Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

24. zk., 2016ko otsailaren 5a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

LEHENDAKARITZA
530

16/2016 DEKRETUA, otsailaren 2koa, Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendaria izendatzeko dena.

Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legearen 15. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriaz, Lehendakariaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2016ko otsailaren 2an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Margarita Uría Etxebarria andrea Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendari izendatzea.

2. artikulua.– Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2016ko otsailaren 2an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.


Azterketa dokumentala