Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

229. zk., 2015eko abenduaren 1a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5128

EDIKTUA, ezkontzako ondasun-eraentza likidatzeko 293/2015 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Judizio horretan, ebazpena eman da, eta hau da haren xedapen-zatia:

45/2015 AUTOA

Epailea: Silvia Iglesias Gonzalez.

Non: Bilbao (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamabosteko azaroaren bosta.

XEDAPENAK

1.– Onartu egiten da ezkontzako ondasun-eraentza likidatzea, ebazpen honetako lehen aurrekarian jasota, Begoña Pereira Velasco haren ordezkaria izanik.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegiari aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen gordailuen eta kontsignazioen kontuan, Banesto leihatilan dirua sartuta: Onuraduna: Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia, kontu-zenbakia: 4710 000000 029315; banku-transferentziarako kontu-zenbakia: IBAN ES55 0049 3569 92 0005001274, onuraduna: Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia, kontzeptua eta oharrak: 4710 000000 029315, ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (Kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Epaileak ebatzi eta sinatzen du. Fede ematen dut.

Epailearen sinadura. Justizia Administrazioaren letradua.

Claudio Hidalgo Acedo non dagoen ez dakigunez, ediktu hau ematen dut jakinarazpen-zedularen balioa izan dezan.

Bilbao (Bizkaia), 2015eko azaroaren 5a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala