Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

226. zk., 2015eko azaroaren 26a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
5070

IRAGARKIA, 2015eko urriaren 19koa, Bizkaiko Nahitaezko Desjabetzeetarako Lurralde Epaimahaiaren idazkariarena, zeinaren bidez desjabetzeko jardunen eraginpean dagoen finka baten balio justua ezartzeari buruz Bizkaiko Nahitaezko Desjabetzeetarako Lurralde Epaimahaiak 2015eko uztailaren 22an emandako erabakia jakinarazten baita.

Eranskinean azaltzen den ebazpena jakinarazten saiatu arren, ez da posible izan. Hori dela-eta, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. eta 61. artikuluetan xedatutakoa kontuan izanik (Sektore publikoa arrazionalizatu eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatu zuen 30/1992 Legea), honako iragarki hau argitaratzen da.

Interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta harentzat jakinarazpenaren balioa izango du. Halaber, honako ohartarazpenak egiten zaizkio:

Interesduna, bost eguneko epean, Bizkaiko Nahitaezko Desjabetzeetarako Lurralde Epaimahaiaren egoitzara joan ahal izango da (Kale Nagusia 85, seigarren solairua), erabakiaren eduki osoa ikusteko, eta bi hilabeteko epea izango du, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzeko Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan (Bilbon dauka egoitza). Dena dela, era berean, iragarki hau BOEn argitaratu eta biharamunetik aurrera hilabeteko epean, berraztertzeko errekurtsoa ere aurkez dezake lurralde epaimahai honetan, azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzen duen 4/1999 Legean ezarritakoarekin bat etorriz.

(Ikus .PDF)

Bilbao, 2015eko urriaren 19a.

Bizkaiko Nahitaezko Desjabetzeetarako Lurralde Epaimahaiaren idazkaria,

M.ª DEL MAR MARTINEZ GONZALEZ.


Azterketa dokumentala