Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

228. zk., 2015eko azaroaren 30a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
5115

IRAGARKIA, trafiko, zirkulazio eta bide-segurtasuneko arauak hausteagatik hasi diren espedienteetan emandako gora jotzeko errekurtsoen ebazpenak jakinarazteko dena.

Gora jotzeko errekurtsoetan Trafikoko zuzendariak eman dituen ebazpen horiek zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 59.5 artikuluan xedatutakoa betetzeko (Sektore Publikoa arrazionalizatzeari eta Administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatua).

Jakinarazpenarekin batera, honako hauek ohartarazten zaizkie:

Lehenengoa.– Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen duenez, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Administrazioarekiko Auzien dagokion epaitegian 2 hilabeteko epean, honako hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen arabera.

Bigarrena.– Ebazpenak puntuak galtzea badakar, eskumena duen agintaritzari jakinaraziko zaio.

Hirugarrena.– Ordainketa egiteko www.trafikoa.net web orrialdera jo behar da eta dagokion ordainagiria sortu.

Laugarrena.– Borondatezko epean ordaintzen ez bada, premiamendu-prozeduraren bidez egingo da.

Bosgarrena.– Ebazpenak errekurtso-egilearen alegazioak onartzen baditu, hautsitako artikuluari dagokion zutabean hitz hau agertuko da: «Ezeztatua».

Seigarrena.– Ebazpena ordainduta egongo balitz, zenbatekoari dagokion zutabean hitz hau agertuko da: «Ordainduta».

Zazpigarrena.– Ebazpenak zehapenaren zenbatekoa aldatuz gero, hautsitako artikuluari dagokion zutabean «A» hizkia agertuko da.

Aplikatu den legeriaren nomenklatura (1):

L: 339/1990 Legegintzako Errege Dekretua.

B: 1428/2003 Errege Dekretua eta 339/1990 Legegintzako Errege Dekretua.

G: 772/1997 Errege Dekretua, Gidarien Araudi Orokorra.

J: 2822/1998 Errege Dekretua, Ibilgailuen Erregelamendu Orokorra.

M: 8/2004 Legegintzako Errege Dekretua, Aseguruari buruzko Legea.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta banakako jakinarazpentzat hartu behar dute.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko azaroaren 18a.

(194/2013 Dekretuaren Lehenengo Xedapen Gehigarria 1b).

Segurtasuneko sailburuordea,

JESÚS MARÍA ZUBIAGA NIEVA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala