Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

229. zk., 2015eko abenduaren 1a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

TOLOSAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5129

EDIKTUA, 285/2014 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Tolosako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 285/2014 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Patxi Iturriaga Mugika, Yoana Mendez Urdangarin, Jose Maria Etxeberria Iturrioz eta Gazteluko Udala.

Abokatua: Ignacio Basasoro Tolosa.

Prokuradorea: Maria Vega Perez Arroyo.

Demandatua: Juan Jose Aranzabe Saizar, Joseba Goikoetxea Amondarain, Miguel Aurquia Ibarlucea, Iñigo de Loyola Garcia Magriña, Ignacio Goicoechea Echeverria, Unai Goikoetxea Gabilondo, Maria Teresa Aranzabe Saizar eta Gazteluko Herritarrak Taldea.

Gaia: judizio arrunta.

Judizio horretan, epaia eman da 2015-11-05ean. Hona hemen epaitza, hitzez hitz:

«Ezetsi egiten dut Gazteluko Udalak eta Patxi Iturriaga Múgicak, Yoana Mendez Urdangarínek eta José María Etxeberria Iturriozek aurkeztu duten demanda, honako hauen kontrakoa: Gazteluko Herritarrak Taldea eta talde horretako kide diren Joseba Goikoetxea Amondarain, Juan José Aranzabe Saizar, Unai Goicoechea Gabilondo, Iñigo de Loyola García Magrina, Ignacio Goikoetxea Echevarria, María Teresa Aranzabe Saizar eta Miguel Aurquia Abarlucea. Horrenbestez, demandatua absolbitu egiten dut bere kontra egindako eskaera guztietatik.

Alderdi auzi-jartzaileari ezartzen zaizkio prozesuko kostuak.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, eta aditzera eman bekie ebazpenaren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez dezaketela epaitegi honetan hogei eguneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera.

Eraman bedi jatorrizkoa epaien liburura, eta egin bedi horren lekukotza, autoei eransteko.

Vanessa Caballero García andreak, Tolosako lehen auzialdiko eta instrukzioko 3 zenbakiko epaitegiko eta haren barrutiko epaile titularrak, horrela erabaki, agindu eta sinatzen du. Fede ematen dut.»

Gazteluko Herritarrak Taldea demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Tolosa (Gipuzkoa), 2015eko azaroaren 10a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala