Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

243. zk., 2015eko abenduaren 22a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5371

EDIKTUA, 605/2015 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia – Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 605/2015 hitzezko judizioa.

Alderdi demandatzailea: Aitor Rivera Montes.

Alderdi demandatua: Roberto Calleja de la Fuente y Euskosistemak-Administrador Roberto Calleja de la Fuente.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Aipatu errekurtsoaren gainean epaia eman da, zeinen epaitza honako hauxe baita:

EPAITZA

Osorik baiesten dut Aitor Rivera Montes jaunak Euskosistemak-en aurka aurkeztutako demanda, eta azken hori kondenatzen dut 550 euro ordaintzera, prozesuko kostuak ordaintzeko kondena ezarri gabe.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik jarri.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena.– Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, Justizia Administrazioaren letradua naizenez, guzti horren fede ematen dut Vitoria-Gasteizen, bi mila eta hamabosteko urriaren hogeita hiruan.

Alderdi demandatuaren gaur egungo egoitza edo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau Bulego Judizialeko iragarki-oholean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea erabaki da, epaiaren jakinarazpen-eginbidea burutzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 23a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala