Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

228. zk., 2015eko azaroaren 30a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
5102

EBAZPENA, 2015eko urriaren 28koa, Araubide Juridikoaren sailburuordearena, zeinaren bidez xedatzen baita argitara ematea Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearen akordio bat, honako dekretu honen arlokoa: 1/2015 Errege Lege Dekretua, otsailaren 27koa, Bigarren aukeraren mekanismoarena, finantza-karga murriztekoa eta gizarte-arloko beste neurri batzuena.

Konstituzio Auzitegiaren urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan aurreikusten den akordioa hartu ondoren, eta artikulu horren c) idatzi-zatian ezarritakoarekin bat etorriz, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearen akordio bat, honako dekretu honen arlokoa dena: 1/2015 Errege Lege Dekretua, otsailaren 27koa, bigarren aukeraren mekanismoarena, finantza-karga murriztekoa eta gizarte-arloko beste neurri batzuena.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 28a.

Araubide Juridikoaren sailburuordea,

SABINO TORRE DÍEZ.

ERANSKINA
AKORDIOA, ESTATUKO ADMINISTRAZIOAK ETA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOAK OSATUTAKO ALDEBIKO LANKIDETZA BATZORDEARENA, HONAKO DEKRETU HONEN ARLOKOA: 1/2015 ERREGE LEGE DEKRETUA, OTSAILAREN 27KOA, BIGARREN AUKERAREN MEKANISMOARENA, FINANTZA-KARGA MURRIZTEKOA ETA GIZARTE-ARLOKO BESTE NEURRI BATZUENA

Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordeak honako akordio hau hartu du:

1.– Otsailaren 27ko 1/2015 Errege Lege Dekretua dela eta sortutako eskumen-desadostasunak aztertzeko eta konponbidean jartzeko (1/2015 Errege Lege Dekretua, bigarren aukeraren mekanismoarena, finantza-karga murriztekoa eta gizarte-arloko beste neurri batzuena), lantalde bat osatu zen, Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordeak horretarako hartutako Erabakia betez. Lantalde horren aurretiazko negoziazioekin bat etorriz, errege lege dekretu horren 8. artikuluaren 9. eta 11. paragrafoei, 9. artikuluari eta azken xedapenetatik lehenengoari dagokienez, bai eta, aurrekoekin lotura izanda zein ez, Konstituzioaren printzipioak edo Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenak urratzen dituen beste edozein atali dagokionez ere, bi aldeek uste dute konponduta geratu direla desadostasun horiek, kontsiderazio hauek aintzat hartuta:

a) Bi aldeek interpretatzen dute otsailaren 27ko 1/2015 Errege Lege Dekretuaren 8. eta 9. artikuluetan, Gizarte Segurantzaren kuotetarako hobarien arloan, xedatutakoa aplikatzerako orduan, aintzat hartu behar dela azaroaren 5eko 1441/2010 Errege Dekretuan eta ekainaren 24ko 895/2011 Errege Dekretuan ezarritakoa (1/2015 Errege Lege Dekretua, bigarren aukeraren mekanismoarena, finantza-karga murriztekoa eta gizarte-arloko beste neurri batzuena; 1441/2010 Errege Dekretua, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak lanaren, enpleguaren eta enplegurako lanbide-heziketaren esparruan lan-arloko legeria betearazteko burutzen zituen eginkizun eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeari buruzkoa; 895/2011 Errege Dekretua, Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzak betetzen dituen ikuskaritzako funtzio publikoaren alorreko zeregin eta zerbitzuak eskualdatzeari buruzkoa).

b) Interpretazio hori aplikatuko zaie, era berean, uztailaren 28ko 25/2015 Legearen testuko agindu berdinei (25/2015 Legea, Bigarren aukeraren mekanismoarena, finantza-karga murriztekoa eta gizarte-arloko beste neurri batzuena).

c) Interpretazio hori aplikatuko zaie, halaber, urriaren 15eko 18/2014 Legean araututako hobariei (18/2014 Legea, Hazkundea, lehiakortasuna eta eraginkortasuna bultzatzeko premiazko neurriak onartzen dituena). Horren ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoak beharrezkoak diren izapideak egingo ditu, ahal den lasterren, 264-2015 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoan atzera egiteko, hobari horiei dagokienez, hau da, Legearen 92., 98., 102. eta 107. artikuluei dagokienez.

2.– Akordio hau Konstituzio Auzitegiari jakinaraztea, Konstituzio Auzitegiaren urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, eta Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Madril, 2015eko urriaren 26a.

Ogasun eta Herri Administrazioetako ministroa,

CRISTÓBAL MONTORO ROMERO.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.


Azterketa dokumentala