Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

229. zk., 2015eko abenduaren 1a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
5139

IRAGARKIA, jakinarazteko Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordearen 2015eko uztailaren 2ko erabaki proposamena, irakasle baten borondatezko erretiroa adierazteko dena.

Ezinezkoa izan da Carlos Jesús Suárez González jaunari aipatutako erabaki proposamena jakinaraztea; horrela, bada, iragarki hau argitaratu da betetzeko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, 59.5 artikuluan zehaztutakoa eta ezar daitezkeen gainerako xedapenek zehaztutakoa (aipatutako legea irailaren 16ko 15/2014 Legeak, Sektore Publikoa arrazionalizatu eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzkoak, eraldatu zuen).

Iragarki hau argitara ematen da interesatua jakinaren gainean jartzeko, banakako jakinarazpen gisa hartu behar baitu, honako ohartarazpena kontuan hartuta:

Erabaki proposamenaren edukia ikusteko eta interesatuaren beraren eskariz hasitako borondatezko erretirorako prozedurarekin aurrera jarraitzeko, 10 eguneko epea ematen zaio interesatuari bere ustez egokiak diren alegazioak egin ditzan, eta «Declaraciones del funcionario para el reconocimiento de la pensión» izenburudun agirian eskatutako datuak eman ditzan. Izapide horiek Pertsonaleko Gerenteordetzan egin beharko ditu (Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea. Errektoregoko eraikina. Bizkaiko Campusa, Sarriena auzoa, 48940 Leioa), zuzenean edo azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, 38. artikuluan zehaztutako beste edozein bitarteko erabilita. Interesatuari ohartarazten zaio horrela egin ezean ulertuko dela eskaria bertan behera utzi duela eta espedientea artxibatu egingo dela azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, 71. artikuluan zehaztutakoaren babesean.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Leioa, 2015eko azaroaren 23.

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

XABIER ETXANIZ ERLE.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala