Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

228. zk., 2015eko azaroaren 30a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
5109

IRAGARKIA, 2015eko azaroren 9koa, Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Zerbitzu zuzendariarena, zeinen bidez jakinarazten baitira etxebizitza sozialen onuradunek zorrak ordain ditzaten zenbait espedientetan egindako eskakizunak.

Aipatu eskakizunak jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan xedatutakoa betetzeko (Sektore publikoa arrazionalizatu eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatu zuen 30/1992 Legea).

Iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hilabeteko epea du zorra ordaintzeko.

Iragarki hau argitaratu eta hilabeteko epean zorra ordaintzen ez bada, legez aurreikusitako ekintzak abiatuko dira.

Interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko azaroaren 9a.

Zerbitzu zuzendaria,

IÑAKI ARRIZABALAGA ORMAECHEA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala