Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

228. zk., 2015eko azaroaren 30a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
5111

IRAGARKIA, 2015eko azaroaren 17koa, Sailburuaren Kabineteko zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita Jaurlaritzaren Kontseiluaren erabaki bat, maiztasun-modulazioko uhin metrikoetako irrati-komunikazioko zerbitzuak eskaintzeko lizentziak Radio Estudio, SAri ematen dizkiona, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako 494/2014 epai irmoa betez.

Eranskinean jasotako ebazpenak jakinarazten saiatuta ere jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. eta 61. artikuluetan xedatutakoari jarraituz (Sektore Publikoa arrazionalizatzeari eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legearen bidez aldatu zen lege hori.

Hori guztia argitara ematen da interesdun guztiek horren berri izan dezaten –jakinarazpentzat jo behar dute–, eta, gainera, honako ohartarazpen hau egiten zaie:

Interesdunak hamar eguneko epea izango du Kabineteko Zuzendaritzaren Gizarte-Hedabideen Zerbitzuan (Gasteizko Donostia 1 kalean, Lakua Ieko bigarren solairuan) ebazpenaren eduki osoa ikusteko, edo, era berean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian zuzenean kontsultatzeko aukera ere badago, 2015eko abuztuaren 14ko alean, 153. zenbakian (34/2015 Ebazpena, uztailaren 29koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena). Hilabeteko epea izango dute, iragarki hau BOEn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, nahi izanez gero berraztertzeko errekurtsoa aurkezteko egintza eman zuen organoari edo, bestela, zuzenean aurka egin daiteke administrazioarekiko auzien jurisdikzioan, kasu horretan bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko azaroaren 17a.

Sailburuaren Kabineteko zuzendaria,

JOSÉ MANUEL BUJANDA ARIZMENDI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala