Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

243. zk., 2015eko abenduaren 22a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
5366

AGINDUA, 2015eko abenduaren 15ekoa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, I-A, I-B, II-A, II-B, II-C eta III-A berariazko osagarria duten mailako lanpostuak betetzeko lehiaketako balorazio-batzordearen osaera aldatzeko dena. Lanpostu horiek «Kudeaketa Administratiboa eta Kanpo Harremanak» ezagutza-arlokoak dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako karrerako funtzionarioentzat gordeta daude.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren 2015eko azaroaren 20ko Aginduaren bidez, I-A, I-B, II-A, II-B, II-C eta III-A berariazko osagarria duten mailako lanpostuak betetzeko lehiaketarako deialdia eta berariazko oinarriak onartzen dira. Lanpostu horiek «Kudeaketa Administratiboa eta Kanpo Harremanak» ezagutza-arlokoak dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako karrerako funtzionarioentzat gordeta daude.

Lehiaketa horren balorazio-batzordearen osaera aldatzeko beharra sortu denez, bi kide berri izendatzen dira batzorde horretarako, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren 2015eko azaroaren 20ko Aginduaren bidez izendatu zirenak ordezteko.

Euskal Funtzio Publikoaren Legeko 46. artikuluan eta hurrengoetan, eta urriaren 13ko 190/2004 Dekretuak onartu zuen EAEko administrazio publikoetako funtzionarioen lanpostuak betetzeko Erregelamenduan ezarritakoarekin bat etorriz, aipatu legearen 6.1.j) artikuluak ematen didan eskumenaz baliatuz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jose Antonio Alonso Varela kide titular izendatzea, Josu Erauzkin Barrenetxearen ordez.

Bigarrena.– Cecilia Anitua Trevijano ordezko kide izendatzea, Matilde Etxeberria Zuazoren ordez.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean; bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik bi hilabeteko epean.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko abenduaren 15a.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.


Azterketa dokumentala