Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

226. zk., 2015eko azaroaren 26a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5066

EDIKTUA, filiazioari buruz bideratutako 852/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

Barakaldoko lehen auzialdiko 1 zenbakiko epaitegia.

852/2014 filiazio-judizioa.

Demandatzailea: Marioara Cega.

Abokatua: Jaime Vivanco Garcia.

Prokuradorea: Paula Basterreche Arcocha.

Demandatua: XXXXX eta Laura Manda.

Gaia: filiazioa.

Judizio horretan, epaia eman da 2015-06-16an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Osorik baiesten dut Marioara Cega andrearen ordez Basterreche prokuradoreak aurkeztu duen demanda, Fiskaltza ere parte dela. Horrenbestez, ondorio guztietarako, hau deklaratzen dut: XXXXX adingabea ez da Laura Manda andrearen alaba biologikoa. Marioara Cega andrearen alaba biologikoa dela deklaratzen dut, deklarazio honek berez dakartzan eskubide eta betebehar guztiekin.

Ebazpen hau irmoa delarik, egin bitez inskripzio egokiak dagokion erregistroan.

Kostuen gainean ez da hartzen inolako erabakirik.

XXXXX eta Laura Manda demandatuen egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Barakaldo (Bizkaia), 2015eko ekainaren 25a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala