Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

228. zk., 2015eko azaroaren 30a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5106

IRAGARKIA, 2015eko azaroaren 9ko Barrualde Galdakao Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari kudeatzailearen Ebazpena argitara emateko dena, kontratazio-organo moduan jardunez, G/121/20/1/1159/O631/0000/092015 espedientean izapidetutako esleipen-prozeduran atzera egitea erabakitzen duena honako honi buruz: «Barrualde-Galdakao ESIko Galdakao-Usansolo Ospitaleko ikuztegian arroparen higiene- eta desinfekzio- sistema bat ezartzea, ingurumena errespetatzen duena».

Erreferentziako kontratazio-espedientean, zeinen lizitazio-prozedura 2015eko urriaren 8ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (192. zk.) argitaratu baitzen, Barrualde Galdakao Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari kudeatzaileak 2015eko irailaren 25eko datarekin Ebazpena eman zuen. Horren xedapen- zatian honako hau ezartzen du:

1.– Atzera egitea G/121/20/1/1159/O631/0000/092015 zk. duen kontratazio espedientean jarraitutako prozeduraren tramitazioan («Barrualde-Galdakao ESIko Galdakao-Usansolo Ospitaleko ikuztegian arroparen higiene- eta desinfekzio- sistema bat ezartzea, ingurumena errespetatzen duena»), Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bateginaren 155.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta horrela zabalik gelditzen dela prozedura berri bati ekiteko aukera.

2.– Atzera egite hori Aldizkari Ofizialean iragartzea eta Osakidetzako Kontratatzailearen Profilean.

3.– Ebazpen hau prozeduran interesdun direnei jakinaraztea.

4.– Ebazpen hau Osakidetzako Kontratatzailearen Profilean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara ematea, dagozkion ondorioetarako.

5.– Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 107., 114. eta hurrengo artikuluetan xedatutakoaren arabera (4/1999 Legeak aldatua), administrazio bidea amaitzen ez duen ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera. Hala ere, egokitzat jotzen den beste edozein errekurtso ere aurkeztu ahal izango da.

Galdakao, 2015eko azaroaren 9a.

Ordezko lehendakaria.

SABINO SARRIONAINDIA AZAOLA.


Azterketa dokumentala