Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

226. zk., 2015eko azaroaren 26a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO ESPETXERATUEN ZAINTZAKO EPAITEGIA
5068

EDIKTUA, 7382/2012 espetxeratuen zaintzako espedientearen ondoriozkoa.

Nik, Ruth Alonso Cardonak, Bilboko (Bizkaia) Espetxeratuen Zaintzako Epaitegiko magistratua naizen aldetik, hau

Jakinarazten dut: Nire kargurako epaitegi honetan, gizartearentzat lan egiteko zigorra betetzeari buruzko 7382/12 espedientea bideratu da. Donostiako Zigor Izapidetze eta Betearazpen Bulegoak ezarri dio zigor hori, 2027-11-R betearazlean, Miguel Angel Losada Lopezi. Lugon jaio zen zigortua, 1968-12-16an (NAN: 08925204P), Manuel eta Carmen-en semea da, eta hau du azken helbidea: Iparragirre Geltokiaren kalea 10, Araia, Araba; egun, ez dauka helbide ezezagunik. Espediente horretan, autoa eman zen 2015-01-27an, eta honako hau dio xedapen-zatiak, hitzez hitz: «Deklaratzen dut Miguel Angel Losada Lopezek ez duela bete gizartearentzat lan egiteko ehun eguneko zigorra, ezarria zeukan ehun eta laurogei eguneko zigorretik. Donostiako Zigor Izapidetze eta Betearazpen Bulegoak ezarri zion zigor hori, 2027-11-R betearazlean.

Gizartearentzako lan egiteko zigorra espetxe-zigorraren ordezkoa denez, jakinarazi bekio zigorra ordezkatzea erabaki zuen epaitegiari edo auzitegiari, Zigor Kodeko 88.2 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako».

Miguel Angel Losada Lopez zigortuari jakinarazpen gisa balio diezaion, non dagoen ez baitakigu, eta agindutakoa betez, ediktu hau egiten dut, Bilbon (Bizkaia) 2015eko irailaren 18an. Jakinarazten zaio, halaber, ebazpen honen aurka erreforma-errekurtsoa aurkeztu ahal izango duela, hiru eguneko epean, ebazpena jakinarazten denetik aurrera.

MAGISTRATUA.IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala