Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

229. zk., 2015eko abenduaren 1a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
5133

IRAGARKIA, 2015eko azaroaren 6koa, Lanbideren zuzendari nagusiarena, diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzako gastuetarako prestazio osagarria izapidetzeko prozeduren jakinarazpenei buruzkoa (2241. zenbakia).

Banaka jakinarazten saiatu arren, ez da posible izan. Hori dela-eta, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan xedatutakoa kontuan izanik (Sektore publikoa arrazionalizatu eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatu zuen 30/1992 Legea), honako iragarki hau argitaratzen da.

Honen bidez, zitazio honetako interesdunei edo euren ordezkariei dei egiten zaie 15 eguneko epean ager daitezen, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren tokian-tokiko lurraldeko bulegora, jakinarazpena aurrez aurre jakitera emateko. Epe hori igarota, agerraldirako finkatutako egunaren biharamunetik hasita jakinarazpena egindakotzat joko dugu legezko ondorio guztietarako.

Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesdunek jakin dezaten eta banakako jakinarazpentzat har dezaten.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragina.

Vitoria-Gasteiz, 2015ko azaroaren 6a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

ADOLFO ALUSTIZA FERNÁNDEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala