Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

228. zk., 2015eko azaroaren 30a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
5119

IRAGARKIA, Miguel Angel Pajares Miranda jaunari froga-aldia ireki dela jakinarazteko dena. Jakinarazpenak zerikusia du UPV/EHUko errektorearen 2015eko irailaren 21eko ebazpenarekin, Idazkaritza Nagusiak bidalitakoa eta Estatutuen 70. artikuluan datza.

Unibertsitateko Idazkaritza Nagusitik ahalegindu gara Miguel Angel Pajares Miranda jaunari 2015eko irailaren 21eko espedientearen instrukzio-egilearen erabakia jakinarazten, baina ez dugu lortu. Horrela, bada, iragarki hau argitaratzen dugu, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 59.5. eta 61. artikuluetan xedatutakoa betez.

Horren berri eman dugu, interesdunak jakin dezan, eta banakako jakinarazpentzat hartu behar du. Honako oharra izan beharko du kontuan:

Ohar bakarra: instrukzio-egilearen erabakiaren berri jakiteko, Idazkaritza Nagusiko buruarengana joan beharko duzu, jendaurreko ordutegian, 10 eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera (helbidea: Errektoregoko Eraikina, Sarriena auzoa, z.g.– 48940 Leioa).

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Leioa, 2015eko azaroaren 16a.

UPV/EHUko idazkari nagusia,

JOSÉ LUIS MARTÍN GONZÁLEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala