Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

228. zk., 2015eko azaroaren 30a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
5108

IRAGARKIA, 2015eko azaroaren 3koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzaren zehapen-ebazpen bat jakinarazteko dena.

Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 59.5 artikuluan –Sektore Publikoa arrazionalizatzeari eta Administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatutako horretan– xedatutakoa betetzeko.

Beherago zehaztu enpresari ebazpena berariaz jakinarazteko ahaleginak egin dira; baina, zenbait kausa direla-eta, ez da lortu; beraz, dokumentazioa eskura dago Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan.

Enpresa zehatuari ohartarazten zaio eskubidea duela gora jotzeko errekurtsoa jartzeko Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariari, hilabeteko epean, jakinarazpena egiten den egunetik aurrera. Esandako epean eta moduan errekurtsorik jarri ezean, ordaindu egin beharko du zehapen-zenbatekoa Eusko Jaurlaritzaren ordainketa-pasabidearen bidez, Interneteko helbide honetan eta datu hauek adierazita:

(Ikus .PDF)

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko azaroaren 3a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

JOSÉ JAVIER LOSANTOS OMAR.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala