Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

226. zk., 2015eko azaroaren 26a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
5063

EBAZPENA, 2015eko azaroaren 10ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harremanen Arloko errektoreordearena, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Paisaiaren Kudeaketa. Ondarea, Lurraldea eta Hiria Unibertsitate Masterraren ikasketa-plana argitaratzeko dena.

Apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoak aldatutako Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoak 8.2 artikuluan dioenez, estatuko lurralde osoan balioa izango duten unibertsitateko titulu ofizialen ikasketak jarri eta kentzea autonomia-erkidegoak erabakiko du, dela Gizarte Kontseiluaren ekimenez edo dela bere ekimenez eta kontseilu horren onespenarekin, betiere unibertsitateko Gobernu Kontseiluak aldeko iritzia emanda aurretik.

Ikasketa ofizialak ezartzeko prozedura honako hauek arautzen dute: urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretua, unibertsitateko ikasketa ofizialen antolaketari buruzkoa, uztailaren 2ko 861/2010 Errege Dekretuak aldatua (2010-07-03ko Estatuko Aldizkari Ofiziala); eta urtarrilaren 20ko 11/2009 Dekretua, graduko, masterreko eta doktoregoko tituluetako ikasketa ofizialak jarri eta kentzeari buruzkoa.

Hezkuntza Ministerioko Unibertsitateen Kontseiluak, urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuaren 25.7. artikuluari jarraituz eta ANECA/Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Estatuko Agentziaren ebaluazio-txostena jaso ostean, egiaztatu eta onartu egin du Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateak aurkeztutako Paisaiaren Kudeaketa. Ondarea, Lurraldea eta Hiria Unibertsitate Masterraren ikasketen proposamena.

Uztailaren 2ko 861/2010 Errege Dekretuak 26.3 artikuluan dioenez (2010-07-03ko Estatuko Aldizkari Ofiziala), gobernuak tituluaren izaera ofiziala onartu ostean, unibertsitateko errektoreak agindua emango du ikasketa-plana argitaratzeko bai Estatuko Aldizkari Ofizialean bai kasuan kasuko autonomia-erkidegoko aldizkari ofizialean.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko uztailaren 14ko Aginduaren bidez (2015-07-30eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria), baimena eman zen Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko master ikasketa ofizialak ezarri eta kentzeko; eta Ministroen Kontseiluaren 2015eko irailaren 25eko Erabakiaren bidez horien izaera ofiziala onartu zen (Unibertsitateen Idazkaritza Nagusiaren 2015eko urriaren 2ko Ebazpenaren bidez argitaratutako erabakia, 2015-10-21eko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Aipatutako guztiagatik, aplikatuta urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuaren 26.3. artikulua (861/2010 Errege Dekretuan emandako idazketan), eta ezarrita Paisaiaren Kudeaketa. Ondarea, Lurraldea eta Hiria Unibertsitate Masterraren izaera ofiziala, honako hau

EBAZTEN DUT:

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatean ematen den Paisaiaren Kudeaketa. Ondarea, Lurraldea eta Hiria Unibertsitate Masterraren ikasketa-plana, ebazpen honen eranskinean zehazten den moduan.

Leioa, 2015eko azaroaren 10a.

Errektorea,

IÑAKI GOIRIZELAIA.

Eskuordetuta (2013ko urtarrilaren 30eko Ebazpena, 2013-02-13ko EHAA)

Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harremanen Arloko errektoreordea,

NEKANE BALLUERKA LASA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala