Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

226. zk., 2015eko azaroaren 26a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 9 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5067

EDIKTUA, 237/2015 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Bilboko Lehen Auzialdiko 9 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia), 237/2015 prozedura arrunta bideratu da (judizio arrunta), Maria Lourdes Altuna Laisecak, Maria Begoña Altuna Laisecak, Maria Teresa Ines Altuna Laisecak eta Miren Garbiñe Altuna Laisecak eskatuta, Merkabarri, S.A.ren aurka. Prozedura horren gainean epaia eman da. Idazpuruak eta epaitzak hau diote:

181/2015 EPAIA

Epailea: Maria Esther Gonzalez Rodríguez.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamabosteko urriaren hogeita zortzia.

Alderdi demandatzailea: Maria Lourdes Altuna Laiseca, Maria Begoña Altuna Laiseca, Maria Teresa Ines Altuna Laiseca eta Miren Garbiñe Altuna Laiseca.

Abokatua: Ignacio Maria Imaz Ocharan.

Prokuradorea: Patricia Zabalegui Andonegui.

Alderdi demandatua: Merkabarri, S.A., auzi-ihesean.

Judizioko gaia: eskubide errealak (beste gai batzuk).

EPAITZA

Baietsi egiten dut Patricia Zabalegui Andonegui prokuradoreak María Teresa Ines, Maria Begoña, Miren Garbiñe eta Maria Lourdes Altuna Laiseca-ren izenean eta ordez aurkeztutako demanda, Merkabarri, S.A.-ren kontrakoa (auzi-ihesean). Horrenbestez, eskuratze-preskripzioaren bidezko jabari osoa deklaratzen dut auzi-jartzaileen alde, lokal honi dagokionez: Bilboko Zurbaranbarri kaleko 1 zenbakiko behe aldeko beheko solairuan dagoen merkataritza- edo industria-lokaletik bereizitako 78 metro koadroko lokala. Alde guztietatik mugakide da bereizten den lokalarekiko, hegoaldetik izan ezik; izan ere, hegoaldetik, eraikuntzaren soberazko lursaila du mugakide (N9716796Q zenbaki finkoko katastro-erreferentzia). Hori horrela, erabakitzen dut bereizitako finka inskribatzea eta jabari-deklarazioarekiko kontraesankorrak diren inskripzioak ezereztea.

Kostuak alderdi demandatuari ezartzen dizkiot berariaz.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegiari aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan (4750 0000 00 0237 15). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Merkabarri, S.A. demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut idazki hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamabosteko urriaren hogeita zortzian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala