Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

229. zk., 2015eko abenduaren 1a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
5136

IRAGARKIA, 1. sekzioko 486/2015 prozedura arruntean epatzeko idazkia jakinarazteko dena.

Hirugarren interesdun guztiei jakinarazten zaie IBAIA – Ikus Entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkarteak, Euskal Aktoreen Batasunak eta Euskal Herriko Gidoigileen Elkarte Profesionalak 1. sekzioko 486/2015 zenbakiko prozedura arruntari dagokion administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu dutela Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan. Errekurritutako egintza 2015eko ekainaren 8ko Agindua da, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, zeinaren bidez 2014ko uztailaren 18ko Ebazpenaren kontra jarri zen gora jotzeko errekurtsoa ezesten baita. Ebazpen horrek deklaratzen du Euskal Telebista SAU erakunde publikoaren kontrako zehapen-prozedura ez irekitzea, eta, ondorioz, aurkeztutako salaketak artxibatzea, Europako ekoizpenaren aurretiazko finantzaketaren betebeharrak ez betetzean oinarrituta, indarrean dagoen araudiak ezarritakoaren arabera.

Beraz, interesa izan dezaketen hirugarren guztiak epatzen dira, eta ohartarazten zaie bederatzi eguneko epea izango dutela, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko azaroaren 6a.

Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,

JOSU AGIRRE GOITIA.


Azterketa dokumentala