Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

24. zk., 2016ko otsailaren 5a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKAL TRENBIDE SAREA
539

IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearena, Bilboko Tranbia Zorrotzaurrera luzatzeko informazio-azterlana idazteko zerbitzuari buruzko lizitazioaren esleipena jakinarazteko dena.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Faxa: 94 657 26 01.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: zerbitzuak.

b) Xedearen deskribapena: Bilboko Tranbia Zorrotzaurrera luzatzeko informazio-azterlana idazteko zerbitzua.

c) Lizitazio-iragarkia zein buletin edo aldizkari ofizialetan eta zein egunetan argitaratu zen: 2015eko abuztuaren 14ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 153. zk.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen-era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena, zenbait balorazio irizpideren arabera.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: berrehun mila (200.000,00) euro, BEZik gabe.

5.– Esleipena.

a) Data: 2016ko urtarrilaren 20a.

b) Esleipenduna: Técnica y Proyectos, S.A.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: ehun eta hogeita hamazortzi mila berrehun eta hirurogeita hamaika (138.271,00) euro, BEZik gabe.

e) Burutzeko/entregatzeko epea: bederatzi (9) hilabete.

Bilbao, 2016ko otsailaren 1a.

Idazkari nagusia,

AINHOA ELOLA ARANBURU.


Azterketa dokumentala