Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

229. zk., 2015eko abenduaren 1a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
5134

IRAGARKIA, 2015eko azaroaren 23koa, Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila Zerbitzu zuzendariaren ordainketa-errekerimenduak jakinarazteko dena, Eranskinean zehaztutako espedienteekin lotutako etxebizitza sozialen onuradunen zorrei dagozkienak, hain zuzen.

Aipatutako errekerimenduen jakinarazpen pertsonala egitea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 59.5 artikuluan xedatutakoa betetzeko (Sektore Publikoa arrazionalizatzeari eta Administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatua).

Iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epea ezarri da zorra ordaintzeko.

Iragarkia argitaratu eta hilabete igarotakoan zorra ez bada ordaindu, legeak aurreikusitako egintzei ekingo zaie.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta banakako jakinarazpentzat hartu behar dute.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko azaroaren 23a.

Zerbitzu zuzendaria,

IÑAKI ARRIZABALAGA ORMAECHEA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala