Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

226. zk., 2015eko azaroaren 26a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
5073

IRAGARKIA, Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordearen 2015eko irailaren 24ko Ebazpena jakinarazteko dena. Horren bidez, irakasle baten nominatik egin ez zuen 2015eko irailaren 1 eta 23 arteko lanaldiari dagozkion ordainsarien deskontua egiteko agintzen da.

Saiatu gara Carlos Jesús Suárez González jaunari aipatutako ebazpenaren berri ematen, baina ez dugu lortu. Horrela, bada, iragarki hau argitaratu dugu, azaroaren 26ko 30/1992 legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, 59.5 artikuluan zehaztutakoari jarraituz, 15/2014 Legea, irailaren 16koa, sektore publikoaren arrazionalizazioari eta administrazio-erreformarako beste neurri batzuei buruzkoaren arabera.

Ebazpen-proposamena jendaurrean jarri dugu interesatua jakitun jartzeko, eta jakinarazpentzat hartu behar du. Honako oharra izan beharko du kontuan:

Ohar bakarra.– Ebazpenaren eduki osoa jakin nahi badu, Carlos Jesús Suárez González jauna UPV/EHUko Irakasle-ikertzaileen arloko Errektoreordetzara joan beharko da hamar eguneko epean, iragarki hau argitaratzen den egunetik kontatzen hasita. Jendaurreko ordutegian joan beharko da. Helbidea: UPV/EHU-Errektoregoko Eraikina, Sarriena auzoa, z.g.– 48940 Leioa.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Leioa, 2015eko azaroaren 12a.

UPV/EHUKO irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

XABIER ETXANIZ ERLE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala