Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

228. zk., 2015eko azaroaren 30a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
5101

AGINDUA, 2015eko urriaren 26koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan «Fundación Biscaytik - Biscaytik Fundazioa» izeneko fundazioaren estatutuen 12. artikuluan egindako aldaketa onartu eta inskribatzeko dena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko egindako eskabidearen espedientea ikusi eta aztertu da.

AURREKARIAK

Lehenengoa.- 2015eko uztailaren 31n, Herri Administrazio eta Justizia Sailean sarrera eman zitzaion erabaki batzuk publiko egiteko eskritura publiko baten kopia bikoitz baimenduari. Eskritura 2015eko uztailaren 23an egiletsi zuen Fundación Biscaytik - Biscaytik Fundazioak, Bilboko notario Juan Ignacio Bustamante Esparza aurrean zela (protokolo-zenbakia: 1.116).

Eskritura publiko horrekin batera, patronatuak 2015eko uztailaren 21ean egindako bilerari buruzko ziurtagiria aurkeztu zen. Jon Armendariz Román jaunak eman zuen ziurtagiri hori -fundazioaren patronatuko idazkari gisa, eta lehendakariaren oniritziarekin-. 2015eko uztailaren 21ean, bilera hartan, besteak beste aho batez onartu zen Fundación Biscaytik - Biscaytik Fundazioaren estatutuen 12. artikulua aldatzea.

Eskrituran, aldatutako artikuluaren idazketa berria jasotzen da, osorik.

Bigarrena.- Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Zerbitzu Teknikoek aztertu dute espedientea, eta, ondoren, ebazpen-proposamena egin dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.- Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari dagokio fundazioaren estatutuak aldatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikuluan; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikuluan; Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretuan; eta Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzekoan.

Bigarrena.- Espediente honi funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki, hauek: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 31. artikuluan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 44. artikuluan eskatutakoak; aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin bat dator aldaketa.

Aipatutako artikuluak eta aplikagarriak diren gainerako arauak ikusita, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.- «Fundación Biscaytik - Biscaytik Fundazioa» izeneko fundazioaren estatutuen 12. artikuluan egindako aldaketa onartzea.

Bigarrena.- Fundazioaren estatutuetan egindako aldaketa hori inskribatzeko agintzea, agindu honen datarekin, eta eskritura publikoan ezarritakoarekin bat etorriz. Eskritura hori -non estatutuen artikulu horren aldaketa jasotzen baita- Bilboko notario Juan Ignacio Bustamante Esparza jaunaren aurrean egiletsi zen, 2015eko uztailaren 23an (protokolo-zenbakia: 1.116).

Hirugarrena.- Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 26a.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.


Azterketa dokumentala