Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

24. zk., 2016ko otsailaren 5a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
531

AGINDUA, 2016ko urtarrilaren 25ekoa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuan auzitegi-patologian aditutako auzitegi-medikuen lanpostuak betetzeko berariazko merezimendu-lehiaketa ebazten duena.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren 2015eko urriaren 15eko Aginduaren bidez (2015eko urriaren 28ko EHAA, 205. zk.), Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuan auzitegi-patologian aditutako auzitegi-medikuen lanpostuak betetzeko berariazko merezimendu-lehiaketarako deialdia egin zen.

2015eko urriaren 15eko agindu horren 9. artikuluaren lehenengo zenbakian xedatutakoaren arabera, alegazioak ebatzi ondoren, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuak behin betiko ebatziko du deialdi hori, agindu bidez.

Hori dela eta, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitara ematea lehiaketaren behin betiko ebazpena, eta I. eranskineko esleipenen zerrendako lanpostuak esleitzea bertan adierazitako lehiakideei, bakoitzak lortutako puntuazioa ere dago adierazita.

Bigarrena.– Deklaratzea hutsik geratzen direla 2015eko urriaren 15eko Aginduaren I. eranskineko lanpostuen zerrendako gainerako lanpostuak.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Agindu hau aldi berean argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean, eta indarrean jarriko da argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Ezin bada bi aldizkarietan aldi berean argitaratu, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hasiko dira epeak.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko urtarrilaren 25a.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala