Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

229. zk., 2015eko abenduaren 1a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
5137

IRAGARKIA, egon litezkeen interesdunei ur-aprobetxamendurako eskubidea amaitzen dela jakinarazteko dena.

Baimen, Emakida eta Isurketa arloa - Uraren Euskal Agentzia.

Aprobetxamenduen titularrak eta jakinarazpenerako helbideak ezezagunak izanik, emakida-eskubidea amaitzeko administrazio-prozeduraren hasiera argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan –Sektore Publikoa arrazionalizatzeari eta Administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatutako horretan– xedatutakoari jarraikiz.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Uren Legearen Testu Bateginaren 66.2 artikuluan –uztailaren 20ko 1/2001 Errege Dekretuaren bidez onartua–, honako hau adierazten da: «Uren erabilera pribatiborako eskubidea, eskuratze-titulua edozein izanda ere, iraungita aitor daiteke ustiapenaren hiru urtetako etenaldi jarraiagatik, betiere etenaldia titularrari egotzi ahal zaionean». Hori dela eta, Uraren Euskal Agentziak iragarki honetako I. eranskinean zehaztutako ezaugarriak dituzten emakida-eskubideak amaitzeko administrazio-prozedurak hasi ditu.

Amaitzeko arrazoia: hiru urte baino gehiago egotea ustiatu gabe. Hasiera: ofizioz.

Iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hogeita hamar eguneko epea irekiko da, eskubide hori amaitzeak ukituriko edozeinek, eskubidearen titularrak barne, bidezko irizten duena adieraz diezaion, idatziz, dagokion udalari, edo Uraren Euskal Agentziaren Ekialdeko Arroen bulegoari (Intxaurrondo kalea 70, 1. solairua, 20015 Donostia).

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragina jakinarazpen honek.

Donostia, 2015eko azaroaren 16a.

Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala