Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

228. zk., 2015eko azaroaren 30a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
5107

IRAGARKIA, 2015eko azaroaren 3koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinen bidez jakinarazten baita Gipuzkoako Lan eta Gizarte Politiketako Lurralde Ordezkaritzaren zehapen-ebazpen bat.

Aipatu ebazpena jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan xedatutakoa betetzeko (Sektore publikoa arrazionalizatu eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatu zuen 30/1992 Legea).

Adierazitako enpresari ebazpena berariaz jakinarazteko ahaleginak egin dira, baina, zenbait kausa direla-eta, ez da lortu jakinarazpena egiterik, eta dokumentazioa eskura dago Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan.

Honako ohartarazpen hau egiten zaio zehatutako enpresari: Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariari gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke, hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera. Halako errekurtsorik ez badu aurkezten era eta epe egokian, zehapena ordaindu beharko du, hain justu ere Eusko Jaurlaritzaren Ordainketa Pasabidearen bidez, interneteko helbide honetan, datu hauek adierazita:

(Ikus .PDF)

Interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko azaroaren 3a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

JOSÉ JAVIER LOSANTOS OMAR.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala