Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

25. zk., 2016ko otsailaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
561

IRAGARKIA, interesdunei Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko urtarrilaren 27ko Agindua jakinarazteko dena. Agindu horren bidez, Karantza Haranan (Bizkaia) den Villapaterna eliza-jauregia Euskal Kultura Ondarearen Zerrenda Nagusian sartu da, kultura-ondasun gisa, monumentu-izendapenaz.

Aipatutako prozeduran interesa duen pertsonetako baten helbidea ez dakigunez, iragarki hau argitaratzen da, hala ezarrita baitago Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan. Sektore Publikoa arrazionalizatu eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legearen bidez aldatu zen artikulu hori.

Ondorioz, ondoren aipatzen den interesdunari jakinarazten zaio Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko urtarrilaren 27ko Agindua, zeinaren bidez Karrantza Haranako (Bizkaia) Villapaterna eliza-jauregia Euskal Kultura Ondarearen Zerrenda Nagusian sartzen baita kultura-ondasun gisa monumentu-izendapenaz.

Goian aipatutako interesdunak aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar diezaioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, edo bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari, bi hilabeteko epean, betiere iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko urtarrilaren 27a.

Kultura Ondarearen zuzendaria,

IMANOL AGOTE ALBERRO.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala