Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

229. zk., 2015eko abenduaren 1a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
5122

EBAZPENA, 2015eko urriaren 30ekoa, Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariarena, joan den abuztuan Elkarteen Erroldan egin diren inskripzioak eta bestelako oharrak argitaratzeko dena.

Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 12.2, 29., 38., 39. eta 40. artikuluetan agindutako ondorioetarako, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Errolda Nagusiaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 29ko 145/2008 Dekretuaren 3.2 artikuluan xedatutakoarekin bat.

Uztailaren 29ko 145/2008 Dekretuaren bitartez onartu egiten da Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Errolda Nagusiaren Erregelamendua. Bada, dekretu horretako 4.2 artikuluak esleitzen dizkion ahalmenez baliaturik, eta Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala finkatzen duen otsailaren 23ko 57/2010 Dekretuaren 5. artikuluari loturik (dekretu horrek 26. artikulua gehitzen dio 472/2009 Dekretuari), Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendaritza honek honako hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Elkarteen Erroldan joan den abuztuan inskribatu diren elkarteen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, ebazpen honen I. eranskinean agertzen diren moduan. Eranskin horretan, elkartearen egoitza, lurralde-eremua eta hurrenkera zenbakia adierazten dira.

Bigarrena.– Argitara ematea erroldatuta dauden baina aldaketak izan dituzten elkarte edota federazioen zerrendak, erroldak duen funtsezko oinarrietako bat publikotasun-printzipioa delako, eta elkarteei eragiten dieten egoerez jende oro jakitun izan dadin. Aldaketak jadanik erroldari jakinarazi zaizkio, bertan jasota geratzeko edota hirugarrenentzako ondorioetarako. Zerrenda horiek aurreko idatzi-zatian adierazitako aipamen berberak jasoko dituzte, II., III., IV., V. eta VI. eranskinetan aipatzen direnak, hain zuzen.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko irailaren 30a.

Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendaria,

ELIXABETE ETXANOBE LANDAJUELA.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala