Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

25. zk., 2016ko otsailaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
563

IRAGARKIA, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren titulartasuneko portuetan emandako zerbitzu orokor eta bereziengatiko zenbait tasaren likidazioak jakinarazten dituena.

Aipatutako likidazioak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan –Sektore Publikoa arrazionalizatzeari eta Administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatutako horretan– xedatutakoa betetzeko; gainera, interesdunari jakinarazten zaio zor duen zenbatekoa borondatezko aldian ordaintzeko honako epe hauek dituela:

a) Likidazioaren iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean hilaren 1etik 15era bitartean argitaratzen bada, iragarkia argitaratu den egunetik hurrengo hilaren 5era arte, eta hilaren 5a balioduna ez bada, hurrengo lehenengo egun baliodunera arte.

b) Likidazioaren iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean hilaren 16tik azken egunera bitartean argitaratzen bada, iragarkia argitaratu den egunetik hurrengo hilaren 20ra arte, eta hilaren 20a balioduna ez bada, hurrengo lehenengo egun baliodunera arte.

Zorra borondatezko epean ordaintzen ez bada, premiamendu-bidera joko da, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Diru-bilketa Erregelamenduaren 59. artikuluari jarraituz.

Jakinarazten den likidazioarekin ados ez badago, errekurtso hauetako bat jarri ahal izango du, baina ez biak batera:

1.– Berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke jakinarazten diren likidazioak agindu dituen organoari, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hilabeteko epean, Tributuen Lege Orokorraren 223. artikuluari jarraituz.

2.– Erreklamazio ekonomiko-administratiboa, aurrekoaren epe berean, Euskadiko Ekonomia Arduralaritzako Epaitegian, Tributuen Lege Orokorraren 235. artikuluan eta Euskadiko Ekonomia Arduralaritzako Epaitegia sortu eta antolatzen duen 14/1983 Dekretuan xedatutakoari jarraituz.

Errekurtso bat zein bestea aurkeztu, egintza administratiboa berdin-berdin betearaziko da, salbu eta errekurtsoa aurkezteko unean bermatzen bada zorraren zenbatekoa Tributuen Lege Orokorrean ezarritako eran ordainduko dela.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko urtarrilaren 29a.

Garraio Azpiegituren zuzendaria,

MARÍA ALMUDENA RUIZ DE ANGULO DEL CAMPO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala