Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

243. zk., 2015eko abenduaren 22a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
5367

50/2015 EBAZPENA, abenduaren 3koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Eusko Jaurlaritzak egindako hainbat hitzarmen, beherago zehaztutakoak, argitaratzea xedatzen duena.

Eusko Jaurlaritzak zenbait hitzarmen sinatu dituenez gero, zabalkunde egokia izan dezaten, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Honako hitzarmen hauen testua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea:

– Lankidetza-hitzarmena, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzarekin informazioaren, administrazioaren eta kudeaketa elektronikoaren esparruko zerbitzuak elkarri emateko. (I. eranskinean jasotzen da).

– Justizia Ministerioarekin lankidetza-hitzarmena, 2015eko maiatzaren 22ko Ministroen Kontseiluaren akordioan jasotako finantza-konpromisoak gauzatzeko. Ministro Kontseiluaren akordio horren bidez Justizia Administrazioa berritzeko programaren barruko kreditua banatzea onesten da. (II. eranskinean jasotzen da).

– Lankidetza hitzarmena, Andoaingo udalarekin, trafikoko zehapen prozeduraren ondoriozko egintzak bitarteko electronikoen bidez jakinarazteari buruzkoa. (III. eranskinean jasotzen da).

– Lankidetza-hitzarmena, Sopelako udalarekin, polizia-koordinazio eta elkarlanaren arloan. (IV. eranskinean jasotzen da).

– Lankidetza-hitzarmena, Arrasateko udalarekin, polizia-koordinazio eta elkarlanaren arloan. (V. eranskinean jasotzen da).

– EAEko administrazio orokorraren eta Elgoibarko Udalaren arteko lankidetza-hitzarmena, Elgoibarko udal-mugartean trenbide azpiegituraren trazadura hobetzeko eta Euskotren geltokiaren hiri-antolamendu gauzatzeko proiektua exekutatzeko obrak egiteko. (EXP. 2015/00698). (VI. eranskinean jasotzen da).

– 2015erako Berariazko Hitzarmena 1999ko ekainaren 2an Euskal Autonomia Erkidegoak Barne Ministerioarekin (Drogei Buruzko Plan Nazionalerako Gobernuaren Ordezkaritza) izenpetutako lankidetzarako protokolo orokorrari dagokiona. (VII. eranskinean jasotzen da).

– Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren arteko hitzarmena eguneratzea, Osasun-Instalazioak Osasunaren arloko ikerketan eta irakaskuntzan erabiltzeko. (VIII. eranskinean jasotzen da).

Vitoria-Gasteiz, 2015eko abenduaren 3a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

SANTIAGO LARRAZABAL BASAÑEZ.

I. ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN ABENDUAREN 3KO 50/2015 EBAZPENARENA
LANKIDETZA-HITZARMENA, GIPUZKOAKO GARRAIOAREN LURRALDE AGINTARITZAREN ETA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOAREN ARTEKOA, INFORMAZIOAREN, ADMINISTRAZIOAREN ETA KUDEAKETA ELEKTRONIKOAREN ESPARRUKO ZERBITZUAK ELKARRI EMATEKO

Donostia, 2015eko urriaren 30a.

HAUEK BILDU DIRA:

Alde batetik, Josu Iñaki Ercoreca Gervasio, Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazio eta Justiziako Sailburua, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioaren ordezkari moduan, Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretutik datozkion eskumenak baliatuz -dekretu horren arabera sortu, ezabatu eta aldatzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioko sailak, eta baita haien egitekoak eta jardun-arloak finkatu ere-; apirilaren 9ko 188/2013 Dekretuko 18. artikuluaren arabera dagozkion eskumenak erabiliz -Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala dator zehazturik dekretu horretan-; eta betiere Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legeko 26. artikuluan adierazitako eskumenekin eta indarreko legediak esleitzen dizkion guztiekin bat etorrita.

Bestetik, Antonio Aiz Salazar, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzako Lehendakaria, GGLAren ordezkari moduan, GGLAren Estatutuen 18. artikuluaren arabera dituen eskumenak baliatuz eta Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalez gaindiko erakundeak arautzen dituen apirilaren 10eko 6/2007 Foru Arauan ezarritakoarekin bat etorrita.

Bi aldeek lankidetza-hitzarmen hau sinatzeko lege-gaitasun nahikoa dutela aitortzen diote elkarri, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1996ko urtarrilaren 9an hartutako erabakian adierazitako baldintzak ere betetzen dira (hor dago zehazturik zein diren Jaurlaritzaren Kontseiluak baimendu behar dituen hitzarmenak).

AZALTZEN DUTE:

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak, besteak beste, honako betebehar hauek dituzte: herritarrei intereseko zerbitzuak eskaintzea, eraginkortasuna bilatzea baliabide publikoen erabileran, eta administrazio-tramitazioa sinplifikatzea, gardentasun-, parte hartze- eta lankidetza- printzipioekin bat etorrita.

Obligazio horiek EAEko Administrazioak bete beharrekoak dira, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 1. artikuluan eta, bereziki, 2.1 eta 2.2 artikuluan adierazi bezala.

Helburu horiek lortzeko ezinbestekoa da herri-administrazioen arteko lankidetza areagotzea. Hain zuzen ere, administrazioek informazioa trukatzeko sistemak sortu behar dira, hartara, herritarrei, izapideak egin behar dituztenean, datuen ziurtagiriak ekartzeko eskatu beharrik egon ez dadin.

2.– Horretarako, beharrezkoa da azkar eta eraginkorki aurrera egitea administrazio elektronikoaren garapenean, Herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa izateari buruzko 11/2007 Legea benetan betetzeko. Izan ere, lege horren arabera, herri-administrazio guztiak beharturik daude beraiekiko harremanak elektronikoki gauzatzeko aukera ematera; eta, horretarako, ezinbestekoa da administrazio guztien eskura jarritako zerbitzu elektroniko batzuk edukitzea lehenbailehen, legez ezarritako betebeharra benetan betetzea lortu ahal izan dadin.

21/2012 Dekretu, otsailaren 21eko, Administrazio Elektronikoari buruzkoak dioenaren arabera, datuak eta dokumentuak ez emateko eskubidearen erabilera erraztearren, gainerako herri-administrazioekin hitzarmenak egitea sustatuko du Administrazioak, 11/2007 Lege, ekainaren 22ko, Herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa izateari buruzkoaren 9. artikuluan jasotakoari jarraikiz. Hitzarmen horietan, zenbait prozedura erabakiko dira, organo lagatzaileek ikus dezaten ea erabili den aipatu eskubidea, sarbide-eskaeren xede izan diren datu edo dokumentuei dagokienez.

Era berean, eta Euskal Autonomia Erkidegoko herri administrazioekin lotutakoak edo horien menpekoak diren berezko nortasun juridikoa duten zuzenbide publikoko erakundeek estatu- eta foru-administrazioekin izenpetutako hitzarmenen bidez formalizatutako zerbitzuetan, eta baita geroago erabakitzen direnetan ere parte har dezaten, beharrezkoa da mekanismo egoki bat jartzea, Autonomia Erkidegoko lurraldean kokatuta dauden lehen aipatutako zuzenbide publikoko erakundeak esandako hitzarmenez balia daitezen, hori bai, zerbitzu bakoitzean erabiltzaileari ezarritako betebeharrak beti beteko direla bermatzen duen prozedura baten bidez.

3.– EAEko Administrazioak eta Presidentetzako Ministerioak lankidetza-hitzarmen bat izenpetu zuten 2010eko urriaren 18an, administrazio elektronikoaren esparruko zerbitzuak elkarri emateko, eta EAEko Administrazioak SARA sarean sarbidea izatea dago haren aplikazio-esparruaren barruan. Sare horretan Presidentetzako Ministerioak eta autonomia-erkidegoek garatutako azpiegitura teknologikoak daude, eta nahi duten administrazio guztiek konektatzeko eta aplikazioak trukatzeko sistema bat erabiltzeko aukera ematen du. Hitzarmen horretako II. eranskinean esaten da EAEko Administrazioa konprometitzen dela herri administrazioek, beraiek erabakitako teknologia, mekanismoak eta prozedurak erabiliz, SARA sarean sarbidea izan dezaten bideratu eta sustatzera.

4.– Gainera, aipatu 30/1992 legeak dio administrazioen betebeharra dela elkarri ematea beren eskumenak erabiliz garatzen duten jarduerari buruz behar duten informazioa, bai eta, era berean, dagokien esparruan, beste administrazioek beren eskumenak eraginkorki erabiltzeko eska ditzaketen lankidetza eta laguntza aktiboak elkarri ematea ere.

Horretarako, aipatutako 30/1992 Legearen 4.2 artikuluak dioen bezala, erakunderen bati zer edo zer eskatzen zaionean, herri-administrazioek haren esku dauden datuak, agiriak edo frogabideak eskatu ahal izango dituzte, eta, era berean, laguntza eskatu ahal izango dute beren eskumenak baliatzeko; horretarako behar adina bitarteko izan beharko dituzte, bereziki elkarri laguntzeko eta lankidetzan aritzeko beren eskumenen lurralde-esparrutik kanpo gauzatu beharreko egintzen tramitazioetan.

Sinatzaileek datu jakin batzuk behar izaten dituzte beren egitekoak burutzeko eta egokituta dauzkaten eskumenak erabiltzeko. Beraz, herri-administrazioen arteko harremanetan elkarri laguntzea nagusi izan behar dela kontuan hartuta eta beraien jardunean eraginkortasunaren printzipioa eta herritarrei zerbitzu eman beharraren printzipioa aplikatuta, aldeek uste dute beren arteko datu-trukea arautu behar dutela. Trukean baliabide informatikoak edo telematikoak erabiliko dira, eta, herri-administrazioek dauzkaten datuez den bezainbatean, herritarrei dagozkien bermeak eta eskubideak errespetatuko dira.

5.– Horregatik, bi aldeek argi ikusten dute zerbitzuak linean ematea sustatu behar dela, zerbitzuen, izapideen eta prozeduren elkarreragingarritasuna handitzeko.

Alde horretatik, sinatzaileek, bakoitzak bere eskumen-esparruan, beharrezkotzat jotzen dute administrazio elektronikoaren esparruko proiektuen koordinazioa sustatzea, eta haietatik etekinik handiena ateratzea izatea helburua, aldeek jarritako zerbitzuak erabiliz, eta, gisa horretan, administrazioen beharrak nahiz interes publikoa betetzea bilatuz.

Erabiliko den elkarreragingarritasun-sistemak aukera ematen du datuen transmisio elektronikoen bidez ordezteko paperezko ziurtagiriak eta beste frogagiri batzuk, eta trukatutako informazioaren benetakotasuna, osotasuna, konfidentzialtasuna, baliagarritasuna eta kontserbazioa ziurtatzen ditu.

Hori, bestalde, halaxe aginduta dago 30/1992 Legearen 35. artikuluan eta 11/2007 Legearen 6.2.b) artikuluan, onartu baitute herritarrek ez dutela zertan herri-administrazioek badauzkaten datuak eta dokumentuak atzera berriz ekartzen ibili behar.

6.– Aldeak elkarreragingarritasun-sistema ezartzearen alde daude, trukatutako informazioaren benetakotasuna, osotasuna, konfidentzialtasuna, baliagarritasuna eta kontserbazioa ziurtatzen baititu.

Helburu horiek lortzen eraginkorragoak izateko, eta herri-administrazioen arteko lankidetza- eta koordinazio-printzipioei jarraikiz, erabaki hau bereziki baliagarria da bi administrazio sinatzaileentzat.

Horregatik guztiagatik, alderdiek lankidetza-hitzarmen hau sinatu dute.

KLAUSULAK

Lehenengoa.– Xedea eta helburua.

Hitzarmen honen xedea da baldintza eta irizpide orokorrak finkatzea, sinatzaileek, alde batetik, ematen dituzten zerbitzu elektronikoen aprobetxamendu erkidea egin dezaten; eta, bestetik, informazioa truka dezaten beraien artean.

Horren ondorioa da zerbitzu jakin batzuk erabilgarri egotea, eta aldeetako bakoitzak emandako zerbitzuetarako sarbidea eta haien erabilera erkidea erraztea. Zerbitzu horiek hitzarmen honetan eta hitzarmeneko eranskinetan adierazi bezala emango dira.

Hitzarmenaren xede nagusia da herri-administrazioen esku dauden datuak eta agiriak ez emateko eskubidearen erabilera erraztea, ekainaren 22ko 11/2007 Legeko 6.2.b) artikuluan adierazita dagoen bezala; hau da, pertsona interesdunak ados egon edo lege batek hala erabakiz gero.

Hala ere, hitzarmen honi esker, herritarrek emandako datuak egiaztatu edo begiratu egin ahal izango ditu Administrazioak, haien adostasuna izan behar gabe, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko Lege Organikoaren 11.2 eta 21. artikuluetan adierazitako moduan.

Bigarrena.– Aplikazio-eremua.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak hitzarmen honetako eranskinetan zerrendatutako zerbitzuen funtzionalitateak baliatu ahal izango dituzte; eranskinak hauek dira:

● I. eranskina: Datuen transmisioa.

● II. eranskina: Estatuko Administrazio Orokorraren eta Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzaren arteko datu-bitartekotza.

Era berean, aldeek beste funtzionalitate batzuk ere baliatu ahal izango dituzte. Horretarako, beste funtzionalitate horiek beste eranskin batean edo batzuetan zehaztu, eta hitzarmen honetara bilduko dituzte. Sinatzaileek adostuko dute zeintzuk, baina, edonola ere, horretarako prozedurak derrigorra izango du bermatzea, beti, zerbitzu bakoitzean erabiltzailearentzat jarritako betebeharrak beteko direla.

Hirugarrena.– Informazio-trukearen arduradunak.

1.– Administrazio lagatzaile bakoitzak erabakiko du zein protokolo eta baldintza bete behar diren datuak trukatzeko eskaintzen diren zerbitzuetan sarbidea izateko. Datuak bitartekotza bidez trukatzeko eskabideak koordinatu, izapidetu eta kontuan izateko organo arduraduna hau da:

● Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzan, Administrazio elektronikoan eskuduna den organoa.

● Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioan: Administrazio elektronikoan eskuduna den zuzendaritza.

2.– Datuen lagapena hartzen duen administrazio bakoitzak datuetara sarbidea izateko baldintzak beteko ditu, eta baimendutako administrazio-izapide eta -prozeduren esparruan lagatzaileak emandako informazioa eskuratu nahi duten pertsonen eta organoen sarbidea kudeatuko du. Datuak bitartekotza bidez trukatzeko eskabideak koordinatu, izapidetu eta kontuan izateko organo arduraduna hau da:

● Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzan: Administrazio elektronikoan eskuduna den organoa.

● EAEko Administrazioan: Administrazio elektronikoan eskuduna den zuzendaritza.

Laugarrena.– Baldintza teknikoak eta funtzionalak.

Datuen bitartekotza-protokoloen Elkarreragingarritasun Arau Teknikoan jasotako baldintzak (Estatuko Aldizkari Ofiziala, 2012ko uztailaren 26koa) hitzarmen hau aplikatuz egiten den datuen truke bitartekotuari aplikatuko zaizkio.

Bosgarrena.– Jarraipen Batzorde Teknikoa.

Hitzarmen honetan eta eranskinetan erabakitakoaren kudeaketa, jarraipena eta kontrola egiteko, Jarraipen Batzorde Tekniko bat eratuko da; kide hauek izango ditu: Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak izendatutako bi pertsona, eta Eusko Jaurlaritzak izendatutako beste bi.

Jarraipen Batzorde Teknikoak ohiko bilkura bat izango du urtean. Horrez gainera, aparteko bilkura egingo du aldeetako batek eskatzen duen bakoitzean.

Jarraipen Batzorde Teknikoari dagokio hitzarmen hau interpretatzean eta betetzean sortutako arazoak konpontzea, bai eta alde sinatzaileei hitzarmenaren edozein aldaketa proposatzea ere.

Gainera, Jarraipen Batzorde Teknikoak hitzarmenaren funtsa ukitzen ez duten aldaketa teknikoak ezar ditzake.

Seigarrena.– Araubide ekonomikoa.

Lankidetza-hitzarmen honek ez du sortzen sinatzaileen arteko kontraprestazio ekonomikorik. Hala ere, aldeek beharrezko inbertsioak egin beharko dituzte beren instalazioetan, hitzarmen hau sinatuta beren gain hartu dituzten betebeharrak betetzeko, betiere berez egin ahal izanez gero.

Zazpigarrena.– Hitzarmenaren indarraldia.

Hitzarmen honen indarraldia lau urtekoa da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Epe hori urtero luzatuko da automatikoki, gehienez ere hamabost urtera arte. Esku hartzen duen edozein administraziok berariaz denuntziatu ahal izango du hitzarmena, gutxienez iraungitze-data baino hiru hilabete lehenago.

Hitzarmenaren formalizazioa eta haren iraungipena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Gipuzkoako lurralde historikoko aldizkari ofizialean eta Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzako iragarki-taulan argitaratuko dira.

Zortzigarrena.– Hitzarmenaren berrikuspena.

Alderdiek noiznahi proposatu ahal izango dute hitzarmena berrikustea, bidezkotzat jotzen diren aldaketak egiteko.

Klausulak berrikusten badira, aldaketak aldeek sinatu beharreko gehigarri batean jasoko dira.

Gainera, aldeek, gehigarrien prozedura hori erabiliz, eranskinak sartzea itundu ahal izango dute, baina horrek ez du berekin ekarriko hitzarmeneko klausulak berrikustea.

Bederatzigarrena.– Araubide juridikoa.

Hitzarmen honek jarraituko zaio azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeari.

Hamargarrena.– Gatazkak konpontzea.

Hitzarmen hau sinatu duten aldeek konpromisoa hartu dute hura betetzean sortzen diren gorabeherak elkar hartuta konpontzeko.

Hitzarmenaren garapenean eta betearazpenean aldeen artean auziren bat sortzen bada, eta bosgarren klausulan aipatutako batzorde teknikoak ezin badu konpondu, administrazioarekiko auzien jurisdikzioan helegitea jarri ahal izango da, jurisdikzio hori araupetzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoarekin bat etorriz.

Hamaikagarrena.– Komunikazioa.

Aldeek hitzarmenaren beste sinatzailea ere aipatuko dute, bakarka zein batera hitzarmenaren gaiaz egiten dituzten komunikazio-egintza guztietan.

Hitzarmen hau Estatuko Administrazio Orokorrari jakinaraziko zaio.

Azaldutako guztia frogatzeko, alderdiek hitzarmenaren bi (2) ale sinatu dituzte ondorio bakarrerako, goiburuan adierazitako tokian eta egunean.

Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.

Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzako Lehendakaria,

ANTONIO AIZ SALAZAR.

ERANTSITAKO AGIRIAK
I. ERANSKINA
DATUEN TRANSMISIOA

1.– Xedea.

Eranskin honen xedea da Gipuzkoako Garraio Lurralde Agintaritzaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren artean datuak transmititzeko baldintzak arautzea. Hortaz, bi aldeak informazioaren lagatzaile moduan nahiz lagatakoaren hartzaile moduan ari daitezke.

Lagatzaileak informazioa bere zereginetan diharduen bitartean biltzen du, administrazioa baitira, eta lagapen-hartzaileak, berriz, esleituta dauzkan eginkizunak betetzeko eskatzen du.

Nolanahi ere, informazioa indarreko arau-esparrua eta, bereziki, datu pertsonalen babesari buruzkoa errespetatuta eman eta eskuratuko da beti. Alde horretatik, trukatzen diren datu pertsonalak egokiak eta bidezkoak izango dira, eta ez gehiegizkoak, datu horiek lortzeko arrazoi izandako helburu jakin, esplizitu eta legezkoez nahiz esparruaz den bezainbatean, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko Lege Organikoaren 4. artikuluak xedatu bezala.

2.– Informazioa ematearen helburua.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta Gipuzkoako Garraio Lurralde Agintaritzaren mendeko organoek eta erakundeek kudeatutako administrazio-prozeduretan interesa duten pertsonen datuak egiaztatzea, betiere aipatu prozedura horietan datu horiek baldintza badira.

3.– Informazioaren edukia.

Datuen lagatzaile bakoitzak elkarreragingarritasun-zerbitzuen katalogoa izan eta argitaratuko du lagapen-hartzaile diren erakundeentzat, nahi dutena kontsulta dezaten. Zerbitzu-katalogo horretan, zehatz jasoko dira trukatuko diren datuak, zerbitzuetara sarbidea izateko baldintza teknikoak, izapidetze-baldintzak eta lagapen-hartzaileak jakin beharreko beste edozein informazio.

4.– Informazioa transmititzeko baldintzak.

Datuen bitartekotza-protokoloen Elkarreragingarritasun Arau Teknikoan jasotako baldintzak (Estatuko Aldizkari Ofiziala, 2012ko uztailaren 26koa) aplikatuko dira datuen truke bitartekotuan.

5.– Datu pertsonalen babesa.

Aldeak honako hauetan xedatutakoak betetzera konprometitzen dira: 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Datu Pertsonalak Babesteari buruzkoa; 1720/2007 Errege Dekretua, abenduaren 21ekoa, 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Datu Pertsonalak Babesteari buruzkoa garatzeko erregelamendua onartzen duena; eta Eusko Legebiltzarraren 2/2004 Legea, otsailaren 25ekoa, Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzkoa, hala nola hura garatzeko estatu- edo autonomia-mailako arautegia.

Aurrekoa oinarri hartuta, eta datuak kontsultatzeko, beharrezkoa izango da datuok nori buruzkoak diren begiratzea eta, gero, haren adostasuna izatea, lege-mailako arau batek kontsulta baimendu ezean. Baimena prozedura abiarazteko eskaeran agertu behar da, edo ondoko zeinahi komunikaziotan, sisteman kontsulta egin baino lehen eginez gero. Baimena modu sinesgarrian agerrarazten ez bada, ezin egin izango da kontsulta. Administrazio-prozeduren hasiera eskatzeko inprimaki edo formulario elektronikoak baimena jasotzeko prestatu behar dira.

Ematen diren datu pertsonalen arduradunak, informazioa laga baino lehen, fitxategi horiek behar bezala deklaratuta eduki behar ditu datuen babeserako kasuan kasuko agentzian. Tratamenduaz norbait arduratzen bada, aurreko arduradun horrek argibide egokiak emango dizkio datuetarako sarbidea eman dezan, hitzarmen honen xede diren zerbitzuak gauzatzeko.

6.– Informazioaren eskuragarritasuna.

Informazio-sistema asteko zazpi egunetako 24 orduetan egongo da eskuragarri.

7.– Ezingo da eskatu informazioa beste sistema batzuk erabiliz bidaltzeko, ez eta herritarrari eskatu ere, banan-banan, ekartzeko informazio hori.

1) Lagapena hartzen duen administrazioak ez dio, lagatzaileari, informazioa, hitzarmenean, eranskinetan edo aldeek ituntzen dituzten aldaketetan adierazitakoak ez diren beste bitarteko batzuk erabiliz bidaltzeko eskatuko.

2) Lagapen-hartzailea den administrazioak ez die eskatuko pertsona interesdunei lagatzaileak emandako ziurtagiriak edo bestelako agiriak aurkezteko. Aitzitik, informazio hori hitzarmen honetan ezarritako sistemaren bidez transmititzeko eskatuko dio lagatzaileari; non eta ez den ezinezkoa, arrazoi teknikoengatik edo antolamenduagatik, lagatzaileak informazio hori bidaltzea.

Azaldutako guztia frogatzeko, alderdiek hitzarmen honetako I. ERANSKINAren bi (2) ale sinatu dituzte ondorio bakarrerako.

Donostia, 2015eko urriaren 30a.

Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.

Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzako lehendakaria,

ANTONIO AIZ SALAZAR.

II. ERANSKINA
ESTATUKO ADMINISTRAZIO OROKORRAREN ETA ESTATUKO GAINERAKO ADMINISTRAZIOEN ETA GIPUZKOAKO GARRAIOAREN LURRALDE AGINTARITZAREN ARTEKO DATU-BITARTEKOTZA

1.– Xedea.

Eranskin honen xedea da Estatuko Administrazio Orokorraren, eta Estatuko gainerako administrazioen, eta Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzaren arteko Datu Bitartekotza arautzea (Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritza, Agintaritza izango da, aurrerantzean). Bitartekotza hori Presidentetzako Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzak administrazio elektronikoaren esparruko zerbitzuak emateko izenpetutako lankidetza-hitzarmenaren ondorio da.

Estatuko Administrazio Orokorraren esparruan, 2007ko ekainaren 22an, 11/2007 Legea onartu zen, Herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa izateari buruzkoa, eta, haren 6.2.b artikuluan, herri-administrazioek dauzkaten datuak eta dokumentuak ez emateko herritarren eskubidea jasotzen da. Lege-aurreikuspen hori eraginkorra izan dadin, Ogasun eta Herri Administrazioko Ministerioak datu horien bitartekotza-plataforma bat garatu du.

Plataforma horri esker, interesa duten herri-administrazioek herritarren datuak automatikoki eta bitarteko elektronikoen bidez kontsultatu ahal izango dituzte, dela aipatu dokumentuak ekartzeko betebeharra kentzeko, dela datu horiek egiaztatu ahal izateko, betiere lege batek horretarako gaitzen baditu, edo herritarrak baimena ematen badu. Presidentetzako Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzak administrazio elektronikoaren esparruko zerbitzuak emateko izenpetutako lankidetza-hitzarmenari jarraikiz, Herri administrazioek onura atera dezakete administrazio elektronikoaren esparruan garatutako sistemen elkarreragingarritasunetik, eta, Eusko Jaurlaritzaren bidez, sarbidea izan dezakete hitzarmen horretako eranskinetan zerrendatutako zerbitzuek ematen dituzten funtzionalitateetan, edo etorkizunean gehitzen direnetan. Eusko Jaurlaritzak egingo du bitartekotza, bai estatu-administrazioetan dauden datuak EAEko gainerako administrazioei lagatzeko; bai eta EAEko gainerako administrazio horietan dauden datuak Estatuko Administrazio Orokorrari eta estatuko gainerako administrazioei lagatzeko ere.

Kontuan hartuta beharrezkoa dela administrazioak lankidetzan aritzea herritarrei zerbitzu integratuak emateko, eta kontuan hartuta, halaber, 11/2007 Legearen 4.e artikuluan jasotako printzipioa, eranskin honen xedea da zehaztea zer baldintza bete behar diren administrazioen arteko datuen bitartekotza-zerbitzua erabili nahi denean, administrazio-zereginak betetzean beharrezkoak diren datuak kontsultatzeko, legeak eskatutako segurtasun-, osotasun- eta konfidentzialtasun-bermeak betez.

2.– Norainokoa.

Eranskin honen aplikazioak Agintaritzaren mendeko organoen edo erakundeen edozein aplikazio informatiko datuen bitartekotza-zerbitzua erabiltzeko gaitzen du, hitzarmen honetan azaldutako eran.

Zerbitzuaren barruan dago esparru pribatuko datuak trukatzeko oinarrizko plataforma baterako konexioa, oinarrizko zerbitzu batzuk izatea eta segurtasun-politika erkide bat egotea, Euskalsarea sarera konektatutako herri-administrazioen aplikazioen artean informazio-truke segurua egiteko, dokumentu honetan jasotako ezaugarrien eta baldintzen arabera.

Ogasun eta Herri Administrazioko Ministerioaren bitartekotza-plataformak web-atari informatibo bat izango du, eskainitako elkarreragingarritasun-zerbitzuei buruzko dokumentazio guztia jasoko duena, honako hauek barne: erabilgarri dauden elkarreragingarritasun-zerbitzuen katalogoa, zerbitzuetara sartzeko informazio teknikoa, eta haietan sartzeko baimen-formularioak.

3.– Zerbitzu-emailearen betebeharrak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak, berak ematen baitu zerbitzua, bere gain hartzen ditu honako betebehar hauek:

(i) Agintaritzaren eskura jartzea herri-administrazioen arteko datuen bitartekotza-zerbitzua.

(ii) Zerbitzuak integratzen proba egiteko inguruneak edukitzea, azken erabiltzaileen eskura jarri baino lehenago ondo dabiltzala bermatzeko.

(iii) Agintaritzaren integrazio- eta garapen-ekipoei beharrezko euskarria emateko mekanismoak prestatzea, udal horren aplikazioak zerbitzuekin integra daitezen.

(iv) Beharrezko baliabideak izatea zerbitzuen erabileraren ondorioz sortutako gorabeherak eta kontsultak kontuan hartu eta erantzun egokia emateko.

(v) Egindako eragiketen auditagarritasun-elementuak ematea, transakzioei uko ez zaiela egin ziurtatu ahal izateko.

(vi) Informazioa eta eskainitako bitartekotza-zerbitzuak behar bezala babesteko beharrezko segurtasun-neurri guztiak hartzea.

(vii) Bitartekotza-zerbitzuak ematearekin zerikusia duten datu guztien eskalagarritasuna, sendotasuna, eskuragarritasuna, osotasuna eta konfidentzialtasuna bermatzea.

4.– Zerbitzuen onuradunaren betebeharrak.

Agintaritza, datuen bitartekotza-zerbitzuaren onuraduna izaki, honako hauek egitera konprometitzen da:

(i) Konektibitate- eta hedapen-lan egokiak egitea, bere bulego edo instalazioetatik datuen bitartekotza-zerbitzuan sarbidea izateko EUSKALSAREAren bidez.

(ii) Elkarreragingarritasun Eskema Nazionalean, hura garatzeko arauetan eta, bereziki, datuen bitartekotza-protokoloen Elkarreragingarritasun Arau Teknikoan jasotako benetakotasun-, konfidentzialtasun- eta osotasun-betebeharrak nahiz segurtasun-neurriak betetzea.

(iii) Zerbitzuen errendimendu- edo monitorizazio-probak egingo direla ituntzea Eusko Jaurlaritzarekin, datuak egiaztatzeko sistema hauen gainerako erabiltzaileentzako zerbitzuak beste batzuentzat baliagarri egotea arriskuan ez jartzeko.

(iv) Datuen hartzailea denean, adostasuna eskatzea herritarrei, datuak eskatzeko ahalmena ematen duen legerik egon ezean.

(v) Zerbitzua ondo erabiltzea, baimendutako kasuetan baliatuz.

(vi) Datuen bitartekotza-zerbitzuaren erabilera eta hartarako sarbidea erraztea, sustatzea eta bideratzea bere eskumen-esparruko erakundeei dagokienez, eta zerbitzuaren kalitatea bermatzea dagokion neurrian.

(vii) Zerbitzuaren sistema erabiltzaileak eta aplikazioen administrazio-prozesuak bateratzeko ezarritako prozedurak betetzea.

5.– Zerbitzuen kalitateari buruzko akordioa.

Datuen bitartekotza-protokoloen Elkarreragingarritasun Arau Teknikoan jasotako baldintzak aplikatuko dira (Estatuko Aldizkari Ofiziala, 2012ko uztailaren 26koa).

6.– Erantzukizuna mugatzea.

Eusko Jaurlaritza edo haren hornitzaileak inoiz ez dira behartuta egongo beren gain hartzera zerbitzua gaizki erabiltzeagatik edo zerbitzurik ez izateagatik zeharka eragindako edozein kalte edo galera.

7.– Aipamenak.

Eusko Jaurlaritzak zerbitzuak erabiltzen dituzten erakundeen zerrenda argitaratu ahal izango du onuradunak aipatzen dituen edozein zerrendatan edo argitaratutako edozein prentsa-aldizkaritan, aurretiazko baimenik behar izan gabe.

Agintaritzak zerbitzu horien erabilera aipatu ahal izango du, aurrez Eusko Jaurlaritzaren baimena lortu behar izan gabe.

Azaldutako guztia frogatzeko, alderdiek hitzarmen honetako II. eranskinaren bi (2) ale sinatu dituzte ondorio bakarrerako.

Donostia, 2015eko urriaren 30a.

Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justiziako Sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.

Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzako Lehendakaria,

ANTONIO AIZ SALAZAR.

II. ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN ABENDUAREN 3KO 50/2015 EBAZPENARENA
JUSTIZIA MINISTERIOAREKIN LANKIDETZA-HITZARMENA, 2015EKO MAIATZAREN 22KO MINISTROEN KONTSEILUAREN AKORDIOAN JASOTAKO FINANTZA-KONPROMISOAK GAUZATZEKO. MINISTRO KONTSEILUAREN AKORDIO HORREN BIDEZ JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA BERRITZEKO PROGRAMAREN BARRUKO KREDITUA BANATZEA ONESTEN DA

Bilbon, 2015eko urriaren 21ean.

ELKARTU DIRA:

Rafael Catalá Polo jauna, Justiziako ministroa, irailaren 28ko 829/2014 Errege Dekretuak izendatua, eta egintza honetan urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena den azaroaren 26ko Legea aldatzekoak, hamahirugarren xedapen gehigarriaren bidez ematen dizkion eskumenak baliatzen dituena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazio eta Justizia sailburu Josu Iñaki Ercoreca Gervasio jauna, abenduaren 15eko 22/2012 Dekretuak, Lehendakariarenak, izendatua, eta egintza honetan abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuak, Lehendakariarenak, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituenak, ematen dizkion eskumenak baliatzen dituena.

ADIERAZTEN DUTE:

I.– Estatuak eskuduntza esklusiboa du Justizia Administrazioaren gai alorrean, hori arautzen baitu Espainiako Konstituzioaren 149.1.5 artikuluak.

II.– Azaroaren 6ko 1684/1987 Errege Dekretuak, Justizia Administrazioa baliabide materialez eta ekonomikoez hornitzeko Estatu Administrazioak betetzen dituen eginkizunak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeari buruzkoak, Eranskinaren B atalean arautzen du Euskal Autonomia Erkidegoari dagozkiola erkidego horretan egoitza duten organo judizialentzat ondare higigarria, higiezina eta tresneria eskuratu eta kudeatzeko eginkizunak. Eranskin horren beraren E ataleko 1. puntuan arautzen da erkidego horri eskualdatzen zaizkiola Euskal Autonomia Erkidegoak bere gain hartzen dituen eginkizunei atxikitako ondasun, eskubide eta betebeharrak.

III.– Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutuaren 13. artikuluak dio Justizia Administrazioari dagokionez, justizia militarra kanpo utzirik, Euskal Autonomia Erkidegoak gauzatuko dituela bere lurraldean Aginte Judizialaren eta Aginte Judizialaren Kontseilu Nagusiaren lege organikoetan Gobernuari aitortu, gorde eta eman dakizkion ahalmenak. Halaber, Estatutuaren 35.3 artikuluak Euskal Autonomia Erkidegoari ematen dio bere lurralde-esparruaren baitan Justizia Administrazioko langileak kontratatzeko eta administrazio horrek jarduteko behar dituen baliabide material eta ekonomikoak hornitzeko eskumena, Botere Judizialaren Lege Organikoak eskumen hori Gobernuari esleitzen dion baldintza berberetan.

Horrenbestez, Estatutuaren artikulu horiek arautzen dutenari erreparatuta, Euskal Autonomia Erkidegoari dagozkio bulego judizialak eta jurisdikzio-organoei laguntzeko organoak eta zerbitzuak antolatu, hornitu eta kudeatzeko eskumenak, eta azaroaren 6ko 1684/1987 Errege Dekretuaren bidez, Estatuko Administrazioarengandik Euskal Autonomia Erkidegora eskualdatu ziren Justizia Administrazioaren funtzionamendurako baliabide pertsonal, material eta ekonomikoei dagozkien eginkizunak eta zerbitzuak. Justizia Administrazioaren esparruan transferitu diren eskumen horien erabilera Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justizia Sailari dagokio, horixe arautzen baitu maiatzaren 8ko 20/2012 Dekretuak, Lehendakariarenak, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorreko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituenak.

IV.– Prozesu judizialetan parte hartzen duten herritarren eskubideak bermatuko dituen Justizia bat nahi du Espainiako gizarteak XXI. mendean, Zuzenbide Estatuaren oinarria den aldetik. Eskakizun horri erantzuteko, Justizia Ministerioaren eta baliabideak transferituta dituzten autonomia-erkidegoen egitekoa da Justizia zerbitzu publiko gisa hartzea eta, horren harian, benetako babes judizialerako eskubidea bermatzea, Bulego Judizial eta Fiskala indartzea –izan ere, haren bidez, hobeto aprobetxatzen dira Justizia Administrazioko giza baliabideak eta baliabide materialak, eta alderdi kualitatibo eta kuantitatiboan handitzen da jardunean ari diren órgano judizialen jarduera– eta teknologien erabilera zabala egitea.

Hori horrela, autonomia-erkidego eskudunek beren lurralde-eremuan justiziaren beraren eta justiziak herritarrei ematen dieten zerbitzuen hobekuntza bultzatzeko aukera izan dezaten, abenduaren 26ko 36/2014 Legeak, Estatuko aurrekontu orokorrak onartzen dituenak 2015. urterako, sei milioi euroko (6.000.000,00) aurrekontu-sail bat finkatu zuen Justizia Ministerioko aurrekontuen IV. kapituluan –Transferentzia arruntak–, 13 02 112A 450 aurrekontu-aplikaziorako sailean, autonomia-erkidegoetan Justizia Administrazioa Eraberritzeko Programaren barnean.

V.– Azaroaren 26ko 47/2003 Legeak, Aurrekontuen Lege Orokorrak, 86. Artikuluan arautzen duena betetzeko, lankidetza-hitzarmen bat izenpetu behar da Euskal Autonomia Erkidegoari dagokion kreditu-aurrekontua eskualdatzeko –lehenik eta behin, irizpide objektiboak eta banaketa adostu behar ditu Sektore Konferentziaren osoko bilkurak, eta Ministroen Kontseiluak erabaki bidez onartuko da autonomiaerkidegoen artean egingo den behin betiko banaketa, Ogasun eta Herri Administrazioko Ministerioaren (hemendik aurrera, OHAM) aldeko txostena jaso ostean–, hori baita kreditu horri atxikitzen zaizkion finantza-kredituak formalizatzeko tresna.

VI.– Azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, herri-administrazioen arteko lankidetza-printzipioak arautzen ditu I. tituluan, eta printzipio horietako bat da kooperazio eta laguntza aktiboa jaso behar dutela elkarrengandik haien eskumenak modu eraginkorrean erabiltzeko; horrez gainera, autonomia-erkidegoetako administrazioen organoekin lankidetza-hitzarmenak izenpetzeko aukera arautzen da, haiek dituzten eskumenen esparruan.

VII.– Justizia Administrazioko Sektore Konferentziak, 2015eko apirilaren 8an egin zuen osoko bilkuran, kreditua banatzeko irizpideak eta banaketa bera adostu zituen, eta Ministroen Kontseiluak 2015eko maiatzaren 22an egindako bilkuran onartu zuen, OHAMren aldeko irizpena jaso ostean, kreditu horren behin betiko banaketa (2015eko maiatzaren 23ko BOE).

VIII.– Azaroaren 26ko 47/2003 Legearen 86. artikuluko 2. puntuak kredituen lurralde-banaketa egiteko prozedura arautzen du, eta prozedura hori bete eta Euskal Autonomia Erkidegoari dagokion kredituaren transferentzia egiteko, aldeek lankidetza-hitzarmen hau izenpetzeko interesa adierazten dute, haren bidez formalizatzeko finantza-konpromisoak, honako klausula hauen arabera

KLAUSULAK

Lehenengoa.– Hitzarmenaren xedea.

Hitzarmen honen xedea da Justizia Ministerioak eta Euskal Autonomia Erkidegoak Justizia Administrazioa Eraberritzeko Programari dagokion sei milioi euroko (6.000.000,00) kredituarekin lotuta dituzten finantza-konpromisoak formalizatzea.

Bigarrena.– Aldeen konpromisoak.

Justizia Ministerioak bere gain hartzen ditu honako konpromiso hauek:

– Euskal Autonomia Erkidegoari berrehun eta berrogeita hemezortzi mila bostehun eta hamahiru mila euroko (258.513,00) zenbatekoaren ordainketa egiteko aginduko du Justizia Ministerioak 2015erako dituen aurrekontuen IV. kapituluko –Transferentzia arruntak– 13 02 112A 450 aurrekontu-aplikazioaren kontura eta Autonomia Erkidegoetan Justizia Administrazioa Eraberritzeko Programaren baitan, Justizia Administrazioaren Sektore Konferentziak 2015eko apirilaren 8an egin zuen osoko bilkuran erabaki eta, ondoren, Ministroen Kontseiluak 2015eko maiatzaren 22an onartu zuena betez. Diru-zenbateko horren librantza Aurrekontuen Lege Orokorraren 86.2. artikuluko bosgarren arauak agintzen duena beteta egingo da.

Honako konpromiso hauek hartzen ditu bere gain Euskal Autonomia Erkidegoak:

– Justizia Administrazioa eraberritzeko xedez jasotzen duen kredituaren diru-zenbatekoa erabiliko du, 2015. urtean, Justizia Administrazioaren Sektore Konferentziak 2015eko apirilaren 8an egin zuen osoko bilkuran hartu zituen finantza-konpromiso guztiak edo horietako batzuk betetzeko. Zehazki, pizgarriak emango ditu kalitatezko zerbitzu publikoa ematen lagunduko duten hobekuntzak egiteko, eta berariaz, Biktimari Laguntzeko Zerbitzuak (BLZ) delituen biktimei ematen dien babesa handituko duten hobekuntzak egiteko; hala, prozesu judizialetan parte hartzen duten herritarren eskubideak modu eraginkorrean babesteko bidea urratuko da, judizio baitako bitartekaritza sustatuz.

– Justizia Ministerioari jakinaraziko dio, 2016ko martxoaren 31 baino lehen, nola bete dituen hitzarmen honen bidez hartutako finantza-konpromisoak, Aurrekontuen Lege Orokorraren 86.2. artikuluko zazpigarren arauak agintzen duen moduan.

Hirugarrena.– Finantzatzea.

Hitzarmen honetatik eratorritako kreditu-transferentzia, berrehun eta berrogeita hemezortzi mila bostehun eta hamahiru mila eurokoa (258.513,00), egingo du Justizia Ministerioak 2015erako dituen aurrekontuen IV. kapituluko –Transferentzia arruntak– 13 02 112A 450 aurrekontu-aplikazioaren kontura eta Autonomia Erkidegoetan Justizia Administrazioa Eraberritzeko Programaren baitan, Aurrekontuen Lege Orokorraren 86.2. bosgarren arauak agintzen duen moduan.

Laugarrena.– Jarraipena eta ebaluazioa.

Hitzarmen honen bigarren klausulak arautzen duena betetzeko, Euskal Autonomia Erkidegoak, 2016ko martxoaren 31 baino lehen, txosten bat aurkeztu behar du egitekoak nola bete dituen zuritzeko, eta zehazki, txosten horretan azalduko du nola gauzatu den transferitutako finantza-kredituaren egikaritza, Aurrekontuen Lege Orokorraren 86.2. artikuluko zazpigarren arauak xedatzen dituen eskakizunak beteta.

Bosgarrena.– Hitzarmenaren ondorenak.

Izenpetu ondorengo egunean izango ditu ondorenak hitzarmen honek, harik eta aldeek osorik betetzen dituzten arte beren betebeharrak, eta beti, 2016ko martxoaren 31 baino lehen.

Seigarrena.– Lankidetza-hitzarmenaren izaera eta auziak erabakitzeko modua.

Lankidetza-hitzarmen honek administrazio-izaera du, eta Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren aplikazio-eremutik kanpo geratzen da, arau horren 4.1.C) artikuluak arautzen duena aintzat hartuta. Hala ere, arau horrek xedatzen dituen printzipioak baliatuko dira sor daitezkeen zalantzak eta hutsuneak ebazteko, lege horren beraren 4.2 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Lankidetza-hitzarmen honek administrazio-izaera duenez, administrazioarekiko auzien jurisdikzio-ordena izango da aldeen artean sor daitezkeen auziak erabakitzeko eskuduna, hori arautzen baitu uztailaren 13ko 29/1998 Legeak, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzekoak, 1. eta 2. artikuluetan.

Eta, aurrez adierazitako guztiari jarraituta, alde izenpetzaileek hitzarmen honen bi ale izenpetzen dituzte goiburuan adierazitako lekuan eta egunean, legez dagozkien ahalak erabilita eta ordezkatzen dituzten erakundeak lotuta.

Justiziako ministroa,

RAFAEL CATALÁ POLO.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

Josu Iñaki Ercoreca Gervasio.

III. ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN ABENDUAREN 3KO 50/2015 EBAZPENARENA
LANKIDETZA HITZARMENA, ANDOAINGO UDALAREKIN, TRAFIKOKO ZEHAPEN PROZEDURAREN ONDORIOZKO EGINTZAK BITARTEKO ELECTRONIKOEN BIDEZ JAKINARAZTEARI BURUZKOA

Vitoria-Gasteizen, 2015eko irailaren 3an, Bertaratu dira, alde batetik, Estefanía Beltrán de Heredia Arróniz, Eusko Jaurlaritzako Segurtasuneko sailburua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren izenean eta ordezkaritzan jarduten duena.

Eta, bestetik, Ana Carrere Zabala, Andoaingo Udaleko alkatea, udal horren izenean eta ordezkaritzan.

Duten ordezkaritzan eta hitzarmen hau emateko behar besteko ahalmenarekin,

ADIERAZTEN DUTE:

Lehenengoa.– Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailari dagozkio Euskal Autonomia Erkidegoko komunikazio-bideetan ibilgailuen zirkulazio zaintzari lotutako zereginak, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz.

Zeregin horien artean sartzen da, besteak beste, trafiko, ibilgailu motordunen zirkulazio eta bide segurtasaunaren gaineko araudiaren eta xedapen gehigarrien kontrako arauhausteengatik irekitako zehapen-espedienteak izapidetzea eta abaztea; eta hori, hain zuzen, Trafiko zuzendaritzaren bitartez betetzen da, Segurtasun Sailaren egitura organiko eta funtzionalari buruzko apirilaren 9ko 194/2013 Dekretuaren 16.2 a) artikuluan ezarritakoaren arabera.

Bigarrena.– Udal esparruan trafikoaren arloan zehatzeko ahala toki-erakundeei dagokie, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 25.2 g) artikuluaren arabera eta Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkuiazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatua onartu duen martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuaren 7. artikuluari jarraituz.

Hirugarrena.– Azaroaren 23ko 18/2009 Legeak, 339/1990 Legegintzako ErregeDekretuak onartutako Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkuiazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatua aldatu duenak, zehapen-arloan aurreikusten du Bideko Helbide Elektronikoa (BHE) egotea; hain zuzen, gidatzeko edo ibilgailu-zirkulaziorako administrazio-baimenaren titularrak diren guztientzat. Dena den, baimenaren titularra pertsona fisikoa bada, Bideko Helbide Elektroniko bakarra esleituko zaio bere borondatez hala eskatzen duenean.

Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkuiazioarieta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatuaren indarreko 59 bis artikuluak aurreikusten du momentuan ematen ez diren salaketen jakinarazpen guztiak eta bideko helbide elektronikoa dutenen zehapen-prozedurak eragindako gainerako jakinarazpenak, helbide horren bidez 77. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz gauzatzea, zerbitzu publikoak eskuratzeko herritarren sarbide elektronikoari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legearen 28.4artikuluak interesdunari aitortzen dion eskubidea alde batera utzi gabe.

Azaroaren 23ko 18/2009 Legearen Bosgarren Xedapen Gehigarriak aurreikusten du trafikoaren alorrean eskumen betearazleak dituzten autonomia-erkidegoek jakinarazpenak Bideko Helbide Elektronikoaren bitartez egin beharrean beren plataforma informatikoa erabiliz egiteko aukera. Xedapen horrek ere jasotzen du autonomia-erkidego horietakoak diren udalek beraiekin lankidetza-hitzarmenak sinatu ahal izatea, hain zuzen, jakinarazpenak nork bere autonomia-erkidegoko jakinarazpen-plataformen bitartez egin ahal izateko.

Aipatutako 18/2009 Legearen bigarren xedapen iragankorrarekin bat etorriz, apirilaren 7ko 6/2014 Legearen azken xedapenetako lehenaren idazketaren ondoren -lege horrek aldatu baitzuen Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatua (martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuak onartua)-, udalek 2016ko maiatzaren 25a arte denbora izango dute jakinarazpen elektronikoak egiteko, betiere beren aurrekontu-baliabideek eta baliabide teknikoek ahalbidetzen badute.

Laugarrena.– Euskal Autonomía Erkidegoaren barruan, trafikoaren alorrean, Segurtasun Saileko Trafiko Zuzendaritzako zehapen-prozeduretatik eratorritako jakinarazpenak Euskal Autonomía Erkidegoaren jakinarazpen-plataformaren bidez egiten dira eta, halaber, plataforma horrek balio izan dezake Autonomia Erkidegoko udalek beren jakinarazpen telematikoak egin ditzaten dagozkien trafikoko zehapen-prozeduretan.

Ildo horretatik, Administrado Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuak 55. artikuluan aurreikusten du Administrazio Elektronikoaren zerbitzu erkideak -eta horien artean jakinarazpen elektronikoa dago- beste herri-administrazio batzuek erabili ahal izatea, kasuan kasuko lankidetza-hitzarmenetan zehazten denaren arabera.

Aipatutako aurrekariak kontuan hartuta, alderdi sinatzaileek erabaki dute lankidetza-hitzarmen administratibo hau sinatzea, eta hauek dira hitzarmena osatuko duten,

KLAUSULAK

Lehenengoa.– Xedea.

Lankidetza-hítzarmen honen xedea da momentuan ematen ez diren salaketen jakinarazpen elektronikoak eta udal sinatzaileak trafiko-arloan izapidetu behar dituen zehapen-prozedurak eragindako gainerako jakinarazpenak Euskal Autonomía Erkidegoaren jakinarazpen-plataformaren bitartez egin ahal izatea.

Bigarrena.– Bideko Helbíde Elektronikoaren Erroldan kontsulta egitea.

Jakinarazpena egin baino lehen, udal sinatzaileak Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzari beharrezkoak diren datuak emango dizkio Bideko Helbide Elektronikoaren Erroldan kontsulta egiteko (aurrerantzean BHE).

Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak, kontsulta-eskaria prozesatu eta baliozkotu ondoren, egiaztatuko du kontsultan agertzen diren pertsonak BHEren erroldan sartuta eta, haiaber, kasuan kasuko zehapen-prozedurari atxikita dauden.

Hirugarrena.– Jakinarazpena ematea eta gauzatzea.

1.– BHEren erroldan egindako kontsultaren emaitza baiezkoa bada, udalak jakinarazpena gauzatzeko premiazkoa den informazioa elektronikoki bidaliko du jakinarazpen- plataformara.

2.– Udalak jakinarazpenak bidaliko ditu jakinarazpen-plataformara.

3.– Jakinarazpena gauzatuko da hau kontuan hartuz: Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatuaren 77. Artikuluan aurreikusitakoa eta Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuaren 30. eta 31. artikuluak.

4.– Jakinarazpen-plataformaren bitartez, udalak hau egin ahalko du:

a) Igorritako jakinarazpenei eta horiek dauden egoerari buruzko informazioa eskuratzea.

b) Gauzatutako jakinarazpenen frogagiriak kontsultatzea.

Laugarrena.– Titulartasuna eta ardurak.

1.– Eusko Jaurlaritzan Administrazio Elektronikoaren arloan eskuduna den zuzendaritzaren ardurapean jakinarazpen elektronikoaren plataformaren funtzionamendua dago.

2.– Trafiko Zuzendaritza eta udal sinatzailea BHEren erroldan kontsulta egiteko informazio-trukeaz arduratuko dira, baita jakinarazi beharreko egintza bidaltzeaz ere.

Hala egokituz gero, aurreko informazioa trukatze aldera, udalak bere sistema informatikoek behar dituzten gastuak ordainduko ditu.

Bosgarrena.– Jarraipen-batzordea.

Hitzarmena egoki aplikatzen dela bermatzeko jarraipen-batzordea sortuko da, EAEko herri-administrazioaren bi ordezkarik eta udal sinatzailearen beste bik osatuta.

Batzorde horren ardurak izango dira hitzarmena interpretatzean agertutako zalantzak argitzea, betetzean sor litezkeen desadostasunak konpontzea, hitzarmena nola doan ikuskatzea eta, beharrezkoa izanez gero, hobetzeko proposamenak lantzea.

Era berean, Batzordeak hitzarmenaren eranskinean jasota dauden zehaztapen teknikoak aldatu ahal izango ditu, baita hitzarmenaren xede diren zerbitzuak emateari buruzko protokolo teknikoak garatu ere.

Batzorde hau alderdi sinatzaileetako batek hala eskatzen duenean bilduko da eta, gutxienez, urtean behin.

Seigarrena.– Hitzarmenaren araubidea eta auzigaiak.

Hitzarmen honek izaera administratiboa du eta interpretatu eta garatzeko herri-administrazioen arteko lankidetza-hitzarmenei aplika dakiekeen ordenamendu juridiko eta administratiboa bete beharko du.

Hitzarmen hau interpretatu eta betetzean sor litezkeen auzigaiak, baldin eta Jarraipen Batzordeak konpontzerik ez badu, administrazioarekiko auzien jurisdikzio ordenak aztertu beharko ditu.

Zazpigarrena.– Indarraldia.

Hitzarmen hau sinatzen den egunean sartuko da indarrean eta 2015(e)ko abenduaren 31 arteko indarraldia izango du. Automatikoki urte. naturalka luzatuko da baldin eta alderdietako edozeinek berariaz salatzen ez badu, eta hori luzapena hasi baino gutxienez hilabete lehenago jakinarazi beharko da frogatzeko moduan.

Eta azaldutako guztiarekin ados daudela eta onartzen dutela frogatzeko, alderdiek dokumentu honen bi ale sinatzen dituzte goiburuan adierazitako tokian eta egunean.

Segurtasun sailburua,

ESTEFANÍA BELTRÁN DE HEREDIA.

Andoaingo udalaren alkatea,

ANA CARRERE ZABALA.

IV. ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN ABENDUAREN 3KO 50/2015 EBAZPENARENA
LANKIDETZA-HITZARMENA, SOPELAKO UDALAREKIN, POLIZIA-KOORDINAZIO ETA ELKARLANAREN ARLOAN

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 16an.

BILDU DIRA:

Alde batetik Estefanía Beltrán de Heredia Arróniz andrea, Eusko Jaurlaritzako Segurtasuneko sailburua agertu da eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren izen eta ordezkaritzan esku hartu du.

Bestetik, Gontzal Hermosilla Ramos jauna, Sopelako Udaleko alkatea, aipatu udalaren izen eta ordezkaritzan.

Ordezkariak direnez, eta hitzarmen hau egiteko legezko gaitasun nahikoarekin, ondokoa

ADIERAZI DUTE:

Lehenengoa.– Euskadiko Segurtasun Publikoaren Sistema Antolatzeari buruzko ekainaren 28ko 15/2012 Legeak 42. artikuluan ezarri duenez, Segurtasun publikoaren eskumena duen sailak erabilera komuneko komunikazio-sare bat sortu eta mantenduko du konektatzeko bai Ertzaintza eta udaltzaingoak elkarrekin bai bi horiek segurtasun publikoaren sistemako gainontzeko zerbitzu profesionalekin ere.Gaineratu duenez, Ertzaintzak eta udaltzaingoek elkarri lagundu eta informazioa eman beharko diote, bakoitzak bere eginkizunen barruan.

Era berean, Euskadiko Segurtasun Publikoaren Sistema Antolatzeari buruzko Legearen 36. artikuluaren arabera, koordinazioaz ari garenean, elkarri informazioa eman, baliabide material eta giza baliabideen dotazioa homogeneo izan eta elkarrekin aritzeko aukera ematen duten bitarteko eta baliabideak finkatzeko jardun-sistemen multzoaz ari gara, alegia, udalerriei nahiz Euskal Autonomia Erkidegoari agindutako jardun-ahalmenek bat egiteko moduan.

Bigarrena.– Euskadiko Segurtasun Publikoaren Sistemak Ertzaintzaren eta Udaltzaingoen arteko lankidetza- eta koordinazio-mekanismo bateratuak behar ditu, hain zuzen, jarduerak bikoiztea saihesteko eta polizia-kidego guztien ekintza-baliabideak optimizatzeko asmoz.

Hirugarrena.– Ondorioz, premiazkoa da zehaztea eta bultzatzea Ertzaintzaren eta Udaltzaingoen arteko informazio-trukea eta batera jardutea ahalbidetzen dituzten irizpide, prozedura eta bitartekoen ezarpena.

Ildo honi jarraituz, premiazkoa da komunikabide seguruagoak eta eraginkorragoak izatea; eta Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazioa, Segurtasun Sailaren bidez, Tetra Irrati Mugikorreko Sare Digitalaren (IMSD) titularra denez, bi aldeek egokitzat jotzen dute azpiegitura hori erabiltzea Ertzaintzaren eta Udaltzaingoen arteko komunikazioa ezartzeko biderik aproposena baita.

Hori guztia dela eta, bi aldeek Lankidetza Hitzarmen hau sinatzea adostu dute, betiere toki-araubidearen oinarrizko legerian eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako esparruan, aintzakotzat hartuz hurrengo,

KLAUSULAK

Lehenengoa.– Xedea.

Hitzarmen honen helburua da udal sinatzaileen Udaltzaingoa sartzea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarena den eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak kudeatzen duen TETRA Irrati Mugikorreko Sare Digitala (IMSD) komunikazio sarean eta; bestetik, polizia-lankidetza eta -koordinazioa bultzatzen dituzten informazio- eta komunikazio-sistemen bitartez trukaketa ahalbidetzen duten mekanismoak aurreikustea.

Bigarrena.– Tetra sarerako sarbidea.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren bidez, udal sinatzaileko Udaltzaingoari doan utziko dio sartzen Tetra Irrati Mugikorreko Sare Digitalean (IMSD), polizia-zerbitzu horri dagozkion eskumenak betetzeko behar diren komunikazioak egin ditzan.

Udal sinatzaileko udaltzaingoa azaldutako komunikazio-sarean sartzea errazte aldera, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak, Segurtasun Sailaren bitartez, udalari oinarri-emisorea esleituko dio.

Udal sinatzaileak, bere aldetik, compromiso hauek hartzen ditu:

– Esleitutako ekipoa erabiltzeko langile egokiak izatea.

– Instalatu eta mantentzeagatik sortutako gastuak ordaintzea.

– Behar bezalako segurtasun-bermeekin gordetzea eta; lagatako materiala hondatu, lapurtu edo galduz gero, berriz jartzeaz arduratuko da.

– Ohiko erabilerak, erruak edo zabarkeriak eragindako matxurak konpontzea.

Hitzarmen hau sinatu duen udala komunikazio-sarearekin konektatzeko beharrezkoak diren gainerako komunikazioekipoak (walkie-talkieak eta beste emisore batzuk) eskuratu eta mantentzeaz arduratuko da.

Irrati mugikorreko terminalak eskuratu, ezarri, kudeatu eta mantentzeak kontuan hartuko ditu hitzarmen honen I. eranskinean aurreikusitako jarraibideak eta prozedurak.

Hirugarrena.– Elkarren arteko komunikazioa.

Udaltzaingoaren eta Tetra Irrati Mugikorreko Sare Digitalean (IMSD) dauden beste talde, agentzia edo zerbitzu batzuen arteko komunikazioa burutuko da erabiltzaileen artean onartutako eta aurretik zehaztutako flota-planen arabera.

Akordio horietan oinarrituta, Ertzaintzak eta udal sinatzailearen Udaltzaingoak ahots-zerbitzuen elkarreragingarritasuna zehaztu ahalko dute.

Laugarrena.– Datu baseetarako sarbidea.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak udal sinatzailearen Udaltzaingoari sartzen utziko dio Segurtasun Saileko datu-base edo fitxategi polizialetara Tetra Irrati Mugikorreko Sare Digitalaren (IMSD), Udaltzaingoen Atariaren edo beste aplikazio batzuen bidez, kontsultak edo beste polizia-izapide batzuk egin ahal izateko; baina bakar-bakarrik Ertzaintzaren eta udal sinatzailearen Udaltzaingoaren artean sinatutako protokolo bereziaren bitartez zehaztuko den eran eta moduan, eta horretan berariaz zehazten diren murrizketak, segurtasun-mailak eta sarbide-kontrola aintzat hartuz, betiere polizia-kidegoen arteko eskuduntzak banatzeari jarraituz.

Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak, Segurtasun Sailaren bitartez, udaleko Udaltzaingoari sartzen utziko dio Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren datu-baseetan, lehenago esandako baliabideez eta helburuaz, Segurtasun Sailaren eta Barne Ministerioaren Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren artean aldez aurretik adostutako eran eta moduan.

Gorago adierazitako datu-zerbitzuetara sartzeko erabili beharreko irrati-terminalek erabiltzen dituzten funtzionarioei atxikirik egon beharko dute Udaltzaingoen Erregistroaren bidez. Horretarako, ezinbestekoa izango da kontsulta egiten duen agentearen identifikazioa eta erregistroa egitea.

Ondorio horietarako, udalak etengabe eguneratuta izan beharko ditu Udaltzaingoko agenteen datuak, asmo horretarako Autonomia Erkidegoak Segurtasun Sailaren bidez haren esku jarriko duen aplikatiboa baliatuz.

Datu pertsonalak dauzkaten datu-base edo fitxategietarako sarbideak errespetatu beharko du datu pertsonalak babesteari buruzko indarreko araudia.

Hitzarmen hau sinatzean Udaltzaingoen Erregistroa erabiltzeko moduan egon ezean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko datu-base edo fitxategietara sartzen diren udaleko Udaltzaingoaren erabiltzaileen altak eta bajak gauzatuko dira Segurtasun Saileko Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzara bidaliz dagokion datu-fitxategia.

Bosgarrena.– Trafikoa.

Hitzarmen hau sinatzen duen udaleko Udaltzaingoak hitzematen du hilero Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzari bidaliko dizkiola trafikoko istripuen kopuruari buruzko datu estatistikoak, gai horren gainean indarrean dagoen araudian aurreikusitako egiturari eta edukiei jarraiki eta, betiere, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak egoki zehazten duen modua erabiliz, besteak beste, faxa, posta elektronikoa, web zerbitzua.

Udal sinatzaileak Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak antolatutako bide-segurtasuneko kanpainetan elkarlanean aritzeko konpromisoa hartzen du.

Seigarrena.– Jarraipen batzordea.

Hitzarmen hau egoki aplikatzen dela ziurtatzeko jarraipen-batzordea sortuko da, eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko ordezkari batek eta sinatzen duen udaleko beste batek osatuko dute. Batzorde horren zereginak hauek dira: hitzarmena interpretatzean sor daitezkeen zalantzak argitzea, betearaztean eragin daitezkeen desadostasunak konpontzea, hitzarmenaren urratsak aztertzea eta, beharrezkoa izanez gero, hori hobetzeko proposamenak egitea.

Batzorde hori bilduko da hitzarmen horietako batek eskatzen duen bakoitzean eta, gutxienez, urtean behin.

Zazpigarrena.– Indarraldia.

Hitzarmen hau sinatzen den egunean sartuko da indarrean eta 2015eko abenduaren 31ra arteko indarraldia izango du. Gainera, automatikoki, urtez urte luzatuko da, baldin eta alderdietako batek berariaz salatzen ez badu. Horrelakoetan, salaketa aurkeztu eta jakinarazi beharko da hitzarmena amaitu baino hilabete lehenago gutxienez.

Zortzigarrena.– Hitzarmenaren araubidea eta auzigaiak.

Hitzarmen hau administrazio arlokoa da, eta, beraz, interpretatu eta garatzeko administrazio publikoen arteko lankidetza-hitzarmenei aplikatu beharreko administrazio-araubidea bete beharko da.

Seigarren klausulan adierazitako jarraipen-organoaren gain utzitako eginkizunei eragin gabe, hitzarmen hau ulertzean eta betetzean sor litezkeen auziak Administrazioarekiko auzien jurisdikzioaren ezagutzaren eta eskumenaren eraginpean geratuko dira.

Bederatzigarrena.– eraginkortasuna.

Hitzarmena sinatzen denetik behartuko ditu administrazio parte-hartzaileak.

Eta bi alderdiak bat datozela eta adierazitako guztia onartzen dutela erakusteko, hitzarmen hau izenpetzen dute, bi aletan, izenburuan esandako tokian eta egunean.

Segurtasun sailburua,

ESTEFANÍA BELTRÁN DE HEREDIA.

Sopelako alkatea,

GONTZAL HERMOSILLA RAMOS.

ERANSKINA
UDALTZAINGOEI DAGOZKIEN ETA SEGURTASUN SAILAREN «TETRA IMSD» SAREAN DAUDEN IRRATI MUGIKORREKO TERMINALAK ESKURATU, EZARRI, KUDEATU ETA MANTENTZEKO PROZEDURA

1.– Sarrera.

Agiri honek Udaltzaingoei dagozkien eta Segurtasun Sailaren «Tetra IMSD» sarean dauden irrati mugikorren terminalak eskuratu, zabaldu, kudeatu eta mantentzeko oinarrizko prozedura jasotzen du; halaber, jarraitu beharreko gomendioak eta prozedurak ere jasotzen ditu, bai eta zerbitzua behar bezala emateko prebentzio- eta zuzenketa-ekintzak ere.

2.– Orokorra.

2.1.– Sarearen eskema.

Informazioaren eta Komunikazioen Teknologien Alorrak (IKTA), besteak beste, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Saileko (EJHS) Irrati Mugikorreko Sare Digitala (IMSD) kudeatu eta ustiatu behar du.

Tetra estandarrak erabiltzen duen IMSD Segurtasun Saileko Komunikazioen Sareak ematen duen zerbitzuetako bat da; horrek garraiobidearen zeregina betetzen du, EAEn dauden oinarrizko estazio transmititzaile/hartzaileen eta gaur egun Erandion eta Vitoria-Gasteizen dauden kommutazio-zentroen arteko konexiorako aukera emateko. Sarearen osaera hauxe da:

(Ikus .PDF)

Kommutazio Zentroetan beretan egiten dira interkonexio guztiak, IMSDren bidez egindako taldekako zein banakako dei guztiak ezartzeko.

Sarearen oinarrizko estazioen erdia Erandioko kommutazio-zentrora dago konektatuta eta beste erdia, Vitoria-Gasteizko kommutazio-zentrora. Konfigurazio horrek aukera emango luke sareak ibiltzen jarraitzeko, baldin eta kommutazio-zentroetako bat erortzen bada, lurraldearen ia % 100ean komunikazioak lanean izanik.

Oinarrizko estazioak zabaldu dira eta horietako bakoitzaren estaldura-zonak ondokoenekin estaltzen dira. Horrek esan nahi du kommutazio-zentro bati esleitutako estazio batek edo guztiek huts eginez gero, komunikazioek ibiltzen jarraituko dutela, nahiz eta, estaldura-mailari dagokionez, pixka bat motelago.

Gaur egun, sare honen bidez zerbitzua ematen zaie zenbait agentziari, bai segurtasunekoei, bai larrialdietakoei. Agentzien taldeen arteko deien pribatutasun eta segurtasuna bermatuta dago, Tetra sarearen egituraren beraren eta diseinuaren bidez. Agentzien taldean ezin du beste talde batek esku hartu/entzun, nahiz eta agentzia beraren beste talde bat izan. Taldeen arteko komunikazioa behar izanez gero, sistemak zeregin horiek betetzeko beharrezko baliabideak ematen ditu, baldin eta nahitaezko protokolo eta akordioak ezartzen badira.

Lan egiteko modu horren taula ezartzeko eta normalizatzeko, «Flota Planak» ezarri dira; horietan, taldeen artean egon daitezkeen komunikazio-beharrak zehazten dira. Badago zehaztutako Floten Esparru Plana; hala ere, floten plan hauek egokitu daitezke, une zehatzetan agentziaren beraren beste talde batzuekin edo beste agentzia batzuetako taldeekin elkarreragingarritasuna behar duten erabiltzaileen arteko akordioak oinarri hartuta. Horiek ezarri ondoren, terminalak programatzen dira, onetsitako Floten Planaren arabera.

2.2.– Arreta.

Erabiltzaileen Arreta Zentroa da, Informazioaren eta Komunikazioen Teknologien Alorraren mendekoa.

Hori harremanetarako puntu bakarra da, erabiltzaileei Segurtasun Sailak ematen dituen zerbitzuen gorabehera, matxura eta kontsulten gainean arreta emateko, bai informatika-arloan, ai telekomunikazio-arloan, gorabeherak gertatzen direnetik konpontzen direnera arteko kudeaketa egokia bermatzeko.

Honako prozesuak egiten ditu:

● Gorabeheren erregistroa, dei-egileak emandako datuen bidez.

● Zenbait kasutan, gorabehera unean bertan konpondu ahalko da; beste zenbaitetan, horren berri emango zaio euskarri espezializatuari, eta horrek kononduko du. Telefonoaren bidez edo, bestela, bertaratu egingo da. Kasu horietan, erabiltzaileari gorabeheraren zenbakia emango zaio, segimendua egiteko.

● Arazo baten berri ematean euskarri espezializatuari, Arretak gorabeheraren bilakaera monitorizatzen jarraitzen du, erabiltzailearen aurrean ebazteko arduraduna baita; horretarako, bilakaeraren segimendua egin eta erabiltzaileari horren gaineko informazioa emango dio.

(Ikus .PDF)

2.3.– Sarea kudeatu eta mantentzeko zentroa.

Sarea Kudeatzeko Zentroa Erandion dago eta honako ardura du:

● Maila teknikoan, IMSD sistema –alegia, kontrol-zentroak, oinarrizko estazioak, sarearen hedatzaileak, bulegoko postuak– eta sistemaren gainerako elementuak ibiltzea.

● Tetra sarearen mantentze-zerbitzua kudeatzea; horretarako, prebentzio- zein zuzenketa-arloko mantentze-lanak behar bezala egiten direla egiaztatzea.

● Komunikazioen erabiltzaile, terminal, sare-elementu eta segurtasunaren osaera kudeatzea.

● Estatistika orokorrak eta xehatuak eskuratzea, bai sarearen funtzionamenduari dagokionez, bai terminalei dagokienez.

● Erabilgarritasun, saturazio, segurtasun, zerbitzuen kalitate, eta abarren gaineko parametroak aztertzea, zerbitzuaren maila egokia izan dadin.

2.4.– Terminalen laguntza teknikoa.

Irratien terminal berriek Segurtasun Sailaren IMSDren barruan ibili ahal izateko eta komunikazioen segurtasuna eta konfindentzialtasuna bermatu ahal izateko, aurretik, IKTAko zerbitzu teknikoek hasiera eman behar diete; IKTAk terminalaren eta sarearen konfigurazioetan behar bezalako parametroak sortuko ditu, ekipoa ibili ahal izateko.

Programatu ondoren, terminalak Segurtasun Sailaren Sarean lan egin ahalko du, eskura jarritako dei-taldeetan baino ez, bere profilari esleitutako Floten Planak jasotakoaren arabera.

Edozein aldaketa, konponketa edo terminala beste baliabide batera aldatu behar izanez gero, zerbitzu teknikoek berriro programatu beharko dute.

Aurretik azaldutakoa kontuan hartuta, beharrezkoa izango da, bai terminal berriak, bai konpondutakoak IKTAk bidaltzea; horretarako, kasu bakoitzerako egokiena den bidalketa-modua ezarriko da.

3.– Udaltzaingoekin funtzionatzeko protokoloak.

3.1.– Terminalak eskuratzea.

Udaltzaingoek edo, hala badagokio, udal egokiek berek eskuratu beharko dituzte egokitzat jotzen dituzten terminalak, beren ardurapekoak diren zereginak egokiro bete ahal izateko.

Terminalek GETen Tetra zehaztapenak bete behar dituzte, eta honakoak bete beharko dituzte, nahitaez:

● Komunikazio-protokoloak aire-interfazean, trunking moduan (V+D) eta modu zuzenean (DMO, batik bat modu efizientean maiztasunean).

● Tetra Vocoder.

● Interfazeak, kanpoko operadore eta gailuekin: MMI eta PEI.

● Segurtasuna: TEA2 aire-interfazean enkriptatzea eta terminalak autentifikatzea (edo prestazio hori epe laburrean sartzeko aukera).

● Handoverra edo gelaxken arteko deien transferentzia.

● Ekipoen onarpenaren eta elkarreragingarritasunaren probak. Motorolaren Dimetra 5.2 sistemaren bidez dokumentatutako elkarreragingarritasuna.

Funtzionamenduaren maiztasun-bandek maiztasunen esleipenaren nazioko koadroaren UN-28 nazionala erabiltzeko araua beteko dute.

● Trunking moduko transmisioko maiztasun-banda: 380-385MHz.

● Trunking moduko harrerako maiztasun-banda: 390-395MHz.

● Modu zuzeneko maiztasun-banda: 380-400MHz.

● RFren kanalaren banda-zabalera: 25KHz.

● Tx/Rx banaketa: 10MHz.

3.2.– Programazioa.

Dagokion udaltzaingoak terminalak eskuratu ondoren, horiek programatu egin beharko dira (ikusi 2.4. atala).

Eragiketa hau Segurtasun Sailaren erantzukizunpekoa da, eta horrek IKTAren bidez egingo du; horretarako, lankidetza-hitzarmenaren arabera dagozkion parametro tekniko eta operatiboak sartuko ditu.

Horiek programatu ondoren, igorgailuak instalatu ahalko dira.

3.3.– Oinarrizko igorgailuen instalazioa eta ibilgailuetakoa.

Oinarrizko igorgailuen instalazioa eta ibilgailuetan dauden igorgailuen instalazioa udaltzaingoen beren ardurapekoa izango da; horretarako, IKTAren Telekomunikazioen Arloaren zerbitzu teknikoen aholkularitza izango dute.

3.4.– Terminalen altak, bajak eta birprogramatzea.

Terminalen edozein alta, baja edo birprogramatzerako, IKTArekin jarri beharko da harremanetan.

● Terminalak berriro programatzeko mugigarriak (talkyak) badira, IKTAren egoitzara bidaliko dira, Erandiora, Telekomunikazioen Arloarentzat; horien zerbitzu teknikoek izango dute programatzeko eta jatorrizko egoerara bueltatzeko ardura.

● Igorgailuak diren kasuetan, bai finkoak, bai ibilgailuetan instalatutakoak, IKTAk baimendutako enpresa instalatzaileek izango dute terminalen zerbitzu teknikoetara joateko ardura, dagokion programazioa jasotzeko eta berriro programatzeko igorgailuetan instalatzeko. Lana egin ondoren, enpresa horiek sarea kudeatzeko zentroari emango diote abisua, sisteman alta emateko.

● Terminal bat bajan eman nahi izanez gero, Arreta zerbitzuari emango zaio abisua; gero, Arreta sarea kudeatzeko zentroarekin jarriko da harremanetan, baja egiteko. Baja aldi batekoa izan bada eta berriro alta eman nahi bazaio, Arretari emango zaio abisua, gaitzeko kudeaketa-lanak egiteko.

● Terminal bat matxuratuz gero (talkya edo igorgailua), protokoloa ezarriko da IKTArekin, ekipoetan sarearen segurtasuna arriskuan jar dezaketen datuak ezabatzeko, fabrikatzaileari konpontzeko bidali aurretik.

● Terminalak galdu edo ebatsiz gero, berehala emango zaio abisua Arreta zerbitzuari, sisteman baja emateko, eta terminal horretatik deirik egin edo jaso ezin izateko.

3.5.– Datu-zerbitzuetara sartzea.

Segurtasuna, sarreren kontrola eta DBLO betetzea bermatzeko, ezinbestekoa da datu pertsonalak atzitzeko sarrerek erregistroa uztea (zein informazio, nork eta noiz).

Hori dela eta, hitzarmenak IMSDren bidez datu-baseetara sartzeko funtzionaltasunak jasotzen dituenean, nahitaezkoa izango da zerbitzu horiek erabiliko dituzten udaltzaingoen irrati-terminalak erabiltzen dituzten agenteei lotuta egotea, Udaltzaingoen Erregistroaren bidez. Erregistro independentea egongo da, eta udaltzaingo bakoitza baino ezingo da sartu eta horrek baino ez du kudeatuko.

Erregistro hauek kontsultatu ahalko dira, Udaltzaingoen Erregistroan jasotako aukera espezifikoen bidez. Horretarako, udaltzaingo bakoitzari sartzeko kodea emango zaio, esleitzen/baimentzen duten pertsonak bakarrik sartu ahal izateko sarreren erregistroetara eta agenteen terminalen esleipenera.

Hasiera batean, urtebeteko antzinatasuna duten erregistroak gordeko dira.

3.6.– Prestakuntza.

Udaltzaingoen erabiltzaileen prestakuntzarako, Tetra sarearen ekipo eta zerbitzuak erabiltzeko, IKTAk prestakuntza-saioak emango dizkio agentzia bakoitzeko erabiltzaile aurreratuen kopuru txiki bati, eta horiek izango dute ezagutza hori dagokion udaltzaingoaren gainerako erabiltzaileei emateko ardura.

Nolanahi ere, prestakuntza-saio berrien gaineko edozein zalantza edo beharren aurrean, IKTA erabilgarri egongo da une zehatz batean eskatzen duenarentzat.

3.7.– Gorabeheren kudeaketa.

Irrati Mugikorreko Sare Digitalaren gaineko edozein gorabehera gertatuz gero, Informazioaren eta Telekomunikazioen Teknologien Alorrak (IKTA) Arreta izeneko Erabiltzaileen Arreta Zentroa du eskuragarri; horrek, gorabeherak kudeatzeko aplikazio baten bidez, aukera ematen du honako eragiketak egiteko:

● Gorabeheren erregistroa.

● Jakinarazitako gorabeheren egoera kontsultatzea.

● Gorabehera baten informazio gehigarria ematea.

● Dagoeneko jakinarazitako gorabehera baten konponbidea erreklamatzea.

● Gorabehera konpondu dela berrestea.

Era berean, udaltzaingo bakoitzak, aurretik zehaztutako telefono edo harremanetarako pertsona jakinarazi beharko du, Arreta Zerbitzuak ordezkari bakarra izateko, jakinarazitako gorabeherei buruzko informazio gehiago emateko edo bilatzeko. Garrantzitsua da ordezkari edo harremanetarako telefono hori bakarra izatea, udaltzaingoaren bulegoen barruan harreman anitzak saihesteko.

(Ikus .PDF)
V. ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN ABENDUAREN 3KO 50/2015 EBAZPENARENA
LANKIDETZA-HITZARMENA, EUSKADIKO AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOAK ETA ARRASATEKO UDALAK SINATU BEHARREKOA, POLIZIA-KOORDINAZIO ETA ELKARLANAREN ARLOAN

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 16an.

BILDU DIRA:

Alde batetik Estefanía Beltrán de Heredia Arróniz andrea, Eusko Jaurlaritzako Segurtasuneko sailburua agertu da eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren izen eta ordezkaritzan esku hartu du.

Bestetik, Maria Ubarretxena Cid andrea, Arrasateko Udaleko alkatea, aipatu udalaren izen eta ordezkaritzan.

Ordezkariak direnez, eta hitzarmen hau egiteko legezko gaitasun nahikoarekin, ondokoa

ADIERAZI DUTE:

Lehenengoa.– Euskadiko Segurtasun Publikoaren Sistema Antolatzeari buruzko ekainaren 28ko 15/2012 Legeak 42. artikuluan ezarri duenez, Segurtasun publikoaren eskumena duen sailak erabilera komuneko komunikazio-sare bat sortu eta mantenduko du konektatzeko bai Ertzaintza eta udaltzaingoak elkarrekin bai bi horiek segurtasun publikoaren sistemako gainontzeko zerbitzu profesionalekin ere. Gaineratu duenez, Ertzaintzak eta udaltzaingoek elkarri lagundu eta informazioa eman beharko diote, bakoitzak bere eginkizunen barruan.

Era berean, Euskadiko Segurtasun Publikoaren Sistema Antolatzeari buruzko Legearen 36. artikuluaren arabera, koordinazioaz ari garenean, elkarri informazioa eman, baliabide material eta giza baliabideen dotazioa homogeneo izan eta elkarrekin aritzeko aukera ematen duten bitarteko eta baliabideak finkatzeko jardun-sistemen multzoaz ari gara, alegia, udalerriei nahiz Euskal Autonomia Erkidegoari agindutako jardun-ahalmenek bat egiteko moduan.

Bigarrena.– Euskadiko Segurtasun Publikoaren Sistemak Ertzaintzaren eta Udaltzaingoen arteko lankidetza- eta koordinazio-mekanismo bateratuak behar ditu, hain zuzen, jarduerak bikoiztea saihesteko eta polizia-kidego guztien ekintza-baliabideak optimizatzeko asmoz.

Hirugarrena.– Ondorioz, premiazkoa da zehaztea eta bultzatzea Ertzaintzaren eta Udaltzaingoen arteko informazio-trukea eta batera jardutea ahalbidetzen dituzten irizpide, prozedura eta bitartekoen ezarpena.

Ildo honi jarraituz, premiazkoa da komunikabide seguruagoak eta eraginkorragoak izatea; eta Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazioa, Segurtasun Sailaren bidez, Tetra Irrati Mugikorreko Sare Digitalaren (IMSD) titularra denez, bi aldeek egokitzat jotzen dute azpiegitura hori erabiltzea Ertzaintzaren eta Udaltzaingoen arteko komunikazioa ezartzeko biderik aproposena baita.

Hori guztia dela eta, bi aldeek Lankidetza Hitzarmen hau sinatzea adostu dute, betiere toki-araubidearen oinarrizko legerian eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako esparruan, aintzakotzat hartuz hurrengo,

KLAUSULAK

Lehenengoa.– Xedea.

Hitzarmen honen helburua da udal sinatzaileen Udaltzaingoa sartzea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarena den eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak kudeatzen duen TETRA Irrati Mugikorreko Sare Digitala (IMSD) komunikazio sarean eta; bestetik, polizia-lankidetza eta -koordinazioa bultzatzen dituzten informazio- eta komunikazio-sistemen bitartez trukaketa ahalbidetzen duten mekanismoak aurreikustea.

Bigarrena.– Tetra sarerako sarbidea.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren bidez, udal sinatzaileko Udaltzaingoari doan utziko dio sartzen Tetra Irrati Mugikorreko Sare Digitalean (IMSD), polizia-zerbitzu horri dagozkion eskumenak betetzeko behar diren komunikazioak egin ditzan.

Udal sinatzaileko udaltzaingoa azaldutako komunikazio-sarean sartzea errazte aldera, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak, Segurtasun Sailaren bitartez, udalari oinarri-emisorea esleituko dio.

Udal sinatzaileak, bere aldetik, compromiso hauek hartzen ditu:

– Esleitutako ekipoa erabiltzeko langile egokiak izatea.

– Instalatu eta mantentzeagatik sortutako gastuak ordaintzea.

– Behar bezalako segurtasun-bermeekin gordetzea eta; lagatako materiala hondatu, lapurtu edo galduz gero, berriz jartzeaz arduratuko da.

– Ohiko erabilerak, erruak edo zabarkeriak eragindako matxurak konpontzea.

Hitzarmen hau sinatu duen udala komunikazio-sarearekin konektatzeko beharrezkoak diren gainerako komunikazioekipoak (walkie-talkieak eta beste emisore batzuk) eskuratu eta mantentzeaz arduratuko da.

Irrati mugikorreko terminalak eskuratu, ezarri, kudeatu eta mantentzeak kontuan hartuko ditu hitzarmen honen I. eranskinean aurreikusitako jarraibideak eta prozedurak.

Hirugarrena.– Elkarren arteko komunikazioa.

Udaltzaingoaren eta Tetra Irrati Mugikorreko Sare Digitalean (IMSD) dauden beste talde, agentzia edo zerbitzu batzuen arteko komunikazioa burutuko da erabiltzaileen artean onartutako eta aurretik zehaztutako flota-planen arabera.

Akordio horietan oinarrituta, Ertzaintzak eta udal sinatzailearen Udaltzaingoak ahots-zerbitzuen elkarreragingarritasuna zehaztu ahalko dute.

Laugarrena.– Datu baseetarako sarbidea.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak udal sinatzailearen Udaltzaingoari sartzen utziko dio Segurtasun Saileko datu-base edo fitxategi polizialetara Tetra Irrati Mugikorreko Sare Digitalaren (IMSD), Udaltzaingoen Atariaren edo beste aplikazio batzuen bidez, kontsultak edo beste polizia-izapide batzuk egin ahal izateko; baina bakar-bakarrik Ertzaintzaren eta udal sinatzailearen Udaltzaingoaren artean sinatutako protokolo bereziaren bitartez zehaztuko den eran eta moduan, eta horretan berariaz zehazten diren murrizketak, segurtasun-mailak eta sarbide-kontrola aintzat hartuz, betiere polizia-kidegoen arteko eskuduntzak banatzeari jarraituz.

Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak, Segurtasun Sailaren bitartez, udaleko Udaltzaingoari sartzen utziko dio Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren datu-baseetan, lehenago esandako baliabideez eta helburuaz, Segurtasun Sailaren eta Barne Ministerioaren Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren artean aldez aurretik adostutako eran eta moduan.

Gorago adierazitako datu-zerbitzuetara sartzeko erabili beharreko irrati-terminalek erabiltzen dituzten funtzionarioei atxikirik egon beharko dute Udaltzaingoen Erregistroaren bidez. Horretarako, ezinbestekoa izango da kontsulta egiten duen agentearen identifikazioa eta erregistroa egitea.

Ondorio horietarako, udalak etengabe eguneratuta izan beharko ditu Udaltzaingoko agenteen datuak, asmo horretarako Autonomia Erkidegoak Segurtasun Sailaren bidez haren esku jarriko duen aplikatiboa baliatuz.

Datu pertsonalak dauzkaten datu-base edo fitxategietarako sarbideak errespetatu beharko du datu pertsonalak babesteari buruzko indarreko araudia.

Hitzarmen hau sinatzean Udaltzaingoen Erregistroa erabiltzeko moduan egon ezean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko datu-base edo fitxategietara sartzen diren udaleko Udaltzaingoaren erabiltzaileen altak eta bajak gauzatuko dira Segurtasun Saileko Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzara bidaliz dagokion datu-fitxategia.

Bosgarrena.– Trafikoa.

Hitzarmen hau sinatzen duen udaleko Udaltzaingoak hitzematen du hilero Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzari bidaliko dizkiola trafikoko istripuen kopuruari buruzko datu estatistikoak, gai horren gainean indarrean dagoen araudian aurreikusitako egiturari eta edukiei jarraiki eta, betiere, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak egoki zehazten duen modua erabiliz, besteak beste, faxa, posta elektronikoa, web zerbitzua.

Udal sinatzaileak Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak antolatutako bide-segurtasuneko kanpainetan elkarlanean aritzeko konpromisoa hartzen du.

Seigarrena.– Jarraipen batzordea.

Hitzarmen hau egoki aplikatzen dela ziurtatzeko jarraipen-batzordea sortuko da, eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko ordezkari batek eta sinatzen duen udaleko beste batek osatuko dute. Batzorde horren zereginak hauek dira: hitzarmena interpretatzean sor daitezkeen zalantzak argitzea, betearaztean eragin daitezkeen desadostasunak konpontzea, hitzarmenaren urratsak aztertzea eta, beharrezkoa izanez gero, hori hobetzeko proposamenak egitea.

Batzorde hori bilduko da hitzarmen horietako batek eskatzen duen bakoitzean eta, gutxienez, urtean behin.

Zazpigarrena.– Indarraldia.

Hitzarmen hau sinatzen den egunean sartuko da indarrean eta 2015eko abenduaren 31ra arteko indarraldia izango du. Gainera, automatikoki, urtez urte luzatuko da, baldin eta alderdietako batek berariaz salatzen ez badu. Horrelakoetan, salaketa aurkeztu eta jakinarazi beharko da hitzarmena amaitu baino hilabete lehenago gutxienez.

Zortzigarrena.– Hitzarmenaren araubidea eta auzigaiak.

Hitzarmen hau administrazio arlokoa da, eta, beraz, interpretatu eta garatzeko administrazio publikoen arteko lankidetza-hitzarmenei aplikatu beharreko administrazio-araubidea bete beharko da.

Seigarren klausulan adierazitako jarraipen-organoaren gain utzitako eginkizunei eragin gabe, hitzarmen hau ulertzean eta betetzean sor litezkeen auziak Administrazioarekiko auzien jurisdikzioaren ezagutzaren eta eskumenaren eraginpean geratuko dira.

Bederatzigarrena.– Eraginkortasuna.

Hitzarmena sinatzen denetik behartuko ditu administrazio parte-hartzaileak.

Eta bi alderdiak bat datozela eta adierazitako guztia onartzen dutela erakusteko, hitzarmen hau izenpetzen dute, bi aletan, izenburuan esandako tokian eta egunean.

Segurtasun sailburua,

ESTEFANÍA BELTRÁN DE HEREDIA.

Arrasateko alkatea,

MARIA UBARRETXENA CID.

ERANSKINA
UDALTZAINGOEI DAGOZKIEN ETA SEGURTASUN SAILAREN «TETRA IMSD» SAREAN DAUDEN IRRATI MUGIKORREKO TERMINALAK ESKURATU, EZARRI, KUDEATU ETA MANTENTZEKO PROZEDURA

1.– Sarrera.

Agiri honek Udaltzaingoei dagozkien eta Segurtasun Sailaren «Tetra IMSD» sarean dauden irrati mugikorren terminalak eskuratu, zabaldu, kudeatu eta mantentzeko oinarrizko prozedura jasotzen du; halaber, jarraitu beharreko gomendioak eta prozedurak ere jasotzen ditu, bai eta zerbitzua behar bezala emateko prebentzio- eta zuzenketa-ekintzak ere.

2.– Orokorra.

2.1.– Sarearen eskema.

Informazioaren eta Komunikazioen Teknologien Alorrak (IKTA), besteak beste, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Saileko (EJHS) Irrati Mugikorreko Sare Digitala (IMSD) kudeatu eta ustiatu behar du.

Tetra estandarrak erabiltzen duen IMSD Segurtasun Saileko Komunikazioen Sareak ematen duen zerbitzuetako bat da; horrek garraiobidearen zeregina betetzen du, EAEn dauden oinarrizko estazio transmititzaile/hartzaileen eta gaur egun Erandion eta Vitoria-Gasteizen dauden kommutazio-zentroen arteko konexiorako aukera emateko. Sarearen osaera hauxe da:

(Ikus .PDF)

Kommutazio Zentroetan beretan egiten dira interkonexio guztiak, IMSDren bidez egindako taldekako zein banakako dei guztiak ezartzeko.

Sarearen oinarrizko estazioen erdia Erandioko kommutazio-zentrora dago konektatuta eta beste erdia, Vitoria-Gasteizko kommutazio-zentrora. Konfigurazio horrek aukera emango luke sareak ibiltzen jarraitzeko, baldin eta kommutazio-zentroetako bat erortzen bada, lurraldearen ia % 100ean komunikazioak lanean izanik.

Oinarrizko estazioak zabaldu dira eta horietako bakoitzaren estaldura-zonak ondokoenekin estaltzen dira. Horrek esan nahi du kommutazio-zentro bati esleitutako estazio batek edo guztiek huts eginez gero, komunikazioek ibiltzen jarraituko dutela, nahiz eta, estaldura-mailari dagokionez, pixka bat motelago.

Gaur egun, sare honen bidez zerbitzua ematen zaie zenbait agentziari, bai segurtasunekoei, bai larrialdietakoei. Agentzien taldeen arteko deien pribatutasun eta segurtasuna bermatuta dago, TETRA sarearen egituraren beraren eta diseinuaren bidez. Agentzien taldean ezin du beste talde batek esku hartu/entzun, nahiz eta agentzia beraren beste talde bat izan. Taldeen arteko komunikazioa behar izanez gero, sistemak zeregin horiek betetzeko beharrezko baliabideak ematen ditu, baldin eta nahitaezko protokolo eta akordioak ezartzen badira.

Lan egiteko modu horren taula ezartzeko eta normalizatzeko, «Flota Planak» ezarri dira; horietan, taldeen artean egon daitezkeen komunikazio-beharrak zehazten dira. Badago zehaztutako Floten Esparru Plana; hala ere, floten plan hauek egokitu daitezke, une zehatzetan agentziaren beraren beste talde batzuekin edo beste agentzia batzuetako taldeekin elkarreragingarritasuna behar duten erabiltzaileen arteko akordioak oinarri hartuta. Horiek ezarri ondoren, terminalak programatzen dira, onetsitako Floten Planaren arabera.

2.2.– Arreta.

Erabiltzaileen Arreta Zentroa da, Informazioaren eta Komunikazioen Teknologien Alorraren mendekoa.

Hori harremanetarako puntu bakarra da, erabiltzaileei Segurtasun Sailak ematen dituen zerbitzuen gorabehera, matxura eta kontsulten gainean arreta emateko, bai informatika-arloan, ai telekomunikazio-arloan, gorabeherak gertatzen direnetik konpontzen direnera arteko kudeaketa egokia bermatzeko.

Honako prozesuak egiten ditu:

● Gorabeheren erregistroa, dei-egileak emandako datuen bidez.

● Zenbait kasutan, gorabehera unean bertan konpondu ahalko da; beste zenbaitetan, horren berri emango zaio euskarri espezializatuari, eta horrek kononduko du telefonoaren bidez edo, bestela, bertaratu egingo da. Kasu horietan, erabiltzaileari gorabeheraren zenbakia emango zaio, segimendua egiteko.

● Arazo baten berri ematean euskarri espezializatuari, Arretak gorabeheraren bilakaera monitorizatzen jarraitzen du, erabiltzailearen aurrean ebazteko arduraduna baita; horretarako, bilakaeraren segimendua egin eta erabiltzaileari horren gaineko informazioa emango dio.

(Ikus .PDF)

2.3.– Sarea kudeatu eta mantentzeko zentroa.

Sarea Kudeatzeko Zentroa Erandion dago eta honako ardura du:

● Maila teknikoan, IMSD sistema –alegia, kontrol-zentroak, oinarrizko estazioak, sarearen hedatzaileak, bulegoko postuak– eta sistemaren gainerako elementuak ibiltzea.

● Tetra sarearen mantentze-zerbitzua kudeatzea; horretarako, prebentzio- zein zuzenketa-arloko mantentze-lanak behar bezala egiten direla egiaztatzea.

● Komunikazioen erabiltzaile, terminal, sare-elementu eta segurtasunaren osaera kudeatzea.

● Estatistika orokorrak eta xehatuak eskuratzea, bai sarearen funtzionamenduari dagokionez, bai terminalei dagokienez.

● Erabilgarritasun, saturazio, segurtasun, zerbitzuen kalitate, eta abarren gaineko parametroak aztertzea, zerbitzuaren maila egokia izan dadin.

2.4.– Terminalen laguntza teknikoa.

Irratien terminal berriek Segurtasun Sailaren IMSDren barruan ibili ahal izateko eta komunikazioen segurtasuna eta konfindentzialtasuna bermatu ahal izateko, aurretik, IKTAko zerbitzu teknikoek hasiera eman behar diete; IKTAk terminalaren eta sarearen konfigurazioetan behar bezalako parametroak sortuko ditu, ekipoa ibili ahal izateko.

Programatu ondoren, terminalak Segurtasun Sailaren Sarean lan egin ahalko du, eskura jarritako dei-taldeetan baino ez, bere profilari esleitutako Floten Planak jasotakoaren arabera.

Edozein aldaketa, konponketa edo terminala beste baliabide batera aldatu behar izanez gero, zerbitzu teknikoek berriro programatu beharko dute.

Aurretik azaldutakoa kontuan hartuta, beharrezkoa izango da, bai terminal berriak, bai konpondutakoak IKTAk bidaltzea; horretarako, kasu bakoitzerako egokiena den bidalketa-modua ezarriko da.

3.– Udaltzaingoekin funtzionatzeko protokoloak.

3.1.– Terminalak eskuratzea.

Udaltzaingoek edo, hala badagokio, udal egokiek berek eskuratu beharko dituzte egokitzat jotzen dituzten terminalak, beren ardurapekoak diren zereginak egokiro bete ahal izateko.

Terminalek GETen Tetra zehaztapenak bete behar dituzte, eta honakoak bete beharko dituzte, nahitaez:

● Komunikazio-protokoloak aire-interfazean, trunking moduan (V+D) eta modu zuzenean (DMO, batik bat modu efizientean maiztasunean).

● Tetra Vocoder.

● Interfazeak, kanpoko operadore eta gailuekin: MMI eta PEI.

● Segurtasuna: TEA2 aire-interfazean enkriptatzea eta terminalak autentifikatzea (edo prestazio hori epe laburrean sartzeko aukera).

● Handoverra edo gelaxken arteko deien transferentzia.

● Ekipoen onarpenaren eta elkarreragingarritasunaren probak. Motorolaren Dimetra 5.2 sistemaren bidez dokumentatutako elkarreragingarritasuna.

Funtzionamenduaren maiztasun-bandek maiztasunen esleipenaren nazioko koadroaren UN-28 nazionala erabiltzeko araua beteko dute.

● Trunking moduko transmisioko maiztasun-banda: 380-385MHz.

● Trunking moduko harrerako maiztasun-banda: 390-395MHz.

● Modu zuzeneko maiztasun-banda: 380-400MHz.

● RFren kanalaren banda-zabalera: 25KHz.

● Tx/Rx banaketa: 10MHz.

3.2.– Programazioa.

Dagokion udaltzaingoak terminalak eskuratu ondoren, horiek programatu egin beharko dira (ikusi 2.4. atala).

Eragiketa hau Segurtasun Sailaren erantzukizunpekoa da, eta horrek IKTAren bidez egingo du; horretarako, lankidetza-hitzarmenaren arabera dagozkion parametro tekniko eta operatiboak sartuko ditu.

Horiek programatu ondoren, igorgailuak instalatu ahalko dira.

3.3.– Oinarrizko igorgailuen instalazioa eta ibilgailuetakoa.

Oinarrizko igorgailuen instalazioa eta ibilgailuetan dauden igorgailuen instalazioa udaltzaingoen beren ardurapekoa izango da; horretarako, IKTAren Telekomunikazioen Arloaren zerbitzu teknikoen aholkularitza izango dute.

3.4.– Terminalen altak, bajak eta birprogramatzea.

Terminalen edozein alta, baja edo birprogramatzerako, IKTArekin jarri beharko da harremanetan.

● Terminalak berriro programatzeko mugigarriak (talkyak) badira, IKTAren egoitzara bidaliko dira, Erandiora, Telekomunikazioen Arloarentzat; horien zerbitzu teknikoek izango dute programatzeko eta jatorrizko egoerara bueltatzeko ardura.

● Igorgailuak diren kasuetan, bai finkoak, bai ibilgailuetan instalatutakoak, IKTAk baimendutako enpresa instalatzaileek izango dute terminalen zerbitzu teknikoetara joateko ardura, dagokion programazioa jasotzeko eta berriro programatzeko igorgailuetan instalatzeko. Lana egin ondoren, enpresa horiek sarea kudeatzeko zentroari emango diote abisua, sisteman alta emateko.

● Terminal bat bajan eman nahi izanez gero, Arreta zerbitzuari emango zaio abisua; gero, Arreta sarea kudeatzeko zentroarekin jarriko da harremanetan, baja egiteko. Baja aldi batekoa izan bada eta berriro alta eman nahi bazaio, Arretari emango zaio abisua, gaitzeko kudeaketa-lanak egiteko.

● Terminal bat matxuratuz gero (talkya edo igorgailua), protokoloa ezarriko da IKTArekin, ekipoetan sarearen segurtasuna arriskuan jar dezaketen datuak ezabatzeko, fabrikatzaileari konpontzeko bidali aurretik.

● Terminalak galdu edo ebatsiz gero, berehala emango zaio abisua Arreta zerbitzuari, sisteman baja emateko, eta terminal horretatik deirik egin edo jaso ezin izateko.

3.5.– Datu-zerbitzuetara sartzea.

Segurtasuna, sarreren kontrola eta DBLO betetzea bermatzeko, ezinbestekoa da datu pertsonalak atzitzeko sarrerek erregistroa uztea (zein informazio, nork eta noiz).

Hori dela eta, hitzarmenak IMSDren bidez datu-baseetara sartzeko funtzionaltasunak jasotzen dituenean, nahitaezkoa izango da zerbitzu horiek erabiliko dituzten udaltzaingoen irrati-terminalak erabiltzen dituzten agenteei lotuta egotea, Udaltzaingoen Erregistroaren bidez. Erregistro independentea egongo da, eta udaltzaingo bakoitza baino ezingo da sartu eta horrek baino ez du kudeatuko.

Erregistro hauek kontsultatu ahalko dira, Udaltzaingoen Erregistroan jasotako aukera espezifikoen bidez. Horretarako, udaltzaingo bakoitzari sartzeko kodea emango zaio, esleitzen/baimentzen duten pertsonak bakarrik sartu ahal izateko sarreren erregistroetara eta agenteen terminalen esleipenera.

Hasiera batean, urtebeteko antzinatasuna duten erregistroak gordeko dira.

3.6.– Prestakuntza.

Udaltzaingoen erabiltzaileen prestakuntzarako, Tetra sarearen ekipo eta zerbitzuak erabiltzeko, IKTAk prestakuntza-saioak emango dizkio agentzia bakoitzeko erabiltzaile aurreratuen kopuru txiki bati, eta horiek izango dute ezagutza hori dagokion udaltzaingoaren gainerako erabiltzaileei emateko ardura.

Nolanahi ere, prestakuntza-saio berrien gaineko edozein zalantza edo beharren aurrean, IKTA erabilgarri egongo da une zehatz batean eskatzen duenarentzat.

3.7.– Gorabeheren kudeaketa.

Irrati Mugikorreko Sare Digitalaren gaineko edozein gorabehera gertatuz gero, Informazioaren eta Telekomunikazioen Teknologien Alorrak (IKTA) Arreta izeneko Erabiltzaileen Arreta Zentroa du eskuragarri; horrek, gorabeherak kudeatzeko aplikazio baten bidez, aukera ematen du honako eragiketak egiteko:

● Gorabeheren erregistroa.

● Jakinarazitako gorabeheren egoera kontsultatzea.

● Gorabehera baten informazio gehigarria ematea.

● Dagoeneko jakinarazitako gorabehera baten konponbidea erreklamatzea.

● Gorabehera konpondu dela berrestea.

Era berean, udaltzaingo bakoitzak, aurretik zehaztutako telefono edo harremanetarako pertsona jakinarazi beharko du, Arreta Zerbitzuak ordezkari bakarra izateko, jakinarazitako gorabeherei buruzko informazio gehiago emateko edo bilatzeko. Garrantzitsua da ordezkari edo harremanetarako telefono hori bakarra izatea, udaltzaingoaren bulegoen barruan harreman anitzak saihesteko.

(Ikus .PDF)
VI. ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN ABENDUAREN 3KO 50/2015 EBAZPENARENA
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIO OROKORRAREN ETA ELGOIBARKO UDALAREN ARTEKO LANKIDETZA HITZARMENA, ELGOIBARKO TRENBIDE AZPIEGITURAREN TRAZATUA ETA EUSKOTRENEN GELTOKIAN HIRI-ANTOLAMENDUA HOBETUKO DITUEN PROIEKTUA EGIKARITZEKO OBRAK GAUZATZEKO

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 26a.

BILDU DIRA:

Alde batetik, Ana Isabel Oregi Bastarrika andrea, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren ordezkari.

Eta, bestetik, Ane Beitia Arriola andrea, Elgoibarko alkatea.

PARTE HARTU DUTE:

Ana Isabel Oregi Bastarrika andreak, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren ordezkari den aldetik; hitzarmen hau sinatzeko baimena du, Gobernu Kontseiluak 2015eko irailaren 15ean egindako bileraren ondorioz.

Ane Beitia Arriola andreak, Elgoibarko Udaleko alkate den aldetik; 2015eko ekainaren 8an Tokiko Gobernu Batzordeak hartutako erabakiaren arabera jarduten du.

Administrazioen arteko harreman guztiak bideratu behar dituzten koordinazioko, lankidetzako eta elkarren errespetuko printzipioen esparruan, parte hartu duten bi alderdiek lankidetza hitzarmen hau sinatzeko legezko gaitasuna aitortu diote elkarri eta, horretarako, honako hau:

ADIERAZTEN DUTE:

I.– Autonomia Estatutuaren 10.32 eta 10.33 artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde komunei dagokie honako gai hauei buruzko eskumena: portuak eta ibilbide osoa EAEko lurraldearen barruan egiten duten trenbideak, bai eta interes orokorraren legezko kalifikaziorik ez duten Lan Publikoak, edo eta berauen betetzeak beste lurralderik ukituko ez dutenak.

II.– Eskumen hori eta nork bere burua antolatzeko ahala baliatuta, Euskal Autonomia Erkidegoak, maiatzaren 21eko 6/2004 Legearen bitartez, Euskal Trenbide Sarea ente publikoa sortzea erabaki zuen; ente horren helburu soziala trenbide-garraioko azpiegiturak eraiki, zaindu, kudeatu eta administratzea da eta, horretarako, lehendik zeuden trenbide-garraioko azpiegiturak Euskal Trenbide Sarea ente publikoari atxiki zitzaizkion eta haren gain utzi ziren, ekainaren 6ko 118/2006 Dekretuaren bidez (118/2006 Dekretua, Eusko Trenbideak / Ferrocarriles Vascos, S.A.ren kapitala hainbat ekarpen itzuliz gutxitzea baimentzen duena eta lehendik dauden trenbide-azpiegituren administrazioa Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarea-ri atxiki eta gomendiotan emateko dena).

III.– Otsailaren 11ko 28/1997 Dekretu bidez behin betiko onetsitako Euskal Autonomia Erkidegoko Lurraldearen Antolamendurako Artezbideek trenbide-sarerako helburutzat jotzen dute inguruak berroneratzea, ahal dela trenbideak barrera eta muga izan ez daitezen, batez ere hiri-esparru konplexuetan. Horretarako, ikuspegi sektoriala gainditzen dute, eta hirigintza-estrategien eta azpiegituren aurreikuspenaren arteko oreka topatuko da, guztia ere inplikatutako erakunde eta organismo guztien artean harremanak estutzeko kulturan sakonduta.

IV.– Elgoibarko Udalari dagozkio Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legean esleitzen zaizkion hirigintza-antolamenduaren arloko eskumenak, besteak beste, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko Legean ezarritako aginduetan oinarrituta.

V.– Parte hartu dutenak bat datoz Elgoibarko Euskotrenen geltokiaren inguruan hiri-antolamendua hobetu egin behar dela esatean.

VI.– Azaldutako guztiari jarraikiz, deskribatutako helburuak betetzeko lan komunean beharrezkoak diren laguntza eta lankidetza elkarri eman behar dizkiotela jabetuta, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta Elgoibarko Udalak batera ekin nahi diote erreferentziako jardunari, betiere bakoitzak dagokion eskumen-esparruan; horretarako, lankidetza hitzarmen hau sinatu dute, honako klausula hauen arabera:

KLAUSULAK

Lehenengoa.– Hitzarmenaren xedea.

Hitzarmen honen xedea baldintzak finkatzea da; hain zuzen ere, dokumentu hau sinatu duten aldeek Elgoibarko trenbide-azpiegituraren trazatua eta Euskotrenen geltokian hiri-antolamendua hobetuko dituen proiektua egikaritzeko obrak gauzatzeko prozesuan lankidetzan jarduteko konpromisoaren baldintzak finkatzea, betiere geltokiaren ingurunea antolatzearren eta herriaren baitan txertatzearren, geltokia baita herrigunea eta San Roke elkarrekin lotzen dituen gunea. Halaber, ibilgailuen eta oinezkoen irisgarritasuna hobetuko da.

Bigarrena.– Lanen edukia.

Hainbat lan egingo dira: trenbidearen azpiegituretan hainbat jarduketa, sestrapeko eta gaineko esku-hartzeak, guztia ere etorkizunean trenbideak bikoizteko aukera utzita eta behar bezala kontuan izanda integrazio- eta irisgarritasun-irizpideak.

Hirugarrena.– Proiektuaren kostua. Obrak egikaritzea.

Honako hauek dira jarduketa honek biltzen dituen eraikuntza-proiektuak:

1.– Ubitarte Buru eta Ubitarte Gain arteko errepidearen gainean bi gune horiek lotzeko pasabidea.

Kostua: 415.944,93 euro.

2.– Juan Mugertza kalean irisgarritasuna hobetzea; horretarako, baranda edo eskudela jarriko da.

Kostua: 64.457,91 euro.

3.– Trenbide eta Juan Mugertza kaleen artean bi (2) igogailu jartzea, irisgarritasuna hobetzeko.

Kostua: 485.629,43 euro.

4.– San Rokeko zubiaren irisgarritasuna hobetzea.

Kostua: 86.463,01 euro

5.– Trenbide kaleko aparkalekuan hobekuntzak egitea.

Kostua: 156.721,23 euro.

Guztira: 1.209.216,51 euro.

Laugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren konpromisoak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren bitartez, Elgoibarko trenbide-azpiegituraren trazatua eta Euskotrenen geltokian hiri-antolamendua hobetuko dituzten proiektu horiek egikaritzeko lanen gutxi gorabeherako zenbatekoaren zati bat finantzatzeko konpromisoa hartu du, proiektua idazteari eta obren zuzendaritzari dagozkien ordainsariak ere kontuan hartuta; zenbateko hori, guztira, milioi bat berrehun eta bederatzi mila berrehun eta hamasei euro eta berrogeita hamaika zentimo (1.209.216,51) izango da eta gehienez bostehun mila euroko (500.000) ekarpena egingo du, BEZa barne, 15.0.1.09.31.0100.2.722.01.51311.001.G aurrekontu-partidaren kargura finantzatuta. Partida hori abenduaren 23ko 5/2014 Legearen bitartez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoaren 2015. urterako Aurrekontu Orokorren kargura eman da.

Bosgarrena.– Elgoibarko Udalaren konpromisoak.

Elgoibarko Udalak honako konpromiso hauek hartu ditu:

a) Bideragarritasun-azterketak finantzatuko ditu.

b) Eraikuntza-proiektuak idatziko ditu.

c) Proiektu horiek organo eskudunak behin betiko onartu arte izapidetuko ditu.

d) Obra horiek egikaritzeko beharrezkoak diren baimen guztiak eskatuko ditu.

e) Obrak egikaritzeko prozesua lizitatu, kontratatu eta teknikoki ikuskatuko du, bai eta obra horien zuzendaritza eta beharrezkoak diren bestelako zerbitzuak ere. Beharrezkoak diren obra eta zerbitzuak kontratatzeko garaian, kontratazio publikoaren arloan indarrean dagoen araudian agindutakoa bete beharko da.

f) Hirugarren klausulan zehaztutako obrak partzialki finantzatuko ditu, hau da, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak agindutako gehieneko ekarpena –aurreko klausulan adierazita dago– gainditzen duen zenbatekoan.

Era berean, Hirugarren Klausulan kalkulatutako aurrekontua gaindituz gero, gainkostu hori Udalak finantzatuko du, oso-osorik.

g) Proiektua egikaritzeko beharrezkoak izan daitezkeen lurrak emango ditu, baina jabari hori okupatzearen ondorioz Hitzarmen hau sinatu duten gainerako erakundeek ez dute inolako tasa, kanon edo arielik ordaindu beharko.

h) Obra horien (pasabidea, igogailuak, eskudela) mantentze-lanetako kostua oso-osorik bere gain hartu eta ordaindu beharko du, eta lanak egiten ari diren bitartean sor daitezkeen kalteak konpondu beharko ditu; halaber, obra horien kontserbazioa, garbiketa, segurtasuna, argiztapena eta abar ere Udalari dagozkio, eta obretarako sarbidean erabiltzaileentzako segurtasun-baldintzak betetzen direla bermatu beharko du.

i) Obra egikaritzen ari den bitartean, Elgoibarko Euskotrenen geltokirako sarbidea egongo dela bermatuko du.

Seigarrena.– Kalteen erantzukizuna.

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak ez du bere gain hartuko sarbide horiek erabiltzeagatik sor daitekeen ezein erantzukizun.

2.– Elgoibarko Udalak bere gain hartu du geltokiaren, pasabidearen eta igogailuen hiri-ingurunean jendea ibiltzearen ondorioz sor daitezkeen gorabehera edo istripuen erantzukizun oro, eta Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politika Sailera bideratutako edozein erreklamazio motari Udalak berak erantzungo dio; erreklamazio horiek ezin izango dira errepikatu erakunde horien aurka.

Zazpigarrena.– Kontratuen gorabeherak.

Obrak egikaritzen ari diren bitartean kontratuekin gorabeherarik gertatuz gero –eta proiektuaren prezioan ondorio ekonomikorik baldin badute–, Elgoibarko Udalak finantzatuko ditu. Dena den, Hitzarmen honen bederatzigarren klausulan eratzen den Jarraipen Batzordean onartu beharko dira aldez aurretik.

Zortzigarrena.– Lanak finantzatzearekin eta ordaintzearekin lotutako konpromisoak.

1.– Kontratazio-espedienteak onartu baino lehen, Sailak berak hartutako finantza-konpromisoak betetzeko kreditu nahikoa eta egokia baduela egiaztatzen duten ziurtagiriak igorriko ditu Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak Elgoibarko Udalera.

2.– Zuzendaritza teknikoak egin eta Elgoibarko Udalak onartu ostean, fakturak eta obra-ziurtapenak Ingurumen eta Lurralde Politika Sailera bidali behar dira, eman ahala; Sailak faktura eta obra-ziurtapen horien zenbatekoaren % 65 ordainduko dio Elgoibarko udalari, betiere hitzarmen honen laugarren klausulan zehaztutako konpromisoaren mugara iritsi arte; kasu horietarako erabakitzen den kontuan egin beharko du diru-sarrera, nahitaez. Akatsik detektatuz gero, Sailak gehienez ere hamabost egun balioduneko epean jakinarazi beharko du Elgoibarko Udalean, dagokion agiria jasotzen duen hurrengo egunetik kontatzen hasita; Udalak ere hamabost egun balioduneko epea izango du akatsa zuzentzeko.

Bederatzigarrena.– Jarraipen batzordea.

Batzorde bat eratuko da Hitzarmen honen koordinazioa eta jarraipena bermatzeko.

Batzordeak lau kide izango ditu: Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren bi ordezkari, eta Elgoibarko Udalaren beste bi ordezkari.

Batzordearen egiteko nagusia honako hau da:

Hitzarmenean bildutako lan eta konpromisoen koordinazioa eta jarraipena egitea, Hitzarmena behar bezala bete dadin.

Hamargarrena.– Hitzarmenaren araubidea eta interpretazioa.

Hitzarmen hau administratiboa da, eta interpretatzeko eta garatzeko administrazio publikoen arteko lankidetza-hitzarmenei aplikatzen zaien ordenamendu juridiko-administratiboari lotu behar zaio.

Hamaikagarrena.– Hitzarmenaren ondorioak eta iraupena.

1.– Hitzarmenak ez dakar esku hartzen duten alderdiek beren eskumenei uko egitea ezta horiek aldatzea ere, eta hitzarmenaren indarrez hartzen dituzten konpromisoei lotutako erantzukizunak bakarrik hartzen dituzte beren gain.

2.– Hitzarmen honek sinatzen den egunetik izango ditu ondorioak eta harrezkero behartuta egongo dira esku-hartzaileak; hitzarmenaren indarraldiak hartutako konpromisoak erabat bete arte iraungo du.

Hamabigarrena.– Hitzarmena iraungitzea.

1.– Hitzarmen hau egikaritzeko hartutako konpromiso guztiak betetzen direnean iraungiko da, edo bestela, ebazpen bidez.

2.– Alderen batek ez baditu bere gain hartutako konpromisoak betetzen, beste aldeak zorrotz bete ditzan edo hitzarmena indargabetzeko eskatu ahal izango du, betiere ez-betetze horrek eragindako kalte eta galerak ordainduta.

3.– Indargabetzen bada, aldeek erabakiko dute zer baldintzetan amaitu eta ordainduko diren egikaritzen ari diren lanak, bai eta jada egikarituta daudenak ez hondatzeko eta jendeak erabiltzeko moduan egoteko behar-beharrezkoak diren obrak ere, sortzen diren kalte eta galeren erreklamazioa egiteko aukera alde batera utzi gabe.

Eta ados daudela adierazteko, parte-hartzaileek hitzarmen hau izenpetu dute lau aletan, idazpuruan adierazitako lekuan eta egunean.

Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua,

ANA ISABEL OREGI BASTARRIKA.

Elgoibarko alkate-udalburua,

ANE BEITIA ARRIOLA.

VII. ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN ABENDUAREN 3KO 50/2015 EBAZPENARENA
2015ERAKO BERARIAZKO HITZARMENA 1999KO EKAINAREN 2AN EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAK BARNE MINISTERIOAREKIN (DROGEI BURUZKO PLAN NAZIONALERAKO GOBERNUAREN ORDEZKARITZA) IZENPETUTAKO LANKIDETZARAKO PROTOKOLO OROKORRARI DAGOKIONA

Madrilen, 2015eko azaroaren 10ean.

HONAKO HAUEK BILDU DIRA:

Batetik, don Francisco de Asís Babín Vich, Drogen Plan Nazionalerako Gobernuaren ordezkaria, urtarrilaren 23ko 249/2012 Errege Dekretuaren bidez izendatua (urtarrilaren 24ko 20. zk.ko BOE), Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioaren izenean eta ordezkaritzan, eskumenak eskuordetzeari buruzko urtarrilaren 17ko SSI/131/2013 Aginduko seigarren zenbakiko 1, b atalean ezarritakoarekin bat (2013ko otsailaren 1eko 28. zk.ko BOE). Bestetik, Jon Darpón Sierra jauna, Osasun Saileko sailburua, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioaren izenean eta ordezkaritzan, behar bezala ahaldundua dagoena egintza honetarako 2015eko urriaren 13an egindako gobernu-kontseiluaren akordioaren bidez.

ADIERAZI DUTE:

Barne Ministerioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia, Ekonomia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak 1999ko ekainaren 2an Lankidetzarako Protokolo Orokorra sinatu zutela droga-menpekotasunari dagokionez. Hitzarmen horrek ezartzen du protokolo orokor horretan Adjudikazioen Koordinazio Mahaia eta autonomia-erkidego horretako Justizia, Ekonomia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila lankidetzan arituko direla programa batzuetan eta horiek urteko hitzarmen espezifiko batean ezarriko direla eta horren arabera hau

ADOSTU DUTE:

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoaren Osasun Sailaren jarduketa 2015. urtean programa hauetan egingo dela:

Arabako espetxeko toxikomanietan esku hartzeko programa: 167.000,00 euro.

Hontza larrialdi- eta harrera-zentroa: 135.000,00 euro.

Alkoholaren kontsumoari buruzko prebentzio selektiboaren programa euskal autonomia-erkidegoko ikastetxeetan: 60.000,00 euro.

Bigarrena.– Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioak (Drogei buruzko Plan Nazionalerako Gobernuaren Ordezkaritza) programa horiek finantzatuko dituela, 2015eko apirilaren 24ko Adjudikazioen Koordinazio Mahaiaren ebazpenaren arabera. Horretarako, guztira, 362.000,00 euro bideratuko ditu 26.18.231A.458 kontzeptuaren kargura; izan ere, kontzeptu hori legez kontrako droga-trafikoagatik eta antzeko beste delituengatik konfiskatutako ondasunen funtsa arautzen duen maiatzaren 29ko 17/2003 legeko 3.1.b) artikulua aplikatuta, droga-trafikoagatik eta antzeko bestelako delituengatik konfiskatutako ondasunen funtsetik datozen kredituekin elikatzen da. Funtsen ordainketa hitzarmen hau sinatu ondoren egingo da.

Hirugarrena.– Hurrengo ekitaldiko lehenengo hiruhilekoan, Euskal Autonomia Erkidegoko Osasun Sailak Adjudikazioen Koordinazio Mahaiari azken txosten bat eta programen garapenari buruzko ebaluazioaren txostena bidaliko dizkio, programa horiek gauzatzeko egindako gastuaren ziurtagiri zehatz bat aurkezteaz gain.

Laugarrena.– Lehenengo akordioan aipatutako programak Euskal Autonomia Erkidegoko Osasun Sailak garatuko dituela 2015. urteko ekitaldian.

Bosgarrena.– Hitzarmen hau garatu eta aplikatzeko bi aldeek sinatutako lankidetzarako protokolo orokorrean ezarritakoa izango dela kontuan eta egindako gastua diruz lagundutako zenbatekoa baino txikiagoa balitz, soberan dagoen zenbatekoa Altxor Publikora itzuliko dela. Gainera, hitzarmen espezifikoan berariaz jasota ez dauden kasuak aipatutako Protokolo orokorreko xedapenek arautuko dituzte.

Seigarrena.– Hitzarmen hau azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretu bidez onartutako Sektore Publikoko Kontratuei buruzko Legeko testu bategineko 4.1.c artikuluaren baitan sinatu da, kontratu-araudiaren arlotik kanpo geldituz. Hala ere, Lege horretako printzipioak aplikatu ahal izango dira, izan daitezkeen zalantzak argitzeko.

Sor daitezkeen eztabaidak Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioaren eskumenekoak izango dira.

Azaldutako guztiarekin adostasuna adierazteko, hitzarmen honen bi ale izenpetzen ditugu adierazitako toki-egunetan.

Euskal Autonomia Erkidegoko Osasun saileko sailburua,

JON DARPÓN SIERRA.

Drogei buruzko plan Nazionalerako Gobernu ordezkaria,

FRANCISCO DE ASÍS BABÍN VICH.

VIII. ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN ABENDUAREN 3KO 50/2015 EBAZPENARENA
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEAREN ETA OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUAREN ARTEKO HITZARMENA EGUNERATZEA, OSASUN-INSTALAZIOAK OSASUNAREN ARLOKO IKERKETAN ETA IRAKASKUNTZAN ERABILTZEKO

Vitoria-Gasteizen, 2015eko urriaren 13an.

BILDU DIRA:

Batetik, Iñaki Goirizelaia jauna, Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea, erakunde horren izenean eta haren ordezkari gisa, eta bestetik, Jon Darpon Sierra jauna, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua zuzenbide pribatuko Ente Publikoaren presidentea. Alde biek adierazitako karguak betez eta legez eman zaizkien eskumenak erabiliz dihardute, eta elkarri aitortzen diote hitzarmen hau izenpetzeko gaitasuna.

ADIERAZTEN DUTE:

I.– Osasun-instalazioak osasunaren arloko ikerketan eta irakaskuntzan erabiltzeko Euskal Herriko Unibertsitateak eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuak sinatu duten Hitzarmeneko Lehenengo Xedapen Gehigarrian jasotakoaren arabera (25/2008 Ebazpena, abenduaren 10ekoa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena), Hitzarmen horretako eranskinak berrikusi, eta hala badagokio, eguneratu egingo dira, betiere irakaskuntzako, ikerkuntzako eta arlo asistentzialeko premiak aztertu eta gero Batzorde Mistoak halakorik proposatzen duenean.

II.– EHUko eta Osakidetzako ordezkariek osatzen duten Batzorde Mistoak 2014ko maiatzaren 2an egin zuen bileran, zera erabaki zen: EHUren eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren arteko Hitzarmeneko I. eta II. eranskinak eguneratzea eta dagokion proposamena hemen bildutakoei helaraztea, sina dezaten.

Horiek horrela, hau

ADOSTEN DUTE:

Lehenengoa.– EHUren eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren arteko Hitzarmenaren eguneratzea sinatzea, agiri honekin batera doazen Eranskinetan jasotako terminoetan.

I. eranskina: EHUren eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren artean hitzartutako zentro eta zerbitzuen zerrenda.

II. eranskina: Osakidetzan aktibo dauden langileen artean, irakasle gisa arituko direnen zerrenda.

Eta erabakitakoarekin ados daudela adierazteko, alde biek sinatu dute agiri hau, goiburuan adierazitako lekuan eta egunean.

Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea,

IÑAKI GOIRIZELAIA ORDORIKA.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoko presidentea,

JON DARPÓN SIERRA.

I. ERANSKINA
EHUREN ETA OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUAREN ARTEAN HITZARTUTAKO ZENTRO ETA ZERBITZUEN ZERRENDA

1.– Unibertsitate-Ospitaletan hitzartutako zerbitzuak eta arloak.

1.1.– Medikuntzako tituludunentzat.

Zerbitzuak:

BILBO-BASURTU ESI / BASURTUKO UNIBERTSITATE OSPITALEA

Anatomia Patologikoa

Anestesiologia eta Bizkortzea

Digestio Aparatua

Biokimika Klinikoa

Kardiologia

Bihotzeko Kirurgia

Kirurgia Orokorra

Aurpegi Masailetako Kirurgia

Dermatologia

Infekzio Gaixotasunak

Hematologia

Etxeko Ospitalizazioa

Barne Medikuntza

Mikrobiologia Klinikoa

Nefrologia

Neurologia

Obstetrizia eta Ginekologia

Oftalmologia

Otorrinolaringologia

Pediatria

Psikiatria

Erradiodiagnostiko Orokorra

Erradioterapia-Medikuntza Nuklearra

Erreumatologia

Traumatologia

Larrialdiak

Pediatriako Larrialdiak

Urologia

EZKERRALDEA-ENKARTERRI-CRUCES ESI/

GURUTZETAKO UNIBERTSITATE OSPITALEA

Anatomia Patologikoa

Anestesiologia eta Bizkortzea

AP Biología

Kardiologia

Bihotzeko Kirurgia

Kirurgia Orokorra eta Kirurgia Digestiboa

Kirurgia Orokorra eta Kirurgia Digestiboa (Endokrinoa)

Dermatologia

Digestiboa

Endokrinologia

Infekzio Gaixotasunak

Aurpegi Masailetako Kirurgia

Barne Medikuntza

Medikuntza Prebentiboa eta Osasun Publikoa

Nefrologia

Neurokirurgia

Neurologia

Obstetrizia eta Ginekologia

Oftalmologia

Otorrinolaringologia

Pediatria

Pediatria-ZIU

Psikiatria

Erradiodiagnostikoa

Erradiologia

Erradioterapia

Arnas Aparatua

Traumatologia

Larrialdiak

Pediatriako Larrialdiak

Urologia

DONOSTIALDEA ESI / DONOSTIA UNIBERTSITATE OSPITALEA

Anatomia Patologikoa

Anestesia eta Bizkortzea

Kirurgia Orokorra

Toraxeko Kirurgia

Dermatologia

Digestiboa

Endokrinologia

Hematologia

Immunologia

Medikuntza Intentsiboa

Barne Medikuntza

Medikuntza Prebentiboa

Mikrobiologia

Nefrologia

Neurologia

Obstetrizia eta Ginekologia

Onkologia Erradioterapikoa

Otorrinolaringologia

Pediatria

Psikiatria

Erreumatologia

Traumatologia

Larrialdia

Urologia

ARABAKO UNIBERTSITATE OSPITALEA

Anatomia Patologikoa

Kardiologia

Kirurgia Orokorra eta Kirurgia Digestiboa

Dermatologia

Digestiboa

Hematologia eta Hemoterapia

Barne Medikuntza

Medikuntza Nuklearra (Santiago)

Medikuntza Prebentiboa

Nefrologia

Pneumologia

Neurokirurgia (Santiago)

Neurologia

Obstetrizia eta Ginekologia

Oftalmologia

Otorrinolaringologia

Pediatria

Psikiatria (Santiago)

Erradiodiagnostikoa (Santiago)

Traumatologia

Larrialdiak

Urologia

1.2.– Odontologiako tituludunentzat.

Zerbitzuak:

BILBO-BASURTU ESI / BASURTUKO UNIBERTSITATE OSPITALEA

Aurpegi Masailetako Kirurgia

EZKERRALDEA-ENKARTERRI-CRUCES ESI / GURUTZETAKO UNIBERTSITATE OSPITALEA

Aurpegi Masailetako Kirurgia

1.3.– Fisioterapiako tituludunentzat.

Zerbitzuak:

BILBO-BASURTU ESI / BASURTUKO UNIBERTSITATE OSPITALEA

Errehabilitazioa

EZKERRALDEA-ENKARTERRI-CRUCES ESI / GURUTZETAKO UNIBERTSITATE OSPITALEA

Errehabilitazioa

ARABAKO UNIBERTSITATE OSPITALEA

Errehabilitazioa

DONOSTIALDEA ESI / DONOSTIA UNIBERTSITATE OSPITALEA

Errehabilitazioa

1.4.– Erizaintzako tituludunentzat.

Erizaintza-unitateak:

BIZKAIA

Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces ESI / Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea

Bilbo-Basurtu ESI / Basurtuko Unibertsitate Ospitalea

GIPUZKOA

Donostialdea ESI / Donostia Unibertsitate Ospitalea

1.5.– Psikologiako tituludunentzat.

Zerbitzuak:

BILBO-BASURTU ESI / BASURTUKO UNIBERTSITATE OSPITALEA

Neurologia

Psikiatria

EZKERRALDEA-ENKARTERRI-CRUCES ESI / GURUTZETAKO UNIBERTSITATE OSPITALEA

Neurologia

Psikiatria

DONOSTIALDEA ESI / DONOSTIA UNIBERTSITATE OSPITALEA

Neurologia

Psikiatria

ARABAKO UNIBERTSITATE OSPITALEA

Neurologia

Psikiatria

2.– Unibertsitate-ospitale ez direnetan hitzartutako zerbitzuak eta arloak.

2.1.– Medikuntzako tituludunentzat.

Zerbitzuak:

BARRUALDE-GALDAKAO ESI / GALDAKAO-USANSOLO OSPITALEA

Kirurgia Orokorra

Desintoxikatzeko Unitatea

Larrialdiak

Erradiodiagnostiko

Urologia

Kirurgia Ortopedikoa eta Traumatologia

2.2.– Fisioterapiako tituludunentzat.

Zerbitzuak:

BARRUALDE-GALDAKAO ESI / GALDAKAO-USANSOLO OSPITALEA

Errehabilitazioa

GORLIZKO OSPITALEA

Errehabilitazioa

BARAKALDO-SESTAOKO ESI / SAN ELOY OSPITALEA

Errehabilitazioa

SANTA MARINA OSPITALEA

Errehabilitazioa

LEZAKO OSPITALEA

Errehabilitazioa

2.3.– Erizaintzako tituludunentzat.

Erizaintza-unitateak:

BIZKAIA

Barakaldo-Sestaoko ESI / San Eloy Ospitalea

Santa Marina Ospitalea

Gorlizko Ospitalea

Barrualde-Galdakao ESI / Galdakao-Usansolo Ospitalea

GIPUZKOA

Debagoieneko ESI

Debabarreneko ESI

Bidasoako ESI

Goierri-Urola Garaiko ESI

2.4.– Psikologiako tituludunentzat.

Zerbitzuak:

BARRUALDE-GALDAKAO ESI

Neurologia

Psikiatria

BIZKAIKO OSASUN MENTALEKO SAREA / BERMEOKO OSPITALEA

Neurologia

Psikiatria

BIZKAIKO OSASUN MENTALEKO SAREA / ZALDIBARGO OSPITALEA

Neurologia

Psikiatria

BIZKAIKO OSASUN MENTALEKO SAREA / ZAMUDIOKO OSPITALEA

Neurologia

Psikiatria

ARABAKO OSPITALE PSIKIATRIKOA / ARABAKO OSPITALE PSIKIATRIKOA

3.– Lehen mailako arreta-unitateak.

3.1.– Medikuntza, odontologia eta fisioterapiako tituludunentzat.

BIZKAIA

Bilbo-Basurtu ESI / Lehen Mailako Arreta Unitateak

Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces ESI

Barrualde-Galdakao ESI / Lehen Mailako Arreta Unitateak

Uribeko Eskualdea

GIPUZKOA

Donostialdea ESI / Tolosaldea ESI

Debagoieneko ESI

Debabarreneko ESI

Bidasoako ESI

Goierri-Urola Garaiko ESI

ARABA

Arabako Eskualdea

3.2.– ERIZAINTZAKO TITULUDUNENTZAT

BIZKAIA

Bilbo-Basurtu ESI / Lehen Mailako Arreta Unitateak

Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces ESI

Barrualde-Galdakao ESI / Lehen Mailako Arreta Unitateak

Uribeko Eskualdea

GIPUZKOA

Donostialdea ESI / Tolosaldea ESI

Debagoieneko ESI

Debabarreneko ESI

Bidasoako ESI

Goierri-Urola Garaiko ESI

4.– Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako osasun mentaleko sareak.

MEDIKUNTZAKO ETA PSIKOLOGIAKO TITULUDUNENTZAT

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala