Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

243. zk., 2015eko abenduaren 22a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5372

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 1226/2013 prozeduraren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: DVC 1226/13 adostasunik gabeko dibortzioa.

Demandatzailea: Pedro Bravo Canales.

Francisco Jose del Bello Martin.

Demandatua: Maria Pilar Vergara Caller.

Prokuradorea.

Judizio horretan, ebazpena eman da, eta honela dio hitzez hitz:

616/15 epaia, 2015-11-19koa, DVC 1226/13 prozeduran emana. Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegian bideratu da prozedura hori, Pedro Bravo Canales-ek eskatuta, Maria Pilar Vergara Caller-en aurka.

Maria Pilar Vergara Caller demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake azi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko azaroaren 19a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala