Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

25. zk., 2016ko otsailaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

LEHENDAKARITZA
557

IRAGARKIA, herritarrek gai soziopolitikoei buruz duten iritzia ezagutzeko informazioa etxez etxe biltzea helburu duen zerbitzuen administrazio-kontratua formalizatu dela argitara emateko dena (Espedientea: 02LHK/02S/2016).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Lehendakaritza.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Lehendakaritzako Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

c) Espediente-zenbakia: 02LHK/02S/2016.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: zerbitzuak.

b) Helburua: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.

c) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den aldizkari ofiziala eta argitaratzearen eguna: 2015eko azaroaren 5eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 211. zenbakia.

3.– Izapideak eta prozedura.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 186.859,51 euro.

5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 170.000 euro (BEZa barne).

6.– Kontratua formalizatzea.

a) Esleitzeko eguna: 2016ko urtarrilaren 12a.

b) Kontratua noiz formalizatu zen: 2016ko urtarrilaren 18a.

c) Kontratista: Ikertalde Grupo Consultor, S.A.

d) Esleipenaren zenbatekoa: 170.000 euro (BEZa barne).

Vitoria-Gasteiz, 2016ko otsailaren 1a.

Zerbitzu zuzendaria,

MARÍA DEL YERMO URQUIJO ELORZA.


Azterketa dokumentala