Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

24. zk., 2016ko otsailaren 5a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
532

EBAZPENA, 2016ko urtarrilaren 12koa, Funtzio Publikoko zuzendariarena, 602/2015 zenbakiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari (prozedura arrunta) buruzko administrazio-espedientea Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salari bidal dakiola erabakitzeko dena eta interesdun izan daitezkeenak epatzen dituena aipatutako salan ager daitezen.

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salak Andrés Ortiz Cirizak aurkeztu duen 602/2015 zenbakiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari (prozedura arrunta) buruzko administrazio-espedientea bidaltzeko eskatu du. Errekurtso horretan, aurka egiten zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartzen dituen Dekretua aldatzeko den Herri Administrazio eta Justizia Sailaren irailaren 8ko 166/2015 Dekretuari.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. eta 49. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz, honako hau

EBAZTEN DUT:

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salak eskatutako administrazio-espedientea bidaltzea.

2.– Aipatutako espedientean interesdun izan daitezkeenei bederatzi eguneko epea jartzea Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salan ager daitezen.

3.– Ebazpena EHAAn argitaratzeko agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko urtarrilaren 12a.

Funtzio Publikoko zuzendaria,

JUAN M.ª BARASORDA GOICOECHEA.


Azterketa dokumentala