Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

227. zk., 2015eko azaroaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
5086

IRAGARKIA, Arabako Osasuneko lurralde-ordezkariak 2/2015 zehapen-prozeduran emandako ebazpena jakinarazteko dena.

Ezinezkoa izan da Cafetería Pase (Foru kalea 39, Gasteiz) establezimenduaren titular den Pase Vitoria, S.L. enpresari aipatu ebazpena jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da.

Ebazpen horren arabera, jakinarazten zaio arau-hauste arin bat egiteagatik irekitako zehapen-espedientean ebazpena eman dela, zeinaren bidez 1.000 euroko zehapen ekonomikoa ezartzen baitzaio.

Legezko oharrak:

Ebazpen zehatzaile honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraz, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osasuneko sailburuordeari. Gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke aipatutako sailburuordearen edo Arabako Osasuneko lurralde-ordezkariaren aurrean, ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunean hasita hilabeteko epean, hala xedatzen baitute Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1192 Legeko 114. artikuluak eta hurrengoek. Epe horretan, espedientea aztertu ahal izango da Osasun Sailaren Arabako Lurralde Ordezkaritzan (Olagibel kalea 38, Gasteiz).

Ohartarazten da zehapenaren zenbatekoa honako epe honetan ordaindu beharko dela: ebazpena hilaren 1etik 15era bitartean egiten bada irmo, egun horretatik hurrengo hilaren 5. egunera bitartean egin beharko da ordainketa, eta egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera bitartean. Ebazpena hilaren 16tik hileko azken egunera bitartean egiten bada irmo, irmo egiten den egun horretatik hurrengo hilaren 20ra bitartean, edo egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte. Ebazpena irmo izango da gora jotzeko errekurtsoa jartzeko hilabeteko epea igaro eta errekurtsorik jarri ez bada, edo, benetan errekurtsoa jarri bada, interesdunak ezestearen jakinarazpena jasotzen duen egunetik aurrera, hala badagokio.

Ordainketa honako banku-erakundean eta kontu korrontean egingo da, espediente-zenbakia aipatuz:

Laboral Kutxa – kontuaren zenbakia: IBAN ES31/3035/0056/40/0560900123

Isuna borondatezko epearen barruan ordaintzen ez bada, premiamendu bidez ordainaraziko da, betiere indarrean diren xedapenetan ezarritakoarekin bat etorriaz, eta dagozkion errekarguak aplikatuko zaizkio.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz ematen da ebazpenaren berri, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.5 artikuluan aurreikusitakoari jarraituz.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko azaroaren 16a.

Arabako Osasuneko lurralde-ordezkaria,

ARTURO LÓPEZ RUIZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala