Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

229. zk., 2015eko abenduaren 1a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
5135

EDIKTUA, 2015eko urriaren 29koa, Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendariarena, diru-laguntzen espedienteei buruzko dokumentazio-errekerimenduak jakinarazteko dena.

Aipatutako errekerimenduak jakinarazten saiatu arren, ez da posible izan. Hori dela-eta, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan xedatutakoa kontuan izanik (Sektore publikoa arrazionalizatu eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatu zuen 30/1992 Legea), honako iragarki hau argitaratzen da.

Horretarako, honen bidez, interesdunei edo euren ordezkariei jakinarazten zaie, eskatutako diru-laguntza zehaztu ahal izateko, euren espedientearekin lotuta adierazten den dokumentazioa aurkeztu beharko dutela 10 eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, Eusko Jaurlaritzako Lan, Enplegu eta Gizarte Politiketako lurralde-ordezkaritzan (Intxaurrondo kalea 70 – 2., 20015, Donostia), zuzenean edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aurrez ikusitako edozein bitarteko erabilita. Halaber, interesdunei jakinarazten zaie epe hori igaro eta gero ez badute eskatu zaien dokumentazioa aurkeztu, ulertuko dela laguntza-eskaeran atzera egin dutela, edota, hala badagokio, eskatutako laguntzaren gutxieneko zenbatekoa onartzen dutela.

Horrez gain, jakinarazten da adierazten diren errekerimenduen testu osoa interesdunen eskura dagoela Eusko Jaurlaritzako Lan, Enplegu eta Gizarte Politiketako lurralde-ordezkaritzan.

Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesdunek jakin dezaten eta banakako jakinarazpentzat har dezaten.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragina.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 29a.

Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendaria,

JOSÉ LUIS MADRAZO JUANES.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala