Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

228. zk., 2015eko azaroaren 30a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
5099

AGINDUA, 2015eko azaroaren 10ekoa, Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko sailburuarena, lanpostu bat -Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkaria, 520010 kodea, 167. dotazioa- izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzeko dena.

Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailean, Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkariaren lanpostua hutsik dagoenez (520010. kodea, 167. dotazioa), Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritzak aldeko txostena eman duelarik, eranskinean azaltzen den lanpostua izendapen askearen sistema erabiliz betetzeko deialdi publikoa iragartzea erabaki du sail honek. Hona hemen deialdiaren

OINARRIAK

Lehenengoa.- Parte hartu ahal izateko baldintzak.

1.- Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako karrerako funtzionarioek, eranskinean ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

Aipatutako baldintza berdinetan, hauek ere parte hartu ahal izango dute, lanpostuen zerrendetan deialdiko lanpostuak halako langileek bete ditzaketela azaltzen bada: beste administrazio publiko batzuetako karrerako funtzionarioek, irakaskuntzako karrerako funtzionarioek, Justizia Administrazioko karrerako funtzionarioek, eta erakunde sanitarioetako estatutupeko langile finkoek.

2.- Aipatutako langileek edozein administrazio-egoeratan egonda har dezakete parte deialdi honetan, egoera hauetan izan ezik:

a) Eginkizun-gabetze irmoa ezarrita badute. Ezingo dute parte hartu egoera horrek dirauen bitartean.

b) Norberaren kontuetarako edo familia elkartzeko borondatezko eszedentzian egonik, lanera itzuli baino lehen eszedentzian egon beharreko denbora bete ez badute.

3.- Eskatutako baldintzak bete beharko dira deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean. Esleitutako lanpostuak jabetzan hartu arte bete behar dira eskakizunak. Parte hartzeko betekizunak betetzen jarraitzen ez duten parte-hartzaileek ezingo dute esleitutako lanpostua jabetzan hartu.

Bigarrena.- Eskabideak.

1.- Hautagaiek Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren langileen gaietan eskumena duen zuzendaritzara bidali beharko dituzte eskabideak, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik 15 egun balioduneko epean. Eskabideetan datu pertsonalak eta orain daukaten destinoa adierazi beharko dituzte hautagaiek.

2.- Hautagaiek eskaerarekin batera «curriculum vitae» aurkeztu beharko dute eta bertan honako hauek adierazi:

a) Titulu akademikoak.

b) Administrazio publikoan eta enpresa pribatuetan betetako lanpostuak.

c) Egindako ikasketak eta ikastaroak, hizkuntza-ezagupenak eta egokitzat jotzen dituzten bestelako merezimenduak.

Eskabidearekin batera, eskatutako baldintzak betetzen dituztela eta adierazitako merezimenduak dauzkatela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko dituzte hautagaiek. Horiek dagoeneko Langileen Erregistroan badaude, ez dituzte aurkeztu beharko. Esandako guztiez gain, aurkeztu beharrekotzat jotzen dituzten argitalpen, txosten edota bestelako agiriak ere aurkez ditzakete.

Hirugarrena.- Ebazpena.

Deialdi hau Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren agindu baten bidez ebatziko da. Hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eskabideak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo egunetik gehienez hilabeteko epean.

Lanpostua lortzen duen pertsonak jabetzan hartu beharko du ezarritako epearen barruan eta, hala badagokio, aurreko lanpostuaren titulartasuna galduko du.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari. Beraz, beraren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman zuen organoari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

AZKEN XEDAPENA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko azaroaren 10a.

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua,

ANGEL TARSICIO TOÑA GÜENAGA.

ERANSKINA

Deialdiko lanpostua:

- Izena: goi-kargudunaren idazkaria (kodea: 520010; dotazioa: 167).

- Kokapena: Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako Zuzendaritza.

- Saila: Enplegu eta Gizarte Politikak

- Herria: Vitoria-Gasteiz.

- Kidegoak: C1 administraria / D1 administrari laguntzailea.

- Destino-osagarriaren maila: 18.

- Berariazko osagarria: VI-A.

- Hizkuntza-eskakizuna: 2.

- Derrigortasun-data: 2005/10/31

Betebeharrak:

- C1 edo D1 kidegokoa izatea.

- Era berean, beharrezkoa izango da administrarien kidegoan urtebeteko esperientzia izatea, edo, administrari laguntzaileen kidegoan, urte biko esperientzia.


Azterketa dokumentala