Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

228. zk., 2015eko azaroaren 30a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
5105

IRAGARKIA, Ogasun eta Finantza Saileko zerbitzu zuzendariarena, Eusko Jaurlaritzak dituen kudeaketa zentralizatuko eraikinen komunetarako materialak hornitzeko kontratuaren lizitazioaren deialdia egiten duena (2016-2017).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Ogasun eta Finantza Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Baliabide Orokorren Zuzendaritzako Kontratazio Mahaia.

c) Espedientearen zenbakia: KM/2016/015.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: zerbitzuak.

b) Xedearen deskribapena: komunetarako materialen hornidura.

c) Loteen araberako banaketa eta kopurua: ez.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: 107.438,02 euro, BEZik gabe (130.000,00 euro, BEZa barne). Urte bietarako.

5.– Behin-behineko bermea: ez dagokio.

6.– Dokumentazioa eta informazioa lortzea: Baliabide Orokorren Zuzendaritza. Kontratazio Mahaia. Donostia kalea 1 (Lakua). M eraikina, 3. solairua.

7.– Kontratistaren betekizun espezifikoak.

a) Sailkapena: ez da eskatzen.

b) Kaudimen ekonomiko eta finantzarioaren eta kaudimen tekniko eta profesionalaren beste betekizun batzuk: espainiarrak ez diren baina Europar Batasuneko estatuetakoak diren enpresentzat.

– Ekonomia eta finantza kaudimena: azken hiru ekitaldietan, kontratuaren xedearekin bat datozen ekintzen eremuan, enpresak izandako negozio-zifra globala. Urteko fakturazioaren batez bestekoak lizitazioaren oinarrizko aurrekontuaren urtekoaren bat eta erdi baino handiagoa izan beharko du.

– Kaudimen teknikoa: azken hiru ekitaldietan eginiko antzeko zerbitzu nagusien zerrenda, zenbatekoa, data eta hartzaile publikoa nahiz pribatua zehaztuta.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2015eko abenduaren 14ko 13:00ak arte.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: administrazio-klausula partikularren agirian eskatutakoa.

c) Aurkezteko tokia: ikusi 1.a) puntua.

d) Lizitatzaileak eskaintzari nahitaez eutsi beharko dion epea: 15 egun, proposamen ekonomikoak zabaltzen direnetik.

e) Aldaerak onartzea: ez.

9.– Eskaintzak balioesteko irizpideak, administrazio-klausula partikularren agiriaren karatulan xedatutakoari jarraikiz.

a) Formuletan oinarritutako irizpideak:

– Eskaintza ekonomikoa: 100 puntu.

1. artikulua: 58 puntu.

2. artikulua: 10 puntu.

3. artikulua: 6 puntu.

4. artikulua: 26 puntu.

b) Balio-judizioan oinarritutako irizpideak: ez.

10.– Eskaintzak irekitzea.

Balioespen-irizpide automatikoei loturikoak irekitzea. Entitatea: Kontratazio Mahaia. Baliabide Orokorren Zuzendaritza. Donostia kalea (Lakua). Vitoria-Gasteiz. Data: 2015eko abenduaren 18an, 11:00etan.

11.– Beste argibide batzuk.

12.– Iragarkien gastuak: esleipendunaren kontura.

13.– Hala badagokio, deialdiari buruzko informazioak biltzen dituen edo pleguak lortzeko baliagarria den atari informatikoa edo web-orria: http://www.contratacion.euskadi.eus

Vitoria-Gasteiz, 2015eko azaroaren 19a.

Zerbitzu zuzendaria,

ANE URKIOLA ALUSTIZA.


Azterketa dokumentala