Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

24. zk., 2016ko otsailaren 5a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OSASUN SAILA
537

IRAGARKIA, Arabako Osasun Barrutiko Haurren Hortzak Zaintzeko Programako (HHZP) zerbitzuen kontratazio-espedientea lizitatzeko dena.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Osasun Saila. Eusko Jaurlaritza.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Arabako Osasun Saileko Lurralde Ordezkaritza. Antolamendu eta Kontratazio Sanitarioaren Arloa.

c) Espediente-zenbakia: 22/2016-G.S.P.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu-mota: Zerbitzu publikoak kudeatzea.

b) Helburua: Arabako Osasun Barrutiko Haurren Hortzak Zaintzeko Programako (HHZP) zerbitzuak kontratatzea.

c) Loteak eta kopurua: ez.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua eta kontratuaren iraupena.

a) Guztira: bere hasierako iraupenerako 492.086,71 euro.

b) Kontratuaren hasierako iraupena: 2016ko ekainaren 1etik abenduaren 31ra arte (Orientagarria).

c) Luzapenak: bai. Guztira, kontratuaren 5 urteko iraupena bete arte.

d) Zenbateko osoa balizko luzapenak barne: 5.568.864,78 €.

5.– Bermeak.

a) Behin-behinekoa: ez dagokio.

b) Behin betikoa: ez dagokio.

6.– Agiriak eta argibideak lortzeko.

a) Erakundea: Osasun Saileko Arabako Lurralde Ordezkaritza.

b) Helbidea: Olagibel kalea, 38. zk.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01004.

d) Telefonoa: 945 01 70 00

e) Telefaxa: 945 01 70 01.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2016ko martxoaren 7a.

g) Kontratugilearen profilaren Interneteko helbidea:

http://www.contratacion.info eta http://www.contratacion.euskadi.eus

7.– Kontratistaren berariazko betekizunak: ekonomia- eta finantza-kaudimena, gaitasun teknikoa edo profesionala eta behar besteko antolakuntza; karatulan eta administrazio-klausula zehatzen agirian daude zehaztuta.

8.– Parte hartzeko eskabideak edo eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2016ko martxoaren 7a, 13:00etan.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: karatulan, administrazio-klausula zehatzen agirian eta preskripzio teknikoen agirian daude adierazita.

c) Aurkezteko lekua: Osasun Sailaren Arabako Lurralde Ordezkaritza; Olagibel kalea 38, 01004 Vitoria-Gasteiz.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik hasita.

e) Aldaerak onartzea: ez dira onartzen.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Erakundea: Osasun Saila. Arabako Lurralde Ordezkaritza.

b) Helbidea: Olagibel, 38. zk.

c) Herria: Vitoria-Gasteiz.

d) Eguna: 2016ko apirilaren 8a.

e) Ordua: 10:00ak.

10.– Iragarkien gastuak: Administrazioaren kontura.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko urtarrilaren 27a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

JUAN ANTONIO MUGURUZA GOIRI.


Azterketa dokumentala