Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

25. zk., 2016ko otsailaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
558

IRAGARKIA, gasa hartzeko instalazioen ikuskapena eta berrikuspena arautzen dituen dekretuari buruzko jendaurreko informazioa emateko.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak dekretu-proiektu bat landu du, zeinean arautzen baitira gasa hartzeko instalazioen ikuskapena eta berrikuspena; proiektu hori xedapen orokorrak lantzeari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legeak zehazten duenaren arabera izapidetu behar da.

Aipatutako 8/2003 Legearen 8.1 artikuluaren arabera, herritarren legezko eskubide eta interesei eragiten dieten xedapen orokorrekin entzunaldiaren izapidea bete behar da, eta, xedapenen izaerak hala gomendatzen duenean, informazioa jendaurrean jarriko da.

Horretarako, lege-arau hori betetze aldera, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuak bi agindu eman zituen: 2015eko azaroaren 27ko Agindua, proiektu hori lantzeko eta izapidetzeko prozedurari hasiera ematekoa, eta, 2015eko abenduaren 23ko Agindua, proiektu hori aldez aurretik onartzekoa.

Proiektu arauemaile horren garrantzia kontuan hartuta, jendaurreko erakustaldiaren izapidea finkatu zuen hasiera emateko agindu horrek. Horrenbestez, xedapen orokorrak lantzeari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8. artikuluarekin bat, jendaurrean jartzen da proiektu hori; horretarako, 20 egun balioduneko epea nahikoa dela iritzita, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Herritarren eskura egongo da proiektuaren testua, Eusko Jaurlaritzaren webgune elektronikoko iragarki-oholean: www.euskadi.eus

Vitoria-Gasteiz, 2016ko urtarrilaren 19a.

Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria,

AITOR PATXI OREGI BAZTARRIKA.


Azterketa dokumentala