Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

243. zk., 2015eko abenduaren 22a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
5378

IRAGARKIA, urak aprobetxatzeko eskubidea azkentzeko prozeduran entzunaldi-izapidea jakinarazteari buruzkoa.

Aprobetxamenduen titularrak eta jakinarazpenerako helbideak ezezagunak izanik, emakida eskubidea amaitzeko administrazio-prozeduraren hasiera argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan –Sektore Publikoa arrazionalizatzeari eta Administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatutako horretan– ezarritakoari jarraiki.

Eta guzti hori, eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpen balioa izan dezan.

Uraren Euskal Agentziak ondorengoa ezagutarazten du, Jabari Publiko Hidraulikoko Erregelamenduaren 165. artikuluaren 4. idatzi-zatian eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 84. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, iragarki honetako I. eranskinean zehaztutako ezaugarriak dituzten emakida-eskubidea amaitzeko espedienteak aitortzen dituela.

Espedientea horretarako Mendebaldeko Kantauriar Arroen Bulegoan ikusia ahal izango duzu, iragarki hau Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera kontatzen hasi eta hamabost egun balioduneko epean, eta epe horretan egoki iritzi diezun dokumentu eta egiaztapenak alegatu ahal izango dituzu. Helbidea: Uribitarte kalea 10 - 48001 Bilbao.

Jakinarazpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango du eragina.

Bilbao, 2015eko abenduaren 3a.

Mendebaldeko Kantauriar Arroen Bulegoaren burua,

MARÍA ESTHER SOLABARRIETA AZNAR.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala