Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

228. zk., 2015eko azaroaren 30a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
5116

IRAGARKIA, 20A001-13-2015 zehapen-prozedurako instrukzio-egilearen 2015eko urriaren 19ko ebazpen-proposamena jakinarazteko dena.

Hasiera-erabaki hori interesdunari jakinarazten ahalegindu arren, ezin izan da lortu; beraz, honako iragarki hau argitaratzen da, azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 15/2014 Legea aldatu zuen urtarrilaren 13ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Hori dela eta, jakitera ematen da 2015eko urriaren 19an ebazpen-proposamena eman dela 20A001/13/2015 zehapen-prozeduran Innova Resort SLrako; izan ere, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuari buruzko abenduaren 22ko 6/2003 Legearen 50.3.b) eta 50.5.b) artikuluetan tipifikatutako arau-hauste bat egozten zaio.

Legezko ohartarazpenak:

Interesdunek 15 eguneko epea dute Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuan agertzeko (Easo kaela 10, Donostia), ebazpen-proposamen osoaren berri izateko eta egoki iritzitako alegazioak egiteko.

Hori guztia argitara ematen da, eranskinean adierazitako interesdunak horren berri izan dezan –banakako jakinarazpen modura baliagarria izango baitzaio–.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragina jakinarazpen honek.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko azaroaren 19a.

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,

XABIER LEGARRETA GABILONDO.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala