Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

229. zk., 2015eko abenduaren 1a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
5125

EBAZPENA, 2015eko azaroaren 20koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, musika-jarduera profesionaletarako diru-laguntza eskabideen gainean hartutako ebazpenaren berri ematen duena. Eskabide horiek Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko uztailaren 1eko Aginduaren babesean aurkeztu ziren.

2015eko uztailaren 3an argitaratu zen EHAAn 2015eko uztailaren 1eko Agindua, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, musika jarduera profesionaletarako diru-laguntzak emateko modua arautzen duena.

Aipaturiko aginduaren 13.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, deialdian aurreikusitako diru-laguntzen ebazpena prozeduran interesdun diren guztiei jakinaraziko zaie eta horren erreferentzia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da guztiek jakin dezaten.

Horiek horrela izanda, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitara ematea Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko uztailaren 1eko Aginduaren babesean emandako diru-laguntzak, agindu honen eranskinean azaltzen den bezala.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko azaroaren 20a.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala