapenetarako izangaien zerrendan sartu ahal izango dira; probak gainditu duten espezialitatean izango da, betiere, lehendik espezialitateko zerrendan ez bazeuden. Zerrenda hori Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko abuztuaren 27ko Aginduak arautzen du (EHAA, irailaren 11koa).

Ondorio horietarako, behin dagokion hautaketa-prozeduratik datozen praktikaldiko funtzionarioen izendapen argitaratu denean, Langileak Kudeatzeko zuzendariak deialdi espezifiko bat egingo du pertsona horiek sartzeko aukera balia dezaten; praktika-aldiko izendapena eskuratu dutenak ez badituzte karrerako funtzionario izendatzen praktika-aldiko balioespen negatiboa ez den beste arrazoiren batengatik, horiek ere sartu ahal izango dira gerora.

Deialdia argitaratuko da Interneteko helbide hauetan: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus eta http://www.irakasle.eus

Pertsona horiek aurkeztu beharko dituzte hautaketa-prozeduran eskatutako betekizuna orokorrak eta berariazko betekizunak betetzen dituztela egiaztatzen dituzten egiaztagiriak; bai eta honako hauek aukeratu beharko dituzte horretarako ezarriko den epean: eman nahi duten lurraldea, lanaldi-mota eta eman nahi duten hizkuntza-eskakizuna.

Aukera horretaz baliatzen direnek zerrenda ordenatu bat sortuko dute hautaketa-prozeduran lortutako amaierako puntuazioaren arabera.

Geroago, urtero egiten den ordezkapenetarako izangaien zerrendaren birbaremazioan, zerrenda diferentziatuko izangaiak (hautaketa-prozeduraren bitartez sartu direnak) zerrenda orokorrean bateratuko dira.

II TITULUA
ESPEZIALITATE BERRIAK ESKURATZEKO PROZEDURA

Bigarren Hezkuntzako Irakasleen kidegoko karrerako pertsona funtzionarioentzako prozedura deitzen da, espezialitate berria hartzeko, ondorengo oinarrietan ezarritakoaren arabera:

16.– Datu orokorrak.

Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko Teknologia, Gorputz hezkuntza eta Fisika eta Kimika espezialitatea titulu honetan araututako prozeduraren bidez hartu ahal izango da.

Prozedura honi Agindu honetako 1.7 oinarrian bildutako xedapenak eta prozedura honetan xedatutakoari kontra egiten ez dioten sartze- eta iriste-prozedurako gainontzeko oinarriak dagozkio.

Espezialitate berria hartzeko prozedura espezialitatearen hautaketa-prozedura egiten den toki berdinetan egingo da.

17.– Betekizunak.

Prozedura honetan parte hartu ahal izateko, izangaiek ondorengo betekizunak bete behar dituzte:

a) Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko karrerako funtzionario izatea.

Borondatezko eszedentzia-egoerako eta kanpoko edo analogoetako plazei atxikitako langile funtzionarioen kasuan, betekizun hori destinoko azken ikastetxeari buruzkoa izango da.

b) Hartu nahi den espezialitatean sarrera librea izateko behar diren betekizunak izatea.

18.– Eskabideak.

18.1.– Hautaketa-prozedura honetan parte hartu nahi dutenek eskaera bete behar dute, deialdi honen 3.1.1 oinarrian adierazitako betekizunen arabera.

18.2.– Epea.

Deialdi-agindu honen 3.5 oinarrian finkatutakoa izango da.

18.3.– Tasak.

Prozedura honen bidez parte hartzen duten izangaiek deialdi honen 3.2 oinarrian ezarritakoaren arabera ordainduko dute tasa.

19.– Onartutako eta baztertutako pertsonen zerrenda.

Onartu eta baztertuen behin-behineko eta behin betiko zerrenden argitalpena une honetako deialdi-aginduko 4. oinarrian xedatutakoarekin bat etorriko da.

20.– Hautaketa-organoak.

Hautaketa-organoak Irakasleen kidegoetara sartzeko eta iristeko prozeduretarako deialdi-agindu honetako 5. oinarriak aipatzen dituen berdinak izango dira, eta prozedura honi buruz aipatutako oinarrian zerrendatutako funtzio berdinak beteko dituzte.

21.– Probak hastea eta garatzea.

Probaren hasiera eta garapena deialdi-agindu honetako 7.3.2 oinarrian xedatutakoaren arabera egingo da.

Epaimahaien aurreko proba egiteko hurrenkerari dagokionez, prozedura honetako izangaiek azkena hartuko dute parte; hau da, goragoko talde bateko kidegoetara iristeko prozeduran eta txanda irekikoen eta desgaituen txandan parte hartzen dutenek amaitutakoan.

22.– Probaren ezaugarriak.

Proban, kontuan hartuko dira izangaiak irakasgaiari buruz dituen ezagutzak, bai eta dituen baliabide didaktiko eta pedagogikoak ere. Lortu nahi duen espezialitateko gai baten ahozko azalpena eman beharko du, epaimahaiak ausaz aukeratutako bost gaietako bat aukeratuta. Deialdi honetako IV. eranskinean ageri den kidegoko eta espezialitateko gai-zerrendako gaiak izango dira.

Azalpenaren osagarri, gaiaren planteamendu didaktikoa egingo du izangaiak, askatasunez aukeratutako ziklo edo ikastaro zehatz bati buruz.

Izangai bakoitzak aurkezpena prestatzeko ordu bat izango du eta aipatutako azalpen horretan lagungarri zaion material osagarria erabili ahal izango du –berak eraman beharko du materiala–, bai eta gidoi bat ere –ezingo da izan folio bat bi aldetatik idatzita baino luzeagoa–; azalpena bukatzean, epaimahaiari emango dio erabilitako gidoia. Azalpenak berrogeita bost minutuko iraupena izango du gehienera. Bukatutakoan, epaimahaikideek galderak egin edo jarduerak eskatu ahal izango dizkiote izangaiari, azalpenaren edukiarekin lotuta; debate horrek ez ditu hamabost minutu baino gehiago hartu ahal izango.

23.– Kalifikazioa.

23.1.– Epaimahaiak aurreko oinarriak erreferentzia hartzen duen probari «gai» edo «ez gai» kalifikazioa emango dio, eta espezialitate berria «gai» kalifikaziodun izangaiek eskuratuko dute soilik.

23.2.– Proba amaitutakoan, jakinarazteari begira, epaimahaiek ikusgai jarriko dituzte izangaiek lortutako kalifikazioen behin-behineko zerrendak, epaimahai bakoitzak egoitza duen ikastetxean; era berean, kontsulta egin daiteke Interneteko helbideetan ere: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus («EPE2016. Bigarren Hezkuntza») eta http://www.irakasle.eus («Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartuz).

Puntuazio horien aurka, hautagaiek erreklamazioa jar dezakete dagokien epaimahaian, bi laneguneko epean, argitara eman eta hurrengo egunetik hasita.

Erreklamazio horiek epaimahai bakoitzak egoitza duen ikastetxean aurkeztu beharko dira.

Erreklamazioak aurkezteko epea amaitu eta, gehienez ere, berrogeita zortzi ordu igaro ondoren, epaimahaiek behin betiko kalifikazioakjakinaraziko dituzte, aipatutako tokietan, eta puntuazioak aldatu ez badira erreklamazioak ezetsi egin direla ulertu beharko da.

Behin betiko kalifikazioen aurka ezingo da erreklamaziorik jarri; hala, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jarri beharko diote deialdi honetako 23.3 oinarrian aurreikusitako azken ebazpenari.

23.3.– Hautaketa-organoek Langileak Kudeatzeko zuzendariari bidaliko dizkiote «gai» kalifikazioa duten izangaien zerrenda. Deialdia egiten duen organoak «gai» kalifikazioa lortu duten izangaiek deialdi honetako 17 oinarrian eskatutako betekizunak biltzen dituztela egiaztatu ondoren, Langileak Kudeatzeko zuzendariak jakinarazi egingo ditu izangaiak «gai» deklaratzen dituen ebazpenaren bidez, eta bertan adierazi ere lortutako espezialitate berria zein den.

Ebazpena eta behin betiko zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira, bai eta Interneteko helbide hauetan ere, interesdunei jakinarazteari begira: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus («EPE 2016. Bigarren Hezkuntza») eta http://www.irakasle.eus («Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartuz).

Ebazpen horren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute interesdunek Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

23.4.– Hogei egun naturaleko epean, espezialitate berria eskuratu duten izangaien behin betiko zerrendak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, pertsona horiek Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzetan aurkeztu beharko dute honako hau ziurtatzen duen agiria, Sexu Delitugileen Erregistro Zentralak egina: ez dela kondenatua izan, epai irmoz, sexu-askatasun eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delituren bategatik (horien artean dira sexu-erasoak, sexu-abusuak, sexu-jazarpenak, exhibizionismoa eta sexu-probokazioa, prostituzioa eta sexu-esplotazioa eta adingabeak galbidean jartzea), baita gizakien salerosketagatik ere. Hala ere, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari aipatutako datuak egiaztatze-sistema elektronikoen bitartez kontsultatzeko berariazko baimena ematen diotenek ez dute aurkeztu beharko. Baimen hori eman beharko dute «Hautatuek agiriak entregatzeko» izeneko eredua betetzean. Eredu hori argitaratuko da, dagokionean, web orri hauetan: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus eta http://www.irakasle.eus

23.5.– Prozedura honen bidez, espezialitate berria bat eskuratzen dutenak praktika-alditik salbuetsita geratuko dira.

23.6.– Espezialitate berria bat lortzeak ez du esan nahi ordu arteko aurrekoa edo aurrekoak galtzen d(ir)enik. Espezialitate bat baino gehiago hartua dutenek horietako bakoitzari dagozkion lanpostuetara sartu ahal izango dira irakaskuntzako funtzionarioen lanpostuak betetzeko ezarritako mekanismoen bidez.

III TITULUA
DATU PERTSONALEN TRATAERA

24.– Pertsona parte-hartzaileek aurkeztutako datuak dagokien prozeduran edo jarduketan aurreikusitako xedeetarako baino ez dira erabiliko.

Datu horiek inola ere ez dituzte erabiliko beste batzuek, eta laga ere ez zaizkie lagako, ez bada interesdunaren baimen argi eta garbirik, edo ez bada datu pertsonalak babesteko legean jasotako kasuren batean (15/199 Legea, abenduaren 13koa, 6.2 eta 11.2 artikuluak; BOE, 298 zk., 1999ko abenduaren 14koa).

Aipatutako 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa betez, datuak lagatzen dituen pertsonak, edozein unetan, eskuratu, zuzendu, baliogabetu eta aurka egiteko eskubideak bete ahal izango ditu.

Fitxategi honen erabilera eta funtzionamendua Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren eta Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legearen aurreikuspenera egokitu beharko da.

I. ERANSKINA
MEREZIMENDUEN BAREMOA
SARBIDE IREKIKO ETA DESGAITUENTZAT GORDETAKO TXANDAK.
(Ikus .PDF)
II. ERANSKINA
MEREZIMENDUEN BAREMOA
GORAGOKO TALDE BATEKO IRAKASLEEN KIDEGOETARA IRISTEKO PROZEDURA
(Ikus .PDF)
III. ERANSKINA
IRAKASKUNTZAREN ONDORIOETARAKO BALIOKIDEAK DIREN TITULUAK
(Ikus .PDF)
IV. ERANSKINA
GAI-ZERRENDAK
LATINA, MUSIKA, GAZTELANIA ETA LITERATURA, GEOGRAFIA ETA HISTORIA, MATEMATIKA, FISIKA ETA KIMIKA, BIOLOGIA ETA GEOLOGIA, FRANTSESA, INGELESA, GORPUTZ-HEZKUNTZA, TEKNOLOGIA, HEZKUNTZA ORIENTABIDEA

1993ko irailaren 9ko Agindua, Maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako irakasleen etaHizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen kidegoetan zenbait espezialitaterako sarrera,espezialitate berrien eskuratze eta mugikortasun-prozeduretan agindu behar dituzten irakasgaizerrendakonartzen dituena, ekainaren 4ko 850/1993 Errege Dekretuak arautuak (1993koirailaren 21eko BOE).

Aipatu Aginduaren A zatiari dagokionez (zati teorikoa), gai-zerrenda aplikagarriak 1993koirailaren 9ko Aginduan argitaratutakoak dira; aipatu aginduak B zatiaz (zati praktikoa)xedatutakoa indargabetuta geratuko da hautaketa-prozedura honetan, eta beraz, ez daaplikagarri izango.

EUSKARA ETA LITERATURA

2010eko abenduaren 17ko Aginduaren IV. eranskinean zehaztuta dago. Agindu horrenbidez, Maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasleeneta Musika eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoetan sartzeko hautaketa-prozeduragauzatzeko dei egiten da (2011ko urtarrilaren 10eko EHAA, 5. zk.).

INFORMATIKA, EKONOMIA

1996ko otsailaren 1eko Agindua, Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketakoirakasle teknikoen kidegoetan zenbait espezialitaterako sarrera, espezialitate berrien eskuratzeeta mugikortasun-prozeduretan agindu behar dituzten irakasgai-zerrendak onartzen dituena(1996ko otsailaren 13ko BOE).

V. ERANSKINA
CURRICULUMAK
DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA

- Urriaren 16ko 175/2007 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Oinarrizko Hezkuntzarencurriculuma sortu eta ezartzekoa (EHAA, 2007-11-13), martxoaren 30eko 97/2010 Dekretuak (EHAA,2010-04-20) aldatua.

- Abenduaren 22ko 236/2015 Dekretua, Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma zehaztu eta EuskalAutonomia Erkidegoan ezartzen duena (EHAA, 2016-01-15).

- Abenduaren 26ko 1105/2014 Errege Dekretua, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako etaBatxillergoko oinarrizko curriculuma ezartzen duena (BOE, 2015-01-03).

BATXILERGOA

- Otsailaren 3ko 23/2009 Dekretua. Horren bidez, Batxilergoko curriculuma ezarri eta EuskalAutonomia Erkidegoan ezartzen da (EHAA, 2009-02-27), apirilaren 20ko 122/2010 Dekretuak etaurriaren 16ko 429/2013 Dekretuak aldatua.

- Abenduaren 26ko 1105/2014 Errege Dekretua, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako etaBatxillergoko oinarrizko curriculuma ezartzen dituena (BOE, 2015-01-03).

LANBIDE HEZIKETA

Euskal Autonomia Erkidegorako dagokion curriculuma ezartzeko Dekretu bakoitza eta EuskalHerriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) argitaratuta.

EHAAn argitaratutako curriculumak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren web orriankontsultatu ahalko dira: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus -> Lanbide Heziketa -> HLO tituluenDekretuak.

VI. ERANSKINA
PROBA PRAKTIKOA

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak web-orrian argitaratuko ditu espezialitatebakoitzari dagozkion proba praktikoen ezaugarriak. Proba horietako ariketak honako hauek izandaitezke, betiere epaimahaiak proposatuak: gairen bat aztertzea, testuak iruzkintzea,dokumentuak edo errepresentazio artistikoak, itzulgaiak, galderak erantzutea edo problemak edokasuak ebaztea, gaitasun tekniko edo instrumentalak erakustea eta estrategiak eta proiektuakazaltzea. Edonola ere, izangaiak indarrean dauden espezialitateko gai-zerrendarekin edotacurriculumarekin lotuta dauden kontzeptuak jarri beharko ditu praktikan.

VII. ERANSKINA
GORAGOKO TALDE BATEKO IRAKASLEEN KIDEGORA IRISTEA
ABIAPUNTU DUEN TITULU AKADEMIKOAREN ETA JOMUGA DUEN ESPEZIALITATEAREN BAT–ETORTZEAK
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala