Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

25. zk., 2016ko otsailaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
555

AGINDUA, 2016ko urtarrilaren 15ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Bergarako «Bergara» Musika Eskola Pribatuari (Gipuzkoa) espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena.

Bergarako «Bergara» Musika Eskola Pribatuak (Gipuzkoa) espezialitateak gehitzeko egindako baimen-eskaera aztertu da.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Urriaren 27ko 289/1992 Dekretuaren II. kapituluan ezartzen da irakasleei musika-eskoletan irakatsi ahal izateko eskatzen zaien titulazioa (289/1992 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoan musika-irakaskuntza espezifikoa, arautu gabea, ematen duten ikastegiak -musika-eskolak- sortzea eta horien jarduna arautzen duena; 1993ko urtarrilaren 4ko EHAA).

Indarrean dauden legeak ikusi ondoren eta arauz eskatzen diren baldintza guztiak betetzen direla kontuan harturik, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– 2015-2016 ikasturtetik aurrera «Euskal Dantza Tradizionala» espezialitatea irakasteko baimena ematen zaio ondoren zehazten den ikastetxeari:

Kode-zenbakia: 20007382

Izen generikoa: Musika Eskola Pribatua

Izen espezifikoa: «Bergara»

Titularra: Asociación Bergarako Musika Eskola

Helbidea: Espoloia, z/g

Udalerria: Bergara

Lurralde historikoa: Gipuzkoa.

Ikastetxe horretan irakaskuntza hauek emango dira:

● Mailak: 1.a, 2.a, 3.a eta 4.a.

● Adarrak:

– Kantua: bakarlaria eta korua.

– Instrumentu sinfonikoak: biolina, biolontxeloa, biola, txirula, fagota, klarinetea, saxofoia, oboea, tronpeta, fliskornoa, tronpa, tronboia, tuba eta bonbardinoa.

– Instrumentu polifonikoak: pianoa, akordeoia, gitarra eta organoa.

– Instrumentu eta dantza tradizionalak: txistua, trikitia, alboka, panderoa eta euskal dantza tradizionala.

– Zenbait joera: gitarra elektrikoa eta bateria.

2. artikulua.– Indarrean dagoen araudia betetzera beharturik gelditzen da ikastetxea irakasleen titulazio akademikoari dagokionez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko urtarrilaren 15a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala