Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

229. zk., 2015eko abenduaren 1a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
5138

IRAGARKIA, Uraren ekainaren 23ko 1/2006 Legea hausteagatik irekitako zehapen-espediente baten ebazpena jakinarazteko dena.

Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan –Sektore Publikoa arrazionalizatzeari eta Administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatutakoan– xedatutakoa betetzeko.

Administrazio-bidea agortzen duen ebazpen horren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da Kantauriko Konfederazio Hidrografikoaren presidentearen aurrean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Asturiaseko Justizia Auzitegi Nagusiaren aurrean edota salatuaren helbideari dagokion zirkunskripzioko auzitegian. Bi errekurtso horiek aurkezteko epea hilabete eta bi hilabete izango dira, hurrenez hurren, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Administrazio Publikoek, berriz, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango dute, bi (2) hilabeteko epearen barruan, Asturiaseko Justizia Auzitegi Nagusiaren aurrean edota salatuaren helbideari dagokion zirkunskripzioko auzitegian. Errekurtso jartze horrek ez dio kalterik eragingo aldez aurretik errekerimendua egin ahal izateari, betiere Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluak dakarren eran eta epean.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balioa izan dezan.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko azaroaren 18a.

Instrukziogilea,

ESPERANZA ZURINAGA BAÑALES.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala